1-Oinarri hauen bidez araututako dirulaguntzen helburua honako hau da: Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan ordezkapen zerbitzuak finantzatzea.
Oinarri hauetan jasotako laguntzak Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren babesean ematen dira (2022ko abenduaren 21eko EBAO, L 327). Erregelamendu horren bidez, nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen dira, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (23. artikulua: nekazaritza ustiategietan ordezkapen zerbitzuak emateko laguntzak).
Oinarri hauetan araututako laguntzen bidez finantzatu ahal izango dira 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera emandako ordezkapen zerbitzuak.
2-Horrela, laguntzak emango zaizkie legez eratutako ekoizleen elkarte eta erakundeei, baldin eta nekazaritza ustiategietako titularrak, titularkideak eta langileak aldi baterako ordezteko zerbitzuak ezarrita badituzte, betiere nekazari profesionala baldin badira.
Nekazari profesional izateko baldintza beteko da urteko errentaren % 50, gutxienez, nekazaritza-jardueretatik edo nekazaritza jarduera osagarrietatik lortzen bada, betiere, bere ustiategian egindako nekazaritza jardueratik zuzenean lortutako errenta ez bada guztizko errentaren % 25 baino txikiagoa eta nekazaritza-jardueretan edo nekazaritza jarduera osagarrietan lanean emandako denbora, nekazal lan unitateen arabera, lanean guztira emandako denboraren erdia baino gehiago bada. Nekazaritza jardueratzat hartzen da laborantzako, abeltzaintzako edota basogintzako produktuak lortzeko egin beharreko lanak. Eraldaketa, ontziratzea eta merkaturatzea ere nekazaritza jardueratzat joko dira, baldin eta ustiategian bertan egiten badira; bai eta ustiategiaren mantentze lanak ere. Nekazaritza jarduera osagarri: ustiategiko titularrak elkarteen, kooperatiben edo profesional elkarteen ordezkaritza organoetan parte hartzea, betiere elkarte horiek lotuta badaude nekazaritza sektoreari, ingurumen-arloko eta nekazaritza garapeneko ondasunak eta zerbitzuak lortzeari, jarduera turistikoei, zinegetikoei, artisau jarduerari, eta bere ustiategian egindako bestelako dibertsifikazio jarduerei (adibidez, energia berriztagarria ekoiztea). Lehenbizikoz instalatu eta landa gapapeneko programako nekazari gazteen instalakuntzako laguntza eskatzen duten nekazariak nekazari profesionaltzat joko dira, nahiz eta ez iritsi horretarako eskatzen diren errenta maila eta ehunekoetara. Kontsiderazio hau nekazari gazteen instalatzeko eskaera egin ondorenetik instalakuntzarako espedientea amaitu arte izango dute.
3-Honako arrazoi hauengatik emandako ordezkapen zerbitzuek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak:
a) Gaixotasuna.
b) Oporrak.
c) Amatasuna/aitatasuna.
d) Heriotza.
e) Lanbide heziketako jardueretan parte hartzea
Ordezkapen zerbitzuek bete beharreko eginkizunak.a) Gaixotasun eta istripuarengatiko ordezkapen zerbitzuak:
Nekazaritza ustiategiaren titular, titularkide edo langilearen ordezkapena aldez aurretik justifikatutako gaixotasun edo istripuarengatiko bajak irauten duen denboran zehar subentzionatuko da ordezkapena, eta pertsona bakoitzeko eta urte bakoitzeko, ordezkapen zerbitzu eskaera bat baino gehiago aurkeztu ahal izango da.
Horren barruan sartzen dira seme edo alaba baten gaixotasuna eta bizikidearen gaixotasun larria, etengabeko zaintza eskatzen duena.
b) Oporrengatiko ordezkapen zerbitzua:
Oporrengatik subentzioa jasotzeko gehieneko ordezkapen epea nekazaritza ustiategiaren titular, baterako titular eta langile bakoitzeko, urtean 18 egun naturalekoa izango da eta bi txandatan banatu ahal izango da.
Ezkonduz gero, nekazaritza ustiategiko titularraren, titularkidearen edo langilearen ordezkapena diruz lagunduko da ezkontzagatiko baimenak irauten duen bitartean, gehienez 15 egun naturaletan.
