Lehen sektorean digitalizazioa sustatzeko programa (TICKETBAI)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Landa Garapena

Deskribapena:

Objektua.

Dirulaguntzak ematea lehen sektorea digitalizatzeko prozesua bultzatzeko eta indartzeko.

Onuradunen baldintzak.

1. Onuradunak izango dira jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen taldeak eta pertsona juridikoak, baldin eta haien zerga-egoitza Gipuzkoan badaude, eskaeraren egunean Gipuzkoako Nekazaritza Ustialekuen Erroldan inskribatuta badaude, eta Departamentu honek merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko deialdietan laguntzarik jaso ez badute.

2. Aurreko paragrafoan adierazitakoaz gain, oinarri hauen objektu diren laguntzen onuradun izateko baldintza da, halaber, eskaeraren dataren aurreko 15 egun naturaletan TicketBAI altako 15 fitxategi gutxienez Gipuzkoako zerga-administrazioan jaso izana, TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamendua onartzen duen 2020ko abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuan jasotako definizioaren arabera. Horretarako, FakturaBAI edo Ef4ktur ez den beste software bat erabiliko da.

3. Pertsona fisiko eta juridiko onuradunek, bai eta nortasun juridikorik gabeko erakunde onuradunetan sartzen direnek onuradun izateko debekurik ez dute izan beharko, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotakoaren arabera; era berean, ez dute administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso behar sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, aurreikusitakoaren arabera.

Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

 1. Eskaerak, erantsi beharreko gainerako dokumentazioarekin batera, nahitaez aurkeztuko dira Internet bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuz sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboa erabilita, horretarako eskuragarri dagoen berariazko formularioa erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira. 

2. Eskaerak izenpetzeko: (i) pertsona fisikoen kasuan, interesdunak berak; legeek onartutako moduetatik edozeinen bidez haren ordezkaritza egiaztatzen duenak edo zerga-ordezkaritza duenak; (ii) pertsona juridikoen eta nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen taldeen  kasuan, legeek onartutako moduetatik edozeinen bidez entitate interesdunaren ordezkaritza egiaztatzen duenak edo zerga-ordezkaritza duenak. 

3. Deialdi bakoitzaren informazioa eta eskaera orri normalizatuak egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri (https://egoitza.gipuzkoa.eus).

4. Eskaerak aurkezteko epea eta horri erantsi beharreko dokumentazioa deialdian ezarriko dira

5. Aurkeztutako eskaeren inguruan, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du, interesatuak bere kontrakotasuna adierazten ez badu:

 -         Pertsona edo entitate eskatzaileak helbide fiskala Gipuzkoan duela. 

-          Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.  

-          Gipuzkoako Nekazaritza Ustialekuen Erroldan inskribatuta dagoela. 

-       Departamentu honek merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko deialdietan laguntzarik ez duela jaso. 

 -        Azken 15 egun naturaletan jasotako TicketBAI altako fitxategien kopurua eta FakturaBAI edo Ef4ktur ez den beste software batekin sortu eta bidali direla.

6. Entitate eskatzaileak baliozkotzat joko ditu Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak posta elektronikoaren bidez dirulaguntzaren eskaeran harremanetarako pertsona gisa identifikatutakoaren helbide elektronikora bidalitako komunikazio guztiak. 

Laguntzen zenbatekoa

Onuradun bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa mila eurokoa (1.000,00 €) izango da.

Onuradunen betekizun eta konpromisoak.

1.Onuradunek dirulaguntzak onartzeak martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako Erregelamenduak eta dirulaguntzen alorreko gainerako araudi aplikagarriak ezarritako betebeharrak betetzea dakar, baita oinarri orokor hauetan nahiz deialdian ezartzen direnak ere.

2. Dirulaguntza eman zenetik bost urteko epean, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo helbide soziala, fiskala edo produkzio zentroetako zati nabarmen bat beste toki batera eramanez gero, dirulaguntza itzuli beharko da eta 13. oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau argitaratzen den egunean hasiko da, eta 2022ko abenduaren 16an, goizeko 12:00etan amaituko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Deialdi honi erantsitako eskabidea soilik aurkeztuko da. Eskaerak nahitaez aurkeztuko dira Internet bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuz sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboa erabilita, horretarako eskuragarri dagoen berariazko formularioa erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira.

Dirulaguntza emateko ebazpena

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 45.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, dirulaguntzei buruzko ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egintzat hartuko da lege ondorio guztietarako argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilekoa da, eskaera aurkezpenaren hurrengo egunetik kontatuta, salbu deialdian bertan bere eragina beranduago hasiko dela aurreikusi. Gehieneko epe hori berariazko ebazpena jakinarazi gabe igaroko balitz, interesdunak legitimatuta egongo dira beraiek egindako eskaera ezetsitzat jotzeko isiltasun administratiboaz.

Bestelako dirulaguntzekiko bateragarritasuna.

1 Dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin.

.2 Oinarri hauen babesean jasotako dirulaguntzaz garatutako proiektua garatzeko beste dirulaguntzaren bat eskuratu edota eskatu duen onuradunak modu fidagarrian jakinaraziko dio zirkunstantzia hori dirulaguntza Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.

Araudi aplikagarria

Oinarri hauen xede diren dirulaguntzak, bertan ezarritakoaz gain, 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, eta hori garatzeko emandako araudiak, 2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuaren bidez onartutakoak, arautuko dituzte.

Era berean, arautuko dira 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1408/2013 (EE) Erregelamendua (nekazaritzako produktuak ekoizteko sektorearen “minimis” laguntzei EE Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa) xedatutako “minimis” erregimenaren barruan (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24a). Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako minimis laguntzak ezin dira guztira 20.000 eurotik gorakoak izan dagokion zerga ekitaldian eta aurreko bietan.

Internetera Sarrera

Oinarri araultzaileak eta deaildia.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Landa Garapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.