Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak (GAZTENEK)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Landa Garapena

Deskribapena:

Onuradunak.

1. Baldintzak:

Onuradun izan daitezke nekazari gaztearen definizioa betetzen duten eta Gipuzkoako ustiategi baten titularitatea eskuratzen duten pertsona fisikoak, betiere jarduera hori burutzeko beharrezkoak diren prestakuntza eta ezagutza egiaztatu ondoren. Nekazari gaztetzat hartuko da eskabidea aurkezteko unean 18 urte bete dituena eta deialdiaren urtean 41 urte bete ez dituena.

Era berean, lehenengo instalaziotzat joko da, neurri horren barruan hautatua izateko baldintzak beteta diru laguntza eskaera aurkeztu aurreko 24 hilabeteen barruan ustiategi baten titular egin diren, baina ustiategirako aurreikusitako enpresa plana abian jarri ez duten gazteena. Kasu horretan, eskatzaileak ez zuen jasoko lehen instalazioetarako diru laguntzarik, laguntza hauetarako eskaera egin aurretik.

Ez da hartuko gaztea ustiategi baten titularitatea eskuratu duenik baldin eta honen dimentsioak 0,2 NLU ez badu gainditzen, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren Aginduaren arabera. Agindu horren bidez finkatzen baitira ezarritako laborantzen marjina gordinak eta Nekazaritzako Lan-Unitateak zehazteko modulu objektiboak.

Eskaera egiteko unean, onuradunek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

a) 18 urte beteta izatea eta 41 urte bete gabe izatea deialdiaren urtean.

b) Instalazio prozesua onartzea, Gaztenek 2023-2027 prozeduran aurreikusitako baldintzetan, programa horretan berariaz sartuz. Gaztenek 2023-2027 prozedura, lehenengo aldiz instalatu nahi duen gazteari laguntzeko Euskadin erabiltzen den prozedura da, NPBren plan estrategikoan aurreikusitako izapideak eta egiaztapenak egin eta, hala balegokio, instalaziorako laguntzak eman ahal izateko (6961.1 neurria).

c) Enpresa plana aurkeztea, 3. oinarriak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituena eta Gaztenekeko Balorazio Batzordeak onartu beharko duena.

d) 200 orduko gaikuntza eta gaitasun profesionala egiaztatzea, GAZTENEK prozeduran ezarritakoaren arabera; horietatik 100 ordu egiaztatu beharko dira laguntza eskatzeko unean.

Diru laguntza ematen denetik 36 hilabeteko epea egongo da, gehienez ere, aurreko baldintza betetzen dutela egiaztatzeko.

Nekazaritza-adarreko unibertsitate-titulua, erdi- edo goi-mailako prestakuntza-ziklo bat, 2. edo 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiri bat edo nekazaritza-adarreko ikastaro trinko bat gainditu dutela egiaztatzen dutenek eskatutako lanbide-gaikuntza edo -gaitasuna dutela ulertuko da.

e) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea.

f) Nekazaritza jardueratik eratorritako baliaezintasun absolutu edo osoko pentsiorik ez jasotzea.

2. Lehen instalazioaren definizioa.

Gazte bat nekazaritza-ustiategi batean instalatzen dela joko da bertara nekazaritza-jarduera garatzeko sartzen denean, kontrola eginez eta enpresa-plan bat garatuz, nahikoa baliabide izateko, nagusiki nekazari izateko eta ustiapen-dimentsio egokia lortzeko, bere lan-bolumenaren eta nekazaritza-errentaren arabera.

Lehenengo instalazioa, ondorengo modalitate hauetakoren baten bidez egin ahal izango da:

2.1. Nekazari gaztea nekazaritza ustiategiko titular bakarra bihurtzea:

Titularitate osora bide hauetakoren bat baliatuz iritsi daiteke: erosketa, herentzia, ondorengoetaratze hitzarmena, jabari osoaren edo gozamenaren dohaintza, errentamendua, komodatua, ameteria, edota ustiategiko elementuen bestelako eskualdatze kontratua, indarrean dagoen legeriari jarraituz, bere kudeaketako eta osatzen duten ondasun eta eskubide multzoaren kudeaketako erantzukizun zibil eta fiskalerako sarbidea jasoz Hori formalizatzen duen kontratuak 10 urteko iraupena izango du gutxienez, eta eskritura publikoan jasoko da, edo errentamenduaren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Landa Errentamenduen Erregistro Ofizialean inskribatu ahal izango da.

2.2. Titulartasun ez-bakarra eskuratzea, honako kasu hauetan:

a) Ustiategiaren titularkidetasuna eskuratzea, titulartasun partekatuko erakunde gisa, arlo horretako legeria espezifikoaren arabera.