Diruz lagunduko da, halaber, justifikatutako familia premiek eragindako ordezkapena, gehienez ere 4 egun naturalekoa pertsona eta urte bakoitzeko.
c) Amatasunagatiko/aitatasunagatiko ordezkapen zerbitzuak:
Ordezkapen zerbitzua erditzearen ondorengo aldian baliatuko da, haurrak 12 hilabete bete arte, eta 4 hilabeteko dirulaguntza emango da gehienez. Ama biologikoak erditzearen eguna baino 4 aste lehenago ere aurreratu ahal izango du ordezkapena.
Amatasun edo aitatasunagatiko ordezkapen zerbitzuak finantzatuko dira sei urte arteko adin txikikoen zein sei urtez goitikoak izanda ere, beren gorabehera edo esperientzia pertsonalengatik edo atzerritik etorrita, gizarte eta familian integratzeko zailtasun bereziak dituzten ezgaitu adin txikikoen adopzioko, adopzio aurreko harrerako zein harrera iraunkorreko kasuetan ere, horiek behin-behinekoak badira ere. Zailtasun berezi horiek eskumena duten gizarte zerbitzuek behar bezala kreditatutakoak behar dira izan.
d) Heriotzagatiko ordezkapen zerbitzua:
Ustiategi bateko titularra edo titularkidea hiltzen bada, nekazaritza ustiategiak ordezkapen zerbitzuak erabili ahal izango ditu hura hil eta berehala, senitartekoek edo oinordekoek erabaki arte zein izango den titularra edo titularkidea; gehienez ere 45 egun natural lagunduko dira diruz.
Horrez gain, diruz lagundu ahal izango dira nekazaritza ustiategi bateko bazkide baten heriotza dela-eta egiten diren ordezkapenak, baldin eta ustiategi horren titularra pertsona juridiko bat bada, harik eta lanpostu hori beste pertsona batek betetzen duen arte; halakoetan, dirulaguntza gehienez ere 45 egun naturalekoa izango da.
e) Lanbide heziketako jardueretara joateko ordezkapen zerbitzua:
Nekazaritza ustiategiaren titular, titularkide edo langilearen ordezkapena diruz lagundu ahal izango da ikastarora edo prestakuntza jarduerara joaten den bitartean, betiere ikastaroa ematen duen erakundeak emandako parte hartze eta aprobetxamenduko ziurtagiriaren bidez justifikatzen bada. Lanbide heziketako jardueretara joateko ordezkapen zerbitzuen gehieneko kopurua pertsona eta urte bakoitzeko zerbitzu bat izango da.
Kontzeptu desberdinengatiko ordezkapenaren guztizko iraupena hiru hilabetekoa izango da pertsona eta urte bakoitzeko; amatasunagatiko edo aitatasunagatiko ordezkapen bat egin bada, gehieneko iraupena 6 hilabetekoa izango da
OnuradunakOinarri hauetan jasotako laguntzak jaso ahal izango dituzte legez eratutako ekoizleen elkarte eta erakundeek, edozein tamainatakoak direla ere, baldin eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan ordezkapen zerbitzuak ematen badituzte eta oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Aurkeztu behar diren agiriakLaguntza hauek eskuratu nahi dituzten entitateek, ordezkapen zerbitzuak emateko aldez aurretiko adostasuna eskuratzeko eskaera aurkeztu beharko dute, oinarri hauei erantsitako ereduaren arabera. Eskaera hori Internet bidez aurkeztu beharko da nahitaez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sinadura elektronikoaren edo gako operatiboaren bidez sartuz, eta horretarako dagoen inprimaki espezifikoa erabili beharko da. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duen irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan aurreikusitako moduan aurkeztuko dira, diruz lagundu beharreko zerbitzuak ematen hasi aurretik, honako dokumentazio honekin batera:
- Zuzendaritza organoetako ordezkaritzaren erantzukizunpeko adierazpena, sexuaren arabera bereizita.
- Urtean zehar zerbitzu mota bakoitzean aritzen diren langileen zerrenda, beren lanbide-kualifikazioa eta enpresan duten kargua adieraziz, lan-kontratuen fotokopiak erantsiz.
