Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapeneko proiekturako laguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Landa Garapena

Deskribapena:

Finantziazioa

Eman daitezkeen laguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira. 

Deialdi honetarako aurrekontu zuzkidura 950.000 eurokoa da

 
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

a) Kalitatezko nekazaritza produktuak merkaturatzea. Lehen sektoreko ekoizleen lehiakortasuna hobetzeko inbertsioen bidez, nekazaritzako elikagaien katean hobeto integra daitezen, tokiko merkatuak eta banaketa zirkuitu laburrak sustatuz eta lan horiek erraztuko dituzten azpiegituretan inbertsioak eginez.

b) Landa eremuan enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko jardueretan/proiektuetan egindako inbertsioak.  Enplegua sortzeko konpromiso esplizitua adierazita, lanpostu kopurua handituz dirulaguntza eskatu aurreko egoerarekin alderatuta.  Inbertsioak enplegua sortzen duela ulertuko da eskatzaileak aurkezten duen enplegurako konpromiso esplizitua (gutxienez urtebete) dirulaguntzaren azken ordainketan betetzen denean gehienez ere. 

c) Toki entitateek, entitate txikiek eta landa garapeneko elkarteek (LGE) makineria eta ibilgailuak erostea, tokiko, eskualdeko probintziako eta sektoreko komunitateek eskatzen dituzten zerbitzuak emateko. Eskura dauden baliabideak modu arrazionalagoan aprobetxatuta, makineriaren kostuak murriztuta eta baserritarren bizi kalitatea hobetzeko ekintzak eginda. 

d) Toki, eskualde eta lurralde eremuetan prestazio berriak aurkezten dituzten inbertsio proiektu berritzaileak   Nekazaritzako produktu berriak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko proiektu berritzaileetan inbertsioak egiteko laguntzak.  Kategoria honetan ez da sartzen gaur egun prozesuan erabiltzen den eta antzeko ezaugarriak dituen beste ekipo batekin ordezkatzen den ekipoa.

e) Landa eremuetako ostatuak zaharberritzeko eta ekipatzeko, eta gizarte eta kultura zerbitzuetarako inbertsioak egiteko laguntzak. Ostatuen kasuan, eskaera egiteko unean kudeaketa plan bat aurkeztu beharko da.

f) Nekazaritzako zerbitzuak modernizatzea eta digitalizatzea. Nekazaritzako zerbitzuak digitalizatzeko proiektuak abian jartzea, landa eremuaren eta hiri eremuaren artean dagoen eten digitala gutxitzeko. Kanpoan geratzen dira telekomunikazio sareak hedatzeko inbertsioak.

g) Landa elektrifikazioa. Transformazio zentroen eta tentsio baxuko lineen hobekuntza eta egokitzapena, baita lurzoru urbanizaezinean eta landa herriguneetan dauden nekazaritza ustiategiak eta etxebizitzak argindarrez hornitzeko lineak ere. 

Banaketa sarearen lineen kasuan, airekoak bakarrik lagunduko dira diruz (inola ere ez lur azpikoak, hirigintza arauek hala eskatzen dutelako salbuesten diren kasuetan izan ezik). Babes kaxak eta kaxatik jabetza pribatuko instalazioetara lotzeko instalazioak ere ez dira diruz lagunduko.

Laguntzen zenbatekoa

Erakunde eskatzaile bakoitzari gehienez 100.000 euroko dirulaguntza emango zaio deialdi bakoitzeko. Dirulaguntza zuzena izango da, egindako inbertsioen araberakoa, kontuan hartuta portzentaje hauek, biztanleria kopurua eta jarduketa mota: 

a) Udalak eta toki erakunde txikiak: 

• Biztanle kopurua <1.000: % 65eko dirulaguntza.

• Biztanle kopurua 1.000-2.499: % 60ko dirulaguntza.

• Biztanle kopurua 2.500-9.999: % 55eko dirulaguntza.

• Biztanle kopurua >=10.000: % 50eko dirulaguntza.

b) Landa garapeneko elkarteak, nekazaritza elkarteak eta kooperatibak: % 65eko dirulaguntza.

Hartzaileak

a) Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak eta toki erakunde txikiak.

b) Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa larapeneko elkarteak (LGE).

c) Lehen sektoreari eta landa eremuko biztanleei zerbitzuak ematea helburu duten eta proiektuak Gipuzkoako Lurralde Historikoan egiten dituzten nekazaritza elkarteak eta kooperatibak.

Zuzendaritza organoetan emakumerik ez duten elkarteak ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan, Emakume Nekazarien Estatutuaren bigarren xedapen gehigarriak xedatutakoari jarraituz. Era berean, 2021eko urrirako, ez zaie dirulaguntzarik emango zuzendaritza organoetan emakumeen gutxieneko presentzia orekatua ez dutenei. (8/2015 Legea, urriaren 15ekoa, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzkoa).