Titulartasun partekatuko erakundeko kideek ustiategi osoaren titulartasuna egiaztatu beharko dute 2.2 puntuko bigarren paragrafoan ezartzen den bezala.

b) Aldez aurretiko edo eratu berriko izaera juridikoa duen edo ez duen elkarte erakunde batean kide gisa integratu, nekazaritza ustiategi baten titularra izan eta xede bezala nekazaritza eta nekazaritzako jarduera osagarria duena. Gutxienez bazkideen %50ak nekazaritza ogibide nagusia duten pertsonak izan beharko dute eta gutxienez kapital sozialaren %50ak  nekazaritza ogibide nagusia duten bazkideena izan beharko du.

Sozietateak elementuen gaineko titularitatea egiaztatu behar du, hauetakoren baten bidez: ustiategiko elementuen gaineko jabetza osoa, gozamena, errentamendua edo indarrean dagoen legediaren araberako beste edozein eskualdatze kontratu. Hori formalizatzen duen kontratuak 10 urteko iraupena izango du gutxienez, eta eskritura publikoan jasoko da, sinaduren legitimitatea, edo errentamenduaren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Landa Errentamenduen Erregistro Ofizialean inskribatu ahal izango da.

Horretarako, nekazaritza ustiategiko elementutzat, landa izaerako ondasun higiezinak eta nekazaritzako etengabeko aprobetxamendupeko bestelakoak joko dira; nekazaritza eta abeltzaintza eraikuntza eta instalazioak, eta ustiategian integratutako abereak, makinak eta erremintak, beren aprobetxamendu eta erabilera titularrari egokiturik. Era berean, titularrari egoki dakizkiokeen eta ustiategian erantsita dauden eskubide eta betebehar guztiak ustiategiko elementuak dira.

Kasu orotan, onuradunak ustiategiaren gaineko kontrolean benetan parte hartzen duela bermatuko da. Kasu honetan joko da onuradun batek pertsona juridikoaren gaineko kontrola duela: pertsona horren akzioek edo partaidetzek osatzen duten sozietatearen kapitala partaidetza handiena duen bazkidearena bestekoa edo handiagoa denean eta pertsona hori sozietatearen zuzendaritza-batzordeko edo gobernu-organoko kide denean.

Elkarte bat sortzeko edo bertan sartzeko, eskritura publikoan jasotako agiria aurkeztu beharko da, titulartasun partekatua izan ezik, hori bere legeriak arautzen baitu.

Gazteak elkarteetan sartzeko modalitatea edozein dela ere, titular bakar gisa sartzen den pertsonari eskatzen zaizkion baldintzak bete behar ditu beti.

3. Ondoriozko ustiategiak onartzeko baldintzak.

Nekazari gaztea instalatzen den nekazaritzako ustiategiak unitate tekniko-ekonomiko bat eratu beharko du, jarduera behar bezala gauzatzeko behar diren bitartekoekin eta honako baldintza hauek bete beharko ditu:

- Gipuzkoako Lurralde Historikoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta egongo da.

- Nekazari gaztea instalatzen den nekazaritzako ustiategia ezin da izan aurreko ustiategi baten zatiketatik eratorria, eta biak aldi berean existitu, baldin eta ustiategiaren titularrak gaztearekin lehen graduko odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko harremana badu edo ezkontidea bada, titular horrek nekazaritzedo abeltzaintza jarduera uzten duenean izan ezik.

-Instalazio prozesuaren amaieran (bost urte gehienez diru laguntza jasotzen denetik), urteko marjina garbia 13.300 €/gaztekoa izatea, eta gutxieneko dimentsioa 1 NLU/gaztekoa.

Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

Eskaerak, erantsi beharreko gainerako dokumentazioarekin batera, modu hauetan aurkeztu ahal izango dira:

- ustiategi bakoitzaren kokalekuari dagokion eskualdeko nekazaritza bulegoan.

-Internet bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuz sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboa erabilita, horretarako eskuragarri dagoen berariazko formularioa erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira.

Eskaerak aurkezteko epea eta horri erantsi beharreko dokumentazioa deialdian ezarriko dira.

1. Enpresa plana.

Eskaerarekin batera, dagokion enpresa plana aurkeztuko du. Enpresa plan horren arabera instalatuko da onuradun gaztea ustiategi baten titular, titularkide edo bazkide.  Hortaz, enpresa planak alderdi hauek bilduko ditu gutxienez:

• Eskatzailearen eta instalazioa hartuko duen nekazaritza ustiategiaren egoera ekonomikoa.