Laguntza hauek lehen aldiz Lurralde Oreka Berdeko Departamentuari eskatzen dizkioten erakundeek, gainera, erakundea eratzeko agiri publikoa aurkeztu beharko dute, non ondo definituta geratuko baitira:
· Forma juridikoa.
· Xede soziala, non nahitaez agertu beharko duen ordezkapeneko zerbitzuak ematen zaizkiela nekazaritza ustiategiei.
· Gutxieneko iraupena, Administrazioak laguntza emateagatik hartutako konpromisoari lotuta.
· Kapital sozialaren eraketa.
· Kideek zer parte-hartze duten kudeaketan.
. Nekazaritzako ustiategiei emandako ordezkapen zerbitzuen kopurua eta horiei aplikatutako tarifak zehaztuko dituen memoria.
Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusiari dagokio ordezkapen-zerbitzuak emateko adostasuna eman ala ez ebaztea. Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita; gehieneko epe hori igaro eta ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, erakunde interesdunek eskaera ezetsi dela ulertu ahal izango dute, xede bererako dirulaguntzak jaso dituzten erakundeen kasuan izan ezik, horientzat adostasuna eman dela ulertuko baita.
Emandako adostasunari eutsiko zaio oinarri hauek aplikatzen jarraitzen bada eta erakundearen inguruabarrak aldatzen ez badira. Hala ere, laguntzak kudeatzen dituen zerbitzuak dagokion ekitaldirako edo aldirako informazioa eta aurreikuspenak eguneratzeko eskatu ahal izango dio.
Aurreko atalean adierazitako adostasuna jaso ondoren, emandako ordezkapen-zerbitzuetarako dirulaguntzen eskaerak eta horiekin batera aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioa Internet bidez aurkeztuko dira nahitaez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuta sinadura elektronikoaren edo gako operatiboaren bidez, eta horretarako eskuragarri dagoen berariazko inprimakia erabili beharko da. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duen irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan aurreikusitako moduan aurkeztuko dira, diruz lagundu beharreko zerbitzuak ematen hasi aurretik, honako dokumentazio honekin batera:
Eskaerak edozein unetan aurkeztu ahal izango dira, oinarri hauek aplikagarriak diren bitartean, aldez aurretik deialdirik egin behar izan gabe, baina aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasieran baimenduko du organo eskudunak haietara bideratutako gastua, zenbatekoaren arabera.
Laguntzen zenbatekoaLaguntzaren zenbatekoa ordezkapen zerbitzuen kostuen % 70 izango da, eta ordezkapen zerbitzuaren hartzaileek zerbitzuaren kostuaren % 30 ordaindu beharko dute gutxienez.
Era berean, nekazaritza ustiategiei emandako ordezkapen zerbitzuaren eguneko laguntzaren gehieneko modulu bat ezarri da, 125 eurokoa. Zenbateko hori eguneratu ahal izango da Lurralde Oreka Berdeko diputatuaren foru agindu bidez, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Onuradunen betebeharrak.Oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuradun diren erakundeek Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 13. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.
Dirulaguntzen arteko bateragarritasuna.Oinarri hauetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko edo Europar Batasuneko beste erakunde publiko eta pribatu batzuek emandakoekin. Hala ere, emandako dirulaguntza guztiei aplika dakiekeen gehieneko mugak ezin izango du zerbitzuaren kostu errealen % 100 gainditu (abenduaren 14ko 2022/2472 Erregelamenduaren 23.5 artikulua.
Araudi aplikagarriaOinari arautzaileak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2024/05/29 103 zbk
Oinarri arautzaile hauen xede diren dirulaguntzak oinarri hauen arabera ez ezik ondorengo hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa, eta apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirulaguntzen Foru Arauaren Erregelamendua onesten duena.
Era berean, dirulaguntzen araudia izango da Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 Erregelamendua (EB) (EBAO L 327, 2022ko abenduaren 21ekoa), nekazaritza eta basogintza sektoreetarako eta nekazaritza eremuetarako laguntza kategoria batzuk merkatu batuarekin bateragarri direla deklaratzen duena, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta: I. Kapitulua (Xedapen Komunak) eta 23. artikulua (nekazaritza ustiategian ordezkapen zerbitzuetarako dirulaguntzak).
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Landa GarapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.