Mugikortasun mugatuko pertsonentzat egokitutako autotaxiak eroste aldera GFAk emaniko VT baimenen jabeei bideratutako diru-laguntzak ematekoa


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Mugikortasun mugatuko pertsonentzat egokitutako autotaxiak eroste aldera Gipuzkoako Foru Aldundiak emaniko VT baimenen jabeei bideratutako dirulaguntzak 

Laguntzen zenbatekoa

Diruz-lagunduko da ibilgailu berria egokitzen egin den gastuaren % 80, gehienez ere 12.000 euro onuradun bakoitzeko.

Hartzaileak

Diru-laguntza hauetara lotu daitezke indarrean dauden eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emaniko lizentziaren eta VT baimenaren jabe direnek, hirugarren oinarrian ezartzen diren baldintzak beteta.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ikus Eranskinak: eskaera orria eta adierazpenak..

Eskaerak aurkezteko epea

2022ko ekainaren 18tik aurrera.

Eskaerak aurkezteko lekua

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluari jarraikiz, eskaerak eta erantsi tako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskabidea betez. Elektronikoki aurkezten ez bada, aipatu legearen 68.4 artikulua aplikatuko da.

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaileak:  https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2016/07/01/c1604722.pdf

Oharrak
Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.