• Eskatzailearen edo nekazaritza ustiategiaren jarduera berrien garapenerako faseak eta helburuak.

• Nekazaritza ustiategiaren jarduerak garatzeko beharrezkoak diren jarduketak eta jarduketa horien inguruko xehetasunak, hala nola inbertsioak, formazioa, aholkularitza.

• Jardueraren sustatzaile gazteari dagokion eskulanaz gain, eta hala badagokio, jarduerak sor dezakeen enplegu gehigarria.

• Azterketa ekonomiko bat, ustiategiaren errentagarritasuna bermatuko duena; emaitzen kontuan diru sarrerak (primak barne) eta gastuak (amortizazioak, soldatak, finantza gastuak eta abar barne) jasoko dira.

• Enpresa planak aurreikusi behar du gutxienez  13.300 euroko marjina garbia gazteko eta 1 NLUko lan bolumena onuradun gaztearen instalazioa amaitzerako (gehienez 5 urte laguntza ematen zaionetik).Datu hauek kalkulatuko dira, indarrean dagoen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren Aginduaren bitartez,  agindu horren bidez finkatzen baitira, Euskadiko Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategiei dagokienez, laborantzen marjina gordinak eta Nekazaritzako Lan-Unitateak zehazteko modulu objektiboak. Marjina garbiaren kasuan, enpresa planaren azterketa ekonomikoa erabil ahal izango da.

• Era berean, enpresa planak aurreikusiko du instalazioa amaitzerakoan (laguntza ematen zaionetik 5 urte gehienez) eskatzaile gazteak nekazaritza izango duela ogibide nagusi (ATP). Nekazari batek ATP izaera du, hau da, bere ogibide nagusia nekazaritza da, baldin eta urteko errenta osoaren % 50 gutxienez bere ustiategian egiten duen nekazaritza jardueratik lortzen badu, eta urteko lan denbora osoaren % 50 edo gehiago ustiategiarekin lotura zuzena duten jardueretarako ematen badu, nekazaritzako lan unitateen arabera. Azken baldintza hau betetzen den ikusteko urtean gehienez 2.700 lan ordu egin ditzakeela pertsona bakoitzak kontsideratuko da; hortaz, nekazaritza jardueratik kanpo 1.350 lanordu baino gehiago ematen dituenak ezingo du inola ere ATP izaera baldintza bete, nekazaritzako lan unitateak edozein direla ere. Nekazaritza jardueratzat hartzen dira nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzako produktuak lortzeko egin beharreko lanak, produktu horien eraldaketa, ontziraketa eta salmenta barne hartuta, baldin eta ustiategiaren barruan egiten badira; era berean, halakotzat joko dira ustiategia mantentzeko egin beharreko lanak.

 • Proiektuak balioesteko irizpideen betetze mailaren deskribapena.

2. Enpresa planaren aldaketak.

Justifikatutako arrazoiengatik, behin laguntza onartuta, onuradunak beharrezkotzat jotzen badu funtsezko aldaketak egin behar dituela enpresa-planean, aldaketa egin aurretik eskabidea aurkeztu beharko dio Laguntzen eta Erregistroen zerbitzuburuari eta honek aldaketaren berri emango dio Gaztenek-eko Balorazio Batzordeari.

Aldaketak justifikatuta egon behar du eta aldatutako planaren konpromisoak behintzat bermatu beharko ditu. Gaztenek-eko Balorazio Batzordearen aldeko txostena beharko du, bai eta eskumena duen foru organoaren ondorengo onespena ere.Proposatutako aldaketa onartzen bada, berriro kalkulatuko da hasieran emandako laguntza, eta dagozkion proposamen eta ebazpenaren bidez berregokituko da. Horren ondorioz ematen den laguntza ezin da hasierakoa baino handiagoa izan.

Laguntza birkalkulatu ondoren ateratzen den zenbatekoa hasierakoa baino txikiagoa bada, laguntza gutxitzeko proposamena eta ebazpena emango dira, eta, hala badagokio, lehenengo ordainketan sobera emandakoa itzultzeko eskatuko zaio onuradunari.

Dirulaguntzen helburua.

Oinarri hauen bidez araututako dirulaguntzen helburua honako hau da: Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan nekazari gazteak ezartzea.

Neurri honen helburua da erraztea, batetik, ondo prestatutako gazteak nekazaritza sektorean sartzea eta, bestetik, belaunaldi erreleboa, 2021/2115 Erregelamenduak 6. artikuluan zehaztutako helburuek aurreikusten duten moduan. Horrez gain, beste helburu bat da landa lurren tokiko garapena sustatzea, dibertsifikazioa, enpresen sorrera eta garapena, eta enplegua bultzatuz.

