Laguntzak honakoak izango dira:
-Poliza berria kontratatuz gero, prima osoaren zenbatekoaren % 25eko dirulaguntza.
-Poliza bat berrituz gero, prima osoaren urteko zenbatekoaren % 15eko dirulaguntza, behien entzefalopatia espongiformearen lerrorako izan ezik; azken hori berritzeko primaren zenbatekoaren % 25 emango da.
Nekazaritza Aseguru Planean sartuta ez dauden aseguru poliza kolektiboak sinatzen dituzten nekazaritza-elkarteentzako laguntzen kasuan, poliza horiek instalazioetako kalteak eta fenomeno klimatiko kaltegarriek instalazio horietan eragindako galerak barne hartzen badituzte, laguntzaren zenbatekoa kontratatutako primaren % 50 izango da.
Laguntzen objektua.1.Oinarri hauen bidez araututako dirulaguntzen helburua honako hau da: Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietako titularrek nekazaritza aseguruak kontratatzearen kostua finantzatzea.
2.Horrela, laguntzak emango zaizkie Agroseguro elkarteko erakunde laguntzaileei, baldin eta nekazaritza-ustiategien titularrek edo titularkideek Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planean sartutako aseguruak kontratatzea kudeatzen badute.
Laguntzak emango zaizkie, halaber, Nekazaritzako Aseguru Planean jasota ez dauden aseguruetarako poliza kolektiboak sinatzen dituzten nekazaritza-elkarteei, baldin eta poliza horietan instalazioetako kalteak eta fenomeno klimatiko kaltegarriek instalazio horietan eragindako galerak sartzen badira.
Diruz lagundu ahal izango dira Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planean jasotako aseguru-lerro hauen polizak, horien kontratazioa Agroseguro elkarteko entitate laguntzaileen bitartez kudeatu bada:
a) Ardogintzako mahatsaren aseguru konbinatua.
b) Babestutako laboreen aseguru konbinatua eta aparteko kalteena.
c) Udaberriko eta udako barazkien aseguru konbinatua, izotzaren, harri-erauntsiaren eta uholdeen arriskuak estaltzen dituena eta aparteko kalteak bermatzen dituena.
d) Aire libreko barazkien labore anitzeko asegurua.
e) Ugalketa eta hazkuntzarako behi aziendaren ustiategiak.
f) Ardi eta ahuntz aziendaren ustiategiak.
h) Behi aziendaren entzefalopatia espongiformea (BEE).
i) Balioespen genetiko handiko behi aziendaren ustiategiak.
j) Zaldi aziendaren ustiategiak.
k) Erlezaintzan lehorteak, suteak eta uholdeak/euri-jasak eragindako kalteak estaltzea.
l) Ugaltzaileen eta haragitarako hazkuntzarako behien ustiategiak.
m) Etorkizunean Nekazaritza Aseguruen Planean jaso litezkeen eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko ekoizpenen gertakariak estal ditzaketen bestelako aseguruak.
1. Oinarri hauetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte nekazaritza-ustiategietako titularrentzat edo titularkideentzat Nekazaritza Aseguru Konbinatuen Planean sartutako aseguruen kontratazioa kudeatzen duten Agroseguroko entitate laguntzaileek, baldin eta ondorengo 2. ataleko betekizunak betetzen badituzte eta, gainera, honako baldintza hauek betetzen badituzte:
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauaren 26. artikuluan eta Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren 2. puntuan ezarritako baldintzak betetzea.
-Entitatea ez egotea berreskuratze agindu baten zain, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa dela eta barne merkatuarekin bateraezina dela.
-Krisian dagoen enpresa bat ez izatea, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 18. apartatuan zehazten den bezala.
Baldintza horiek bete beharko dituzte, halaber, Nekazaritzako Aseguru Planean jasota ez dauden aseguruetarako poliza kolektiboak sinatzen dituzten nekazaritza-elkarteek, baldin eta poliza horietan instalazioetako kalteak eta fenomeno klimatiko kaltegarriek instalazio horietan eragindako galerak sartzen badira.
2. Aseguruen kontratatzaileak izango dira nekazaritza-ekoizpen primarioan diharduten ustiategi txiki eta ertainen titularrak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
- Jardunean dauden ustiategiak izatea, 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako irizpideen arabera ETEak direnak eta Gipuzkoako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta daudenak.
- Ez egotea berreskuratze agindu baten zain, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa dela eta barne merkatuarekin bateraezina dela.
- Krisian dagoen enpresa bat ez izatea, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 18. apartatuan zehazten den bezala.
Eskaerak aurkeztea.Asegurua kontratatzeko poliza sinatzea dirulaguntzaren eskaeratzat hartuko da, baldin eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen baditu. Eskaerak, erantsi beharreko gainerako dokumentazioarekin batera, nahitaez Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuz sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboa baliatuta, horretarako eskuragarri dagoen berariazko formularioa erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkeztuko dira 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, aurreikusitakoaren arabera.
Lurralde Oreka Berdeko Departamentuak egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, plataforma korporatiboen bidez, bitartekaritza-plataformen bidez (NISAE, Euskadiko Administrazioen Segurtasun eta Elkarreragingarritasunerako Nodoa) edo sarbide publikoko plataformen bidez. Hori ezinezkoa bada edo eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, eskatzaileak berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.
Dirulaguntzak ematea eta ordaintzea.Dirulaguntzak Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez eman edo ukatuko dira. Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea 6 hilabetekoa izango da gehienez, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita; gehieneko epe hori igaro eta ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, interesdunek eskaera ezetsitzat jo dezakete.
Oro har, dirulaguntzak zatika eman eta ordainduko dira, hiru hilean behin. Horretarako, entitateek, hiru hilean behin, dagokion eskaera aurkeztuko dute, 3.2 oinarrian aurreikusitako moduan, eta dagokion epean sinatutako kontratuei buruzko informazioa adieraziko dute, behar bezala justifikatuta.
Nekazari bakoitzari eman beharreko dirulaguntza primaren zenbatekoa gutxitzeko erabiliko du Agroseguroko entitate laguntzaileak poliza sinatzeko unean, eta horrela deskontatutako zenbatekoa izango da Gipuzkoako Foru Aldundiak entitateari ordainduko diona.
Onuradunen betebeharrak.Oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuradunek martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 13. artikuluan ezarritako betebeharrak bete behar dituzte.
Dirulaguntzen arteko bateragarritasuna.Oinarri hauetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde batzuek Agroseguro entitate laguntzaileen bitartez kontratatutako aseguruei emandako laguntzekin, bi laguntzen artean primaren % 70 gainditu gabe (abenduaren 14ko 2022/2472 Erregelamenduaren 28.8 artikulua).
Araudi aplikagarriaOinarri arautzaileak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2024/05/30 104 zbk
Oinarri arautzaile hauen xede diren dirulaguntzak, oinarri hauen arabera ez ezik, ondorengo hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa, eta apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirulaguntzen Foru Arauaren Erregelamendua onesten duena.
Era berean, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz nekazaritzaren eta basozaintzaren sektoreetako eta landa eremuetako laguntzen zenbait kategoria barne merkatuarekin bateragarri deklaratzen dituen Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. kapituluan (Xedapen Komunak) eta 28. artikuluan (Aseguru primak ordaintzeko eta mutualitate funtsetarako finantza ekarpenak egiteko laguntzak) xedatutakoaren arabera arautuko dira.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Landa GarapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.