Gipuzkoako nekazaritza ustialekuei aholkularitza zerbitzuak emateko, 2023. urtean. Honako zerbilzu hauek jasotzen dira:
· Gestoria zerbitzuak.
· Aholkularitza teknikoa barazkigintza eta abeltzaintza ekoizpenean eta bazka ekoizpenean.
· Aholkularitza ekonomikoa, finantzarioa eta fiskala.
· Lan aholkularitza.
· Nekazaritza ustiategiek egindako mota guztietako kontsultak erantzutea.
Zerbilzuak emateko, eskatzaileak behar bezala garatzeko azpiegitura eta giza baliabideak izango ditu. Laguntza erabiliko da eskatzaileak urtean zehar nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiei zerbitzuak emateko baliatuko duen enpresa egituraren eta giza baliabideen zati bat finantzatzeko
Laguntzen zenbatekoaDiruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, aplikatuko da, adierazitakoaz gain, 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 30. artikuluan ezarritakoa, nahiz eta egindako gastutzat hartuko den, ez bakarrik justifikazio-aldia amaitu aurretik benetan ordaindu dena, baizik eta onuradunak oraindik ordaindu gabe duena ere, baldin eta gastu hori justifikatuta badago dagozkion fakturen edo balio bereko frogagirien bidez. Kasu horretan entitateak ordainketa hori egin duela egiaztatu beharko du laguntza kobratu ondorengo 30 egunetan:
HartzaileakHartzaileak Gipuzkoako nekazaritza-ustiategiei aholkularitza-zerbitzuak ematen dizkieten erakunde hauek dira:
Ordainketak hiru alditan egingo dira: 1) dirulaguntza osoaren % 50a, lehen seihilekoaren amaieran; 2) ekitaldian esleitutako zenbatekoaren gainerakoa, hirugarren hiruhilekoaren amaieran; 3) laguntza osoaren gai nontzeko zen batekoa, kontu zurilzailea aurkeztu ondoren, hurrengo ekitaldiko martxoaren 30a baino lehen. Azken ordainketa hori aurreikusitako dokumentazioa aurkezten denean egingo da.
Ordainketa erregimen hori laguntzari lotutako jarduerak gauzatzeko beharrezkoa delako aukeratu da, jarduera horien gauzatze erritmora egokituz; bestalde, kontuan hartuta entitatearen ezaugarriak, eramandako jardunbidea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin izandako lankidetzaren balorazio positiboa eta aurretik eman zaizkion dirulaguntzak modu egokian kudeatu eta justifikatu direla, ez da beharrezkotzat jotzen bermerik eratzea egin beharreko ordainketa aurreratuengatik.
Aurkeztu behar diren agiriak
Entitate onuradunak, datorren urteko martxoaren 30a baino lehen, aurtengo ekitaldiaren kontu zuritzaile bat aurkeztu beharko du, agiri hauekin:
- Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzeko jarduketa memoria, honako hauek adierazita: emandako zerbitzuen motak eta prestazio kopurua, lortutako emaitzak, eskatutako zerbitzu ohikoenak, eta zerbitzu moten arabera zerbitzua eman zaien ustiategien zerrenda.
- Ustiategi bakoitzari emandako zerbitzuen zerrenda. Hala badagokio, zerbitzu horien justifikazio gehigarria eskatu ahal izango du Aldundiak.
- Egindako jardueren kostua egiaztatzen duen memoria ekonomikoa, honako hauek biltzen dituena:
Dirulaguntzaren onuradunak bete beharko ditu martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, 13. artikuluan adierazten dituen obligazioak.
Gainera, erakunde onuradunek konpromiso hauek hartzen dituzte:
1.1 Gipuzkoako nekazaritza ustiategi guztiei dirulaguntzaren xedean zehazten diren aholkularitza zerbitzuak ematea, hala eskatzen badute.
1.2 Edozein momentutan baliabide egokiak edukitzea aholkularitza zerbitzua ematen den esparruetan, hau da, langile gaituak, esperientzia dutenak eta fidagarriak izatea.
1.3 Lanean, konfidentzialtasun betebeharrak errespetatzea, 1306/2003 Erregelamenduak (EB), 13 artikuluaren 2. atalean adierazten duenaren arabera: hala, aholkularitza lana gauzatzen ari den bitartean eskuratu dezakeen informazio edo datu pertsonalik ezingo du zabaldu (baldin eta onuraduna ez den beste pertsona batek kudeatzen badu ustialekua). Salbuespen bakarra izango da bere aholkularitza jardunean antzeman ditzakeen irregulartasunak edo arau hausteak, zeinak, Europar Batasuneko nahiz estatuko legediaren arabera, agintaritza publikoari jakinarazi behar baitzaizkio, batez ere arau hauste penalak direnean.
1.4 Aurkeztea, hurrengo urteko martxoaren 30a baino lehen, aurtengo ekitaldiaren kontu zurigarri orokorra, arestian adierazitako edukiarekin.
1.5 Dirulaguntzen xede diren jarduera edo jarduketen finantzaketaren izaera publikoari behar adinako publizitate egokia ematea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Irudi instituzionala txertatuz (Departamentuaren logotipoa), eta finantzaketa publikoari buruzko legendak jarriz karteletan, plaka oroigarrietan, inprimatutako materialetan (argitalpenak, liburuxkak, eta abar), bitarteko elektroniko nahiz ikus-entzunezkoetan (ikus-entzunezko materialak, publizitatea, web orriak, eta abar), edo komunikabideetan egindako aipamenetan.
Araudi aplikagarriaForu agindu honetan aurreikusitakoaz gain, honako hauek aplikatuko dira: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzena; eta foru arau hori garatzeko Erregelamendua (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartua).
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Landa GarapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.