Akatsak zuzentzea.

Eskariak edo horrekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak ez badituzte identifikazio datu guztiak, edo akatsen bat baldin badute, edo osatzeke baldin badaude, 10 egun balioduneko epean akats horiek guztiak konpontzeko eskatuko zaio eskatzaileari, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak 68.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz; eta ohartaraziko zaio ezen, eskatutakoa egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatutako legearen 21.1 artikuluan aurreikusitako moduan.

Emateko prozedura.

Dirulaguntzak emateko prozedura lehia sistema izango da, dagoen kredituaren mugen barruan. Prozedura ofizioz hasiko da, deialdi publiko bidez; deialdia organo eskumendunak onartuko du eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Prozeduraren antolamendua eta instrukzioa.

1. Dirulaguntza horiek emateko prozedura bideratzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko Laguntzen eta Erregistroen Zerbitzuari dagokio.

2. Gaztenek-eko Balorazio batzordea. Gaztenek-eko Balorazio Batzordeak kide hauek osatuko dute: Laguntzen eta Erregistroen zerbitzuburua edo honek eskuordetutako teknikaria –kalitatezko botoa izango du-; dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoko arduraduna, edo honek eskuordetutako teknikaria; dagokion kudeaketa zentroko teknikari bat; Hazi Fundazioko teknikari bat.

3. Balorazio Batzorde Teknikoa. Gaztenek-eko Balorazio Batzordeak bere txostenak egin eta gero laguntza eskaerak Balorazio Batzorde Tekniko batek baloratuko du. Batzorde hau Laguntzen eta Erregistroen zerbitzuburuak eta zerbitzu horretako bi teknikarik osatutakoa izango da.

Balioespen irizpideak.

Irizpide hauek ezartzen dira proiektuei lehentasuna emateko:

- gastu/inbertsioetarako   baremagarrietarako diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoa gainditzen duten proiektuak: 7 puntu.

-  Lehendik dagoen proiektu bat hasi edo jarraitzen duten gutxienez bi gazteren arteko asoziazionismoa, betiere bazkideen % 50 gutxienez nekazari gazteak badira eta kapital sozia- laren % 50 nekazari gazteen esku badago: 5 puntu.

-  Belaunaldi-errelebo gisa sartzea: 4 puntu.

-  Ustiategian sartzen den eskatzailea emakumea den proiektua: 3 puntu.

Nekazaritza ekologikoa ekoizteko eredutzat hartzen duen ustiategia: puntu 1.

Puntuazioa guztira: 20.

Puntu gehien lortzen dituzten proiektuek lehentasuna izango dute, puntu gutxien lortu dituztenen aldean. Puntu berdinke-ta egonez gero, inbertsio/gastu handiagoa duten proiektuak lehenetsiko dira, zenbateko txikiena dutenen gainetik


 

 

Dirulaguntzen zenbatekoa.

Laguntza sari bakar gisa emango da, eta gehienez 70.000 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko.

Laguntzaren zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da gutxienez, hautatua izateko baldintzak betetzen baditu eta diruz lagundu daitekeena bada. Zenbateko horretatik abiatuta, laguntza handitu egin daiteke, tartez tarte, gehienez aipatutako 70.000 euroko zenbatekora iritsi arte. Zenbatekoa ezartzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: enpresa planaren arabera egin beharreko inbertsio eta gastuak, eta erabiliko diren produkzio ereduak, merkaturatze ereduak, eta ustialekuko eredua.

Onuradunen betebeharrak eta konpromisoak.

1. Betebeharrak.

Oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuradunek, bertan berariaz jasotako betebeharrez gain, kasu bakoitzean aplika daitezkeen arau komunitarioetatik datozen gainerako betebeharrak ere bete beharko dituzte, baita Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan ezarritakoak ere, aplikatzekoak badira.

2. Konpromisoak:

2.1. Onuradunak enpresa plana bertan adierazten den epean burutu beharko du, gehienez 5 urteko epean laguntza eman zaionetik. Zenbait ekoizpenen kasutan (zurezko laboreak), Gaztenek-eko Balorazio Batzordearen irizpidearen arabera epe hau luzatu daiteke

2.2. Onuradunak Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian izena emanda egon behar du, egiten duen nekazaritza jardueraren arabera, laguntzaren azkenengo zatia kobratu baino lehen.

2.3. Onuradunak zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egon beharko du laguntzaren azkenengo zatia kobratu baino lehen.

