Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren iraunkortasuna eta lehiakortasuna bultzatzeko laguntzak. (Next Generation)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Landa Garapena

Deskribapena:

Laguntzen finantzaketa

Oinarri hauetan araututako laguntzak honela finantzatuko dira: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bidez Gipuzkoako Foru Aldundira lekualdatutako funtsekin eta Estatuko Aurrekontu Orokorretatik, Europar Batasunaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan, 948/2021 Errege Dekretuak, azaroaren 2koak, aurreikusitako inbertsio ildo bakoitzerako.

Funts horiek Estatuaren Aurrekontu Orokorretatik eta «Next Generation» Berreskuratze Funtsetik datoz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan garatutako arau esparruaren helburuekin bat etorriz. Erregelamendu horrek Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen du.

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gipuzkoako Lurralde Historikoan, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna sustatuko duten inbertsioak egiteko laguntza programetarako dirulaguntzak. Horretarako, jarduera hauek bultzatuko dira: abeltzaintza ustiategietan simaurrak kudeatzeko sistemak hobetzea; barazkien, lore moztuen eta landare apaingarrien negutegiak modernizatzea eta eraldaketa integrala sustatzea;  eraginkortasun energetikoko jarduerak nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietan; abeltzaintzako azpiproduktuen eta nekazaritzako biomasaren energia aprobetxatzea; eta zehaztasunezko nekazaritza eta abeltzaintzaren  eta 4.0 teknologien aplikazioa sustatzea.

Ematen diren laguntzak honako lerro hauetan jasotzen dira:

-     Abeltzaintzan simaurrak kudeatzeko sistemetan inbertsioak egiteko laguntza programa.

-     Berotegien eraldaketa integralari eta modernizazioari laguntzeko programa.

-  Energia eraginkortasunean eta energia berriztagarrietan (biogasa eta nekazaritzako biomasa) inbertsioak egiteko laguntza programa.

-  Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean doitasunezko nekazaritza eta 4.0 teknologiak aplikatzeko laguntza programa.

 

Baldintzak

Onuradunek laguntza programa bakoitza eskuratu ahal izateko bete behar dituzten baldintza espezifikoak zehazten dituen laguntza programa bakoitzean aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eskuratu ahal izango dituzte oinarri hauetan jasotako laguntzak.

a) Programa bakoitzean laguntzaren oinarri den jarduera egitea eta oinarrietan ezarritako betebeharrak betetzea.

b) Zentro operatibo nagusia Gipuzkoan izatea, eta ustiategia dagokion ustiategien erregistroan egotea, diruz lagundutako jarduera Gipuzkoako Lurralde Historikoko lantokietatik egitea.

c) Aplikatu beharreko dirulaguntzen araudian ezarritako baldintzak betetzea, eta araudi horretan bertan ezarritakoaren arabera, onuradun izateko debekurik ez izatea.

c) Aplikatu beharreko dirulaguntzen araudian ezarritako baldintzak betetzea, eta araudi horretan bertan ezarritakoaren arabera, onuradun izateko debekurik ez izatea.

d) Dirulaguntza eskatu eta ordaindu bitartean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

e) Krisian dauden enpresek ezin dute laguntzarik jaso. Hala ere, 2019ko abenduaren 31n krisian ez zeuden baina 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartean krisian egon ziren enpresek, laguntzak jaso ahal izango dituzte.

f) “Ingurumenari kalte esanguratsurik ez eragiteko” printzipioa betetzen dela bermatzea.

Zuriketa eta ordainketa

Diruz lagundutako jarduerak laguntza eman eta gehienez ere 18 hilabeteko epean gauzatu beharko dira. Hala ere, epe hori hemezortzi hilabetera luzatu ahal izango da, justifikatutako arrazoiengatik eta onuradunak luzapena eskatu ondoren.

