Gipuzkoako Lurralde Historikoan Bizikleten Bideen Udal Sarea garatzeko programako diru laguntzak.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Dirulaguntza jaso ahal izango dute tokiko edo udaleko sarearen parte diren bizikleta eta oinezkoentzako bideak edo soilik bizikleta-bideak eraikitzeko eta hobetzeko obretako gastuek, baldin eta deialdiaren urtearen barruan hasi badira eta urte horretako azaroaren 25a baino lehen amaitzea aurreikusten bada.

Era berean, dirulaguntza jaso ahal izango dute tokiko edo udaleko sarearen parte diren bizikleta- eta oinezkoentzako bideak edo soilik bizikleta-bideak eraikitzeko eta hobetzeko obren proiektu teknikoak idaztearen ondoriozko gastuek, baldin eta deialdiaren urteko azaroaren 25a baino lehen entregatu eta arduradunek behin betiko onartuko dituztela aurreikusten bada.

Laguntzen zenbatekoa

Udalerri bakoitzari gehienez 100.000 euroko dirulaguntza emango zaio.

Hartzaileak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerrietako udal guztiek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek.

Udalerritzat hartuko da 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituenak, 11. artikuluan aurreikusten duen lurraldeko toki entitatea.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztuko dira: 

− Diru laguntza eskatzeko 6. oinarriari jarraikiz dagokion udal organoak hartutako erabakiaren ziurtagiria.

− Diru laguntza jaso dezakeen proiektuaren azalpen memoria, adieraziz zein planetan dagoen aurreikusia (Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana, udalerriko plana…).

− Bizikleta bidearen eraikuntza edo proiektuaren kopia.

− Aurrekontu xehatua eta lan egitaraua.

− Jarduketa gauzatzeko garaian generoaren ikuspuntua sartzeko egin behar diren jarduketen memoria.

− Berariazko eta erantzukizuneko adierazpena: batetik, ez dagoela sartuta onuradun izaera lortzeko debekuetan; eta bestetik, deialdi honen xedearekin berarekin zer diru laguntza, diru-sarrera edo bitarteko eskatu edo lortu dituen.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea HILABETE BATEKOA izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. 

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak). Horretarako, dirulaguntzen atarira sartu beharko da, Garraiobideak atalean, eta bertan dagoen berariazko inprimakia bete beharko da. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkeztuko dira 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, aurreikusitakoaren arabera.https://egoitza.gipuzkoa.eus

Araudi aplikagarria

Diru laguntza hauei, oinarri hauetan ezarritakoa ez ezik, honako xedapenak ere aplikatuko zaizkie: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzena; foru arau hori garatzen duen Erregelamendua (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak onartutakoa); eta diru laguntzen arloko gainerako arauak.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.