2.4. Instalazioa amaitzerakoan (gehienez laguntza eman zaionetik 5 urteko epean), onuradunak nekazaritza izan behar du ogibide nagusi, gutxienez NLU 1eko lan bolumenarekin

2.5. Gazteak nekazaritza-jarduera zuzenean egiteko konpromisoa hartzen du, eta ezingo du soldatako eskulan jarraiturik kontratatu, sartzen den enpresaz bestelako dedikazio bat izateko

2.6. Onuradunak instalatu den ustiategian egin beharko du nekazaritza-jarduera, eta laguntza kobratzeko bete beharreko gutxieneko baldintzei eutsi beharko die gutxienez 5 urtez, laguntzaren azken ordainketatik zenbatzen hasita.

3. Konpromisoetatik salbuesteko halabeharrezko arrazoiak.

Dirulaguntzak jasotzeko hartutako konpromisoak ez betetzea justifikatzen duten ezinbesteko arrazoiak edo aparteko gorabeherak honako kasu hauetan aitortuko dira:

a) Onuraduna hiltzea.

b) Onuradunaren iraupen luzeko lanerako ezintasuna.

c) Ustiategi osoa edo zati bat desjabetzea, desjabetze hori aurreikusi ezin zitekeenean eskaera aurkeztu zen egunean.

d) Ustiategiari larriki eragin dion hondamendi naturala edo fenomeno meteorologiko larria.

e) Ustiategiko abeltzaintzara bideratutako eraikinak istripuz suntsitzea.

f) Epizootia, landareen gaixotasuna edo landareen izurritea, ustiategiko abere edo landaketaren zati bati edo osoari eragiten diona.

Gorabehera horiek Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari idatziz jakinarazi beharko zaizkio, behar diren frogak aurkezteaz gain, onuraduna aurkez ditzakeen unetik kontatuta hamabost eguneko epean. 

Ordainketa eta justifikazioa.

Diru laguntza bi fasetan ordainduko da, gehienez 5 urteko epean. Onuradunak diru laguntzaren zenbateko osoaren bi heren jasoko ditu lehendabizi, diru laguntza onartzen duen ebazpenarekin. Hirugarren herena ordainduko da tutoretza prozesua amaitzean, tutorearen aldeko txostena jaso eta Gaztenek-eko Bigarren Balorazio batzordean onetsi ondoren, ikusita onuradunak bete dituela enpresa planean jasotako aurreikuspenak.

Ez betetzeak eta itzulketak.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan ezarritako itzulketa, urraketa eta zehapen erregimena aplikatuko da, eta baita ere Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubidearen 2007ko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauan ezarritako finantza kontroleko prozedurak, betiere oinarri hauetan arautzen diren laguntzei aplikatu behar zaizkien arau komunitarioetan edo estatukoetan xedatutakoaren kontra ez badaude.

Kasu guztietan aplika daitekeen interes tipoa Estatuan indarrean dagoen diruaren legezko interesa izango da.

Onuradunak edozein moduz kontrol lana oztopatuko balu, dirulaguntza galdutzat emango da eta jasotako diru kopuruak zein ondorioztatzen den legezko interesa itzuli egingo da, zuzenbidearen arabera legozkiokeen bestelako erantzukizunen kaltetan gabe.

Kontrolen sistema.

 Araudi komunitarioak, estatu, autonomia eta foru legediak ezarritako onarpen irizpideen egiaztapena administrazio kontrolen eta tokian tokiko kontrolen bidez egingo da, erkidegoko kontrol planean ezarritako prozedurari jarraituzOnuradunek oinarri arautzaile hauetan agertzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko, administrazio kontrolak egingo dira, tokian tokiko kontrolak eta ondorengoak, honi jarraikiz: 2022ko abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretua, Plan Estrategikoko esku-hartzeen eta Nekazaritza Politika Bateratuaren beste laguntzen kudeaketa eta kontrol-sistema arautzen duena.

Laguntza eskaerak zein ordainketa laguntza emateko ezarritako baldintzen betetzearen benetako egiaztapena bermatzeko moduan kontrolatuko dira.

Araudi komunitarioak, estatu, autonomia eta foru legediak ezarritako onarpen irizpideen egiaztapena administrazio kontrolen eta tokian tokiko kontrolen bidez egingo da, erkidegoko kontrol planean ezarritako prozedurari jarraituz.

Araudi komunitarioak, estatu, autonomia eta foru legediak ezarritako onarpen irizpideen egiaztapena administrazio kontrolen eta tokian tokiko kontrolen bidez egingo da, erkidegoko kontrol planean ezarritako prozedurari jarraituz.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Landa Garapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.