Baldintzak

2021eko deialdirako, diruz lagundu daitekeen proiektuaren gutxieneko inbertsioa 10.000 eurokoa izango da (BEZik gabe).

Zuzendaritza organoetan emakumerik ez duten elkarteak ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan, Emakume Nekazarien Estatutuaren bigarren xedapen gehigarriak xedatutakoari jarraituz.  Era berean, 2021eko urrirako, ez zaie dirulaguntzarik emango zuzendaritza organoetan emakumeen gutxieneko presentzia orekatua ez dutenei.  (8/2015 Legea, urriaren 15ekoa, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzkoa).

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Goian aipatutako proiektuetan egindako inbertsioak diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta laguntzen deialdiaren urteko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatu badira.

Balio Erantsiaren gaineko Zerga diruz lagundu daitekeen kontzeptua da, entitate onuradunak benetan ordaindu badu; inoiz ez da gastu lagungarritzat hartuko ondoren berreskuratu edo konpentsatu egin daitekeenean.

Eskaera bakarra onartuko da entitate bakoitzeko. Eskaera horretan, dirulaguntzaren xede diren proiektuak sartuko dira, gehienez ere bost proiektu deialdi bakoitzeko.

Proiektu bakoitza banaka baloratuko da.

Dirulaguntzaren zuriketa

Proiektuetan aurreikusitako epeak ikusita, eta erabilgarri dagoen aurrekontuaren arabera, laguntza emateko ebazpenak epe bat ezarriko du, onartutako inbertsioak gauzatu eta justifikatzeko.

Deialdiaren ekitaldiaren kargura subentzionatutako inbertsioak urte horretako azaroaren 15a baino lehen gauzatu eta justifikatu beharko dira.

Bestalde, deialdiaren ondorengo ekitaldiaren kargura subentzionatutako inbertsioak urte horretako urriaren 15a baino lehen gauzatu eta justifikatu beharko dira.

Laguntza bi urtetan banatzen bada, lehen ekitaldiko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da justifikazio partziala (emandako dirulaguntzaren zenbateko proportzionala), eta azken justifikazioa, berriz, bigarren ekitaldiko urriaren 15a baino lehen.

Aurkeztu behar diren agiriak

• Eskaera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) eskuragarri jarritako berariazko inprimakiaren arabera; bertan jasoko da erantzukizuneko adierazpena, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritako onuradun izaera lortzeko ezein debekurik ez izatearena.

• Memoria xehatua.

• Bideragarritasun azterlana.

• Aurrekontu banakatua edo ordainketaren fakturak eta egiaztagiriak, amaitutako proiektuaren kasuan.

• Hala badagokio, baldintza teknikoen agiriak.

• Kudeaketa plana (ostatuak).

• Beste erakunde batek emandako dirulaguntzaren kasuan, dirulaguntzaren ziurtagiria.

Eskaerak aurkezteko epea

2021eko maiatzaren 31 arte

Eskaerak aurkezteko lekua Dirulaguntza emateko prozedura

Dirulaguntzak elkarren arteko lehiako prozeduraren bidez emango dira, dauden kreditu mugen barruan, eta ofizioz hasiko da organo eskumendunak onartutako eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdi publikoaren bidez.

Ebazpen Epea

Dagokion ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilekoa izango da, deialdia argitaratzen denetik hasita

 
Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ebazpena jakinarazi ez bada, interesdunek eskaera isiltasun administratiboagatik ezetsita dagoela ulertuko dute.

 
Araudi aplikagarria

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2022/03/09/c2201266.pdf

Oinarri arautzaile hauen xede diren diru laguntzak oinarri hauen arabera ez ezik ondorengo hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: 3/2007 Foru Araua, martxoaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa eta 24/2008 Foru Dekretua, apirilaren 29koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru Laguntzen Foru Arauaren Erregelamendua onartzen duena

Internetera Sarrera

Eskaerak, gainerako agiriekin batera, Internet bidez aurkeztuko dira nahitaez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuta sinadura elektronikoa edo pasahitz operatiboa erabiliz, eta horretarako eskuragarri dagoen inprimaki espezifikoa beteta.  

Dirulaguntzen bateragarritasuna/bateraezintasuna

Oinarri hauetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatukoa, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin.
Udalen eta toki erakunde txikien kasuan, emandako beste laguntza batzuekin batera emandako dirulaguntzaren guztizko zenbatekoak ez du justifikatutako inbertsioaren % 80 gaindituko. Gainontzeko erakundeetan, muga justifikatutako inbertsioaren % 80an ere ezartzen da Landa Garapeneko Elkarteen (LGE) edo irabazi asmorik gabeko beste entitateen kasuan izan ezik; kasu horretan, inbertsioaren % 100 izango da muga.

Nolanahi ere, ez dira Europar Batasuneko araudian ezarritako mugak gaindituko, aldi bereko beste dirulaguntzak arautzen dituen araudiak horri buruz ezar dezakeena eragotzi gabe.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Landa Garapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.