Gipuzkoan bizikleta garraio modu gisa erabiltzea sustatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru laguntzak.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

Deskribapena:

Deskribapena

Gipuzkoan bizikleta garraio modu gisa erabiltzea sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzako diru laguntzak.

Laguntzen zenbatekoa

Nolanahi ere, erakunde bakoitzari gehienez 8.000 euroko dirulaguntza emango zaio.

Hartzaileak

Gipuzkoako Lurralde Historikoan eta bertako biztanleei zuzenduta bizikleta erabilerako sustapen jarduerak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek.

Laguntza jaso dezaketen kontzeptu

a) Informazio eta prestakuntza ekintzak prestatu eta gauzatzea, hala nola, bizikleta erabiltzen ikasteko edo erabilera hobetzeko ikastaroak, bizikleten mantