Oinarri hauen objektua da dirulaguntzak ematea Gipuzkoako Lurralde Historikoko abeltzaintza azpisektore edo eremu ezberdinetan abeltzaintza jarduerari eusteko, dagozkien ustiategiei laguntzeko helburuarekin eta, horrela, COVID-19ak sortutako krisiaren geroztik ustiategi horiek izaten ari diren zailtasun ekonomikoak arintzeko:
A) Behi azienda (haragia, esnea eta gizendegiak).
B) Ardi eta ahuntz azienda.
C) Behi azienda suharra.
D) Txerri azienda.
E) Untxi ustiategiak.
F) Hegazti ustiategiak.
G) Haragitarako zaldi azienda.
Hartzaileak1.- Oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuraduntzat hartuko dira azpisektore bakoitzerako aurreikusitako baldintzak eta ondoko hauek betetzen dituzten eskatzaileak.
A) Behi azienda (haragia, esnea eta gizendegiak): 2021eko ESKAERA BAKARREAN, esleitu bazaie esnetarako behi azienden eta behi ume hazleen abeltzainentzako laguntza, gutxienez 10 behirentzat, eta gizentzeko behi azienden abeltzainentzako, gutxienez 50 bururentzat.
B) Ardi eta ahuntz azienda: 100 eme ugaltzaile edo gehiago deklaratzen badituzte ardi aziendaren 2022ko nahitaezko aitorpenean (DAO), edo 50 eme ugaltzaile edo gehiago deklaratzen badituzte ahuntz aziendaren 2022ko nahitaezko aitorpenean (DAO).
C) Behi azienda suharra: 2022/01/01ean gutxienez 6 hilabetetik gorako 10 abelburu izatea zezen ikuskizunak egiteko. Gainera, 2019ko PFEZaren aitorpenean, nekazaritza jardueratik eratorritako diru sarrerak gehi zezen ikuskizunetatik eratorritakoak beste jarduera batzuetatik eratorritakoak baino handiagoak izan beharko dira. Neurri hau ez da bateragarria haragitarako behien laguntzarekin.
D) Txerri azienda: 50 eme ugaltzaile edo gehiago edo 50 kilogramotik gorako 75 gizentzeko buru edo gehiago deklaratzen dituztenak 2022ko nahitaezko aitorpenean (DAO).
E) Untxi ustiategiak: 50 eme ugaltzaile edo gehiago deklaratzen dituztenak 2022ko nahitaezko aitorpenean (DAO).
F) Erruteko eta haragitarako oilaskoen hegazti ustiategiak: 500 hegazti edo gehiago deklaratzen dituztenak 2022ko nahitaezko aitorpenean (DAO).
G) Zaldi azienda: 2022/01/01ean, bi urte baino gehiagoko 20 haragitarako behor baino gehiago erroldatuta izatea ugalketa-ekoizpen motako ustiategi batean.
2.- Eskaera bakarra onartuko da pertsona onuradun bakoitzeko.
3.- Oinarri hauetan araututako laguntzak ezin izango zaizkie eman 2019ko abenduaren 31n jada krisian zeuden enpresei eta autonomoei (Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. paragrafoaren eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 14. paragrafoaren definizioaren arabera).
Laguntzen zenbatekoaDirulaguntzaren zenbatekoa finkatzeko, kontuan hartuko dira diruz lagundutako azpisektore bakoitzerako zehaztutako aurrekontu-baliabideak eta dirulaguntzak kuantifikatzeko irizpideak. Onartutako zenbatekoa ez da inoiz 15.000 eurotik gorakoa izango pertsona onuraduneko. Laguntzen zenbatekoa honela kalkulatuko da.
Eskaerak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen inprimakiaren arabera (https://egoitza.gipuzkoa.eus), onuradun izaera lortzeko inongo debekurik ez duela erantzukizunpeko adierazpena jasoko du, 3/2007 Foru Arauak, 2007ko martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak,12. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
2021eko ekitaldian ICM laguntza eskatu ez bazen (mendialdeetako eta muga natural nabarmenak dituzten beste aldeetako konpentsazioko kalte ordaina), eta ustiategitik kanpo lan egiten bada, eskatzaileak enpresaren ziurtagiria aurkeztu beharko du 2021ean lan egindako orduekin.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak, erantsi beharreko gainerako dokumentazioarekin batera, nahitaez aurkeztuko dira Internet bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuz sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboa erabilita, horretarako eskuragarri dagoen berariazko formularioa erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira
Eskaerak aurkezteko epeaLaguntza eskaerak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratzen den egunetik 2022eko maiatzaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira, egun hau barne.
Laguntzen arteko bateragarritasunaOinarri hauen xede diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandako xede bereko beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin, direla estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak: betiere ez badira dagokion jarduketaren kostua edo europar araudiak ezarritako mugak gainditzen; eta horren inguruan beste dirulaguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.
Oinarri hauetan jasotakoekin bateragarriak diren dirulaguntzak jaso dituzten onuradunek laguntzak ematen dituen organoari jakinarazi beharko diote modu frogagarrian, hala legokiokeen kasuan, egindako itzulketaren agiriaren kopia erantsita.
Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatuz gero, eta nolanahi ere, oinarri hauetan baimendutako kasuez kanpo dirulaguntza hauekin batera laguntzak jasoz gero, dirulaguntza emateari buruzko ebazpena aldatua izan daiteke.
Ebazpen EpeaEbazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatzen hasita. Epe hori amaitutakoan ez bada ebazpena jakinarazi, eskatzaileek eskaera ezetsitzat joko dute, administrazioaren isiltasunagatik
Araudi aplikagarriaOinarri hauen xede diren dirulaguntzei, bertan ezarritakoaz gain, honako hauek aplikatuko zaizkie: martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa; eta hori garatzeko erregelamendua, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartutakoa.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Landa GarapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.