Mugikortasun mugatuko pertsonentzat egokitutako autotaxiak eroste aldera Gipuzkoako Foru Aldundiak emaniko VT baimenen jabeei bideratutako dirulaguntzak
Laguntzen zenbatekoaDiruz-lagunduko da ibilgailu berria egokitzen egin den gastuaren % 80, gehienez ere 12.000 euro onuradun bakoitzeko.
Aurkeztu behar diren agiriak 1. fasea (Eskaera)Prozeduraren 1. fasea egiaztatzeko dokumentazioa:
Eskaerarekin batera, proforma faktura ibilgailuaren aldaketak egiteko gastuak egiaztatzeko eta ardurapeko adierazpena
2.faseko agiriak (ordainketa eskaera)
1º- Behin betiko faktura
2º- Egokitzapenagatik tailerrera egindako transferentzien edo ordainketen egiaztagiriak.
3º- Egokitzapena araudi tekniko aplikagarriaren arabera egin den tailerraren ziurtagiria.
4º- IAT fitxa teknikoa, MMPrako egokitzapena adierazita.
5º- Dagokion lizentziari eta baimenari ibilgailua atxikitzearen espedientea.
Eskaerak aurkezteko epea
2024ko apirilaren 19tik 2024ko maiatzaren 13ko 14:30era arte.
HartzaileakDiru-laguntza hauetara lotu daitezke indarrean dauden eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emaniko lizentziaren eta VT baimenaren jabe direnek, hirugarren oinarrian ezartzen diren baldintzak beteta.
Eskaerak aurkezteko lekuaAdministrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluari jarraikiz, eskaerak eta erantsi tako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskabidea betez. Elektronikoki aurkezten ez bada, aipatu legearen 68.4 artikulua aplikatuko da.
Araudi aplikagarriaOinarri arautzaileak: 2020ko urriaren 20eko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 200 zk.
OharrakEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Mugikortasuna eta Lurralde AntolaketaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.