- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza ustiategiek emandako zerbitzu ekosistemikoak konpentsatzeko laguntzak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2026-05-15 - 2026-06-30
- Arloa: Landa Garapena
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako ustiategiek ematen dituzten funtzio ekosistemikoak konpentsatzea
Deialdiaren aurrekontua500.000,00 euro
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuGipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako ustiategiek ematen dituzten funtzio ekosistemikoa konpentsatzea; izan ere, baso baliabideak, lehengaiak eta kalitatezko elikagaiak sortzen dituzte, eta, gainera, zuzenean laguntzen dute erregulazio klimatikoan, higaduraren kontrolean, lurzoruaren kontserbazioan, biodibertsitatean, polinizazioan, landa paisaiaren mantentzean eta nekazaritza inguruneari lotutako natura eta kultura ondarearen kontserbazioan.
Laguntzen zenbatekoaLaguntza zehazteko, oinarri ekonomiko bat aplikatuko da azpisektore bakoitzeko, eta azpisektore horretan kalkulatutako Nekazaritzako Lan Unitateen (NLU) araberako koefiziente batez biderkatuko da.
2026ko deialdian, oinarrizko laguntza ekonomikoa 550 eurokoa izango da diruz lagundu daitezkeen azpisektore hauetako bakoitzeko: haragitarako behi azienda, esnetarako behi azienda, ardi azienda, ahuntz azienda, zaldi azienda, txerri azienda, oreinak, hegazti ustiategiak, erle ustiategiak, baratzezaintza (babarrunak eta perretxikoak barne), landareen mintegia (baratzekoak, frutadunak, basokoak), mahastizaintza, frutagintza (lupulua barne), olibozaintza, basogintzako ustiategiak
Ustiategiaren dimentsioaren araberako koefiziente biderkatzailea.
· 0,4 eta 1 NLU primarioen artean: × 1
· 1 eta 2 NLU primarioen artean: × 1,5
· 2 NLU primario edo gehiago: × 2
Ustiategi eta azpisektore bakoitzeko azken laguntza kalkulatzeko, aplikatuko da dagokion oinarria bider adierazitako koefizientea. Ustiategi batek diruz lagundu daitekeen azpisektore bat baino gehiago baditu, azpisektore bakoitzeko laguntzak metatuko dira.
Nolanahi ere, minimis erregimenean aurreikusitako gehieneko muga metatua errespetatuko da.
Hartzaileen baldintzakGipuzkoako Lurralde Historikoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategien titularrak izatea, baldintza hauek betetzen badituzte (laguntza deialdiaren aurreko urteko datuak aztertuko dira):
a) Nekazaritzako ustiategiak gutxienez deialdiaren aurreko urteko uztailaren 1etik inskribatuta egon beharko du.
b) Ustiategiak gutxienez nekazaritzako 0,4 lan unitate primario (NLU primarioak) izan beharko ditu diruz lagundu daitekeen azpisektore bakoitzean (kalkulua Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 31ko Aginduan oinarrituta egingo da. Agindu horren bidez finkatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategiei dagokienez, laborantzen marjina gordinak, Nekazaritzako Lan-Unitateak (NELU) zehazteko modulu objektiboak eta ustiategien gastu finkoen koefizienteak.
c) Ustiategiak diruz lagundu daitekeen azpisektore bat izan beharko du gutxienez, eta azpisektore horrek funtzio ekosistemikoko irizpideak bete beharko ditu.
FUNTZIO EKOSISTEMIKOKO IRIZPIDEAK
Abeltzaintzako ustiategiak
Haragitarako behien, esnetarako behien, ardien, ahuntzen, zaldien eta oreinen ustiategiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
· Gutxienez 0,4 ALU/ha-ko abere zama betetzeko beharrezkoa den lurralde oinarria izatea.
· Ez gainditzea azpisektorearen batez besteko abere zama bider 1,25 (*)
Hegazti, txerri eta erle ustiategiek Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko (ENEEK) Operadoreen Erregistroan inskribatuta egon beharko dute, edo Eusko Label berme- eta kalitate-marka aitortuaren pean ekoitzi beharko dute.
Nekazaritzako ustiategiak.
Erregistro hauetakoren batean inskribatutako ustiategiak:
– Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko (ENEEK) Operadoreen Erregistroa (ENEEK).
– Euskadiko Ekoizpen Integratuko Eragileen Erregistroa, ekoizleen atalean
– Jatorrizko deiturei edo Eusko Label berme- eta kalitate-marka aitortuei atxikitako ustiategiak, azpisektorearen arabera.
Basogintzako ustiategiak.
Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko Mendietako eta Natura Ondareko Zuzendaritza Nagusiko Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzuak onartutako kudeaketa plan bat izan beharko dute, gutxienez ustiategiko baso azaleraren % 70 hartuko duena.
(laguntza hauetatik kanpo geratzen dira administrazio publikoak eta enpresa handi gisa kalifikatutakoak)
(*) BATEZBESTEKO GEHIENEKO
ABERE ZAMA ABERE ZAMA
HARAGI BEHIAK 1,73 2,16
ESNE BEHIAK 3,62 4,53
ARDIAK 0,94 1,18
AHUNTZAK 5,58 6,98
ZALDIAK 2,48 3,10
OREINAK 1,34 1,68
(Nekazaritzako Ustiategien 2025eko Erregistroko datu ekonomikoak hartuko dira kontuan.)
Aurkeztu behar diren agiriakUrteko laguntza deialdiarekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituzten nekazaritza ustiategien behin-behineko zerrenda argitaratuko da, baita ustiategi bakoitzari behin-behinean kalkulatutako laguntzaren zenbatekoa ere ofizioz kalkulatuta erregistroetan dauden datuen arabera.
Deialdian ezarritako epean, interesdunek (dagozkien nekazaritza ustiategien titularrek) honako izapide hauek egin ahal izango dituzte Internet bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuta sinadura elektronikoaren edo gako operatiboaren bidez, horretarako eskuragarri dagoen formulario espezifikoa erabiliz:
a) Zerrendan egonez gero beraien titularitateko ustiategia: proposamenaren datuak onartu, ukatu, edo aldatzeko eskatu (azken kasu honetan egin beharreko aldaketak adierazita eta eskaera egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuta). Epe barruan ez onartzea edo berariaz uko egitea, eskaera ez aurkeztearen baliokidea izango da.
b) Behin-behineko zerrendan agertzen ez bada, eta laguntza kobratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badira, zerrendan sartzeko eskatu, dagozkion egiaztagiriak aurkeztuta.
Behin-behineko zerrendan sartzeak ez du inolako eskubiderik sortuko proposatutako ustiategiaren titularraren alde Administrazioaren aurrean (ez onuradun izaera lortzeari, ez laguntzaren zenbatekoari dagokienez), harik eta dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi arte.
Eskaerak aurkezteko epea2026ko ekainaren 30a arte.
Eskaerak aurkezteko lekuaGipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuta sinadura elektronikoaren edo gako operatiboaren bidez
EbazpenaEbazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du, eta, jakinarazpena egintzat joko da lege ondorio guztietarako argitalpen egunaren biharamunetik hasita.
Ebazpenak interesdunak identifikatuko ditu, eta emandako laguntzaren zenbatekoa ezarriko du dirulaguntza jasotzen dutenentzat.
Araudi aplikagarria- Aitzol Etxeberria
- 943112300
- aitzoletxeberria@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.