Inbertsio proiektua osorik gauzatu dela justifikatzeko dokumentazioa, proiektua amaitu eta gehienez ere 3 hilabetera aurkeztuko da.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, gastua egindakotzat eta lagungarritzat jo ahal izango da, nahiz eta ordainduta ez egon, baina kasu horretan entitateak ordainketa hori egin duela egiaztatu beharko du laguntza kobratu ondorengo 30 egunetan.

Diruz lagundutako proiektua edo jarduera amaitutakoan, entitate onuradunek justifikazio kontu bat aurkeztu beharko dute, ondorengo agiriak erantsita:

.-Jarduera memoria, dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duena eta egindako ekintzak eta lortutako emaitzak biltzen dituena.

.-Egindako jardueren kostua zuritzen duen memoria ekonomikoa, agiri hauekin:

  • Jardueran izandako gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatu bat, bertan datu hauek identifikatuta: hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, jaulkipen data, eta, ordaindu bada, ordainketa data. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera ematen bada, desbiderapenak adieraziko dira.
  • Fakturak edo merkatuko trafiko juridikoan edo administrazio eraginkortasunekoan pareko froga balioa duten gainerako dokumentuak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendakoak, eta, hala badagokio, ordainketa egin dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

.-Proiektu bererako emandako beste dirulaguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

.-15.000 euro edo gehiagoko gastu lagungarriak. Ekipo ondasunen horniduran edo aholkularitza nahiz laguntza teknikoko zerbitzuen prestazioan adierazitakoa baino gastu handiagoa egin badu:

  • Hornitzaile desberdinek eskatutako hiru eskaintzen artean egindako hautaketa egiaztatzen duen dokumentazioa, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta diruz lagun daitezkeen gastuen ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez badago eskaintza hori eman edo ematen duen behar adina erakunde, edo salbu eta gastua dirulaguntza eskatu aurretik egin bada.
  • Eskaintzak efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera hautatuko dira eta aukera horiek justifikatu egin beharko dira proposamen ekonomikorik onenak ez direnean.
Eskaerak aurkezteko epea

Laguntza eskaerak 30 egun balioduneko epean aurkeztu ahal izango dira, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak, erantsi beharreko gainerako dokumentazioarekin batera, nahitaez aurkeztuko dira Internet bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuz sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboa erabilita, horretarako eskuragarri dagoen berariazko formularioa baliatuta. Eskaerak eta dokumentazio osagarria 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira.

Deialdiaren informazioa eta eskaera orri normalizatuak egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri (https://egoitza.gipuzkoa.eus).

Laguntza emateko ebazpena

Dirulaguntzak eman edo, dagokionean, ukatzeko ebazpena Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak eman beharko du.

39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 45.1.b) artikuluan ezartzen duenari jarraituz, deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du, eta, legezko ondorio guztietarako, jakinarazpena egin dela ulertuko da, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Ebazpenean eskatzaileak identifikatuko dira, eta dirulaguntza jasotzen dutenentzako laguntzaren zenbatekoa ezarriko da. Dirulaguntza ukatzen zaien eskaerei dagokienez, ukatzeko arrazoia adieraziko da.

Argitaratzea.

Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 45.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, dirulaguntzei buruzko ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena lege ondorio guztietarako egintzat hartuko da, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita; epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute beren eskaera ezetsi egin dela administrazio isiltasunaren bidez.

Araudi aplikagarria

Foru dekretu honetan ezarritako laguntzak, bertan berariaz jasotako betebeharrez gain, honako hauetan ezarritakoaren arabera arautzen dira: 949/2021 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, biosegurtasunaren arloan inbertsioak egiteko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak, batetik, abereak errepidez garraiatzeko ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko zentroak hobetu edo eraikitzeko, eta, bestetik, landare materialen ekoizle jakin batzuek mintegietan biosegurtasunean inbertsioak egiteko, betiere Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan; eta 3/2007 Foru Araua, martxoaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa; eta hura garatzeko erregelamendua, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartua.

Internetera Sarrera

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2022/04/29/e2202566.htm

https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2021-17911

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Landa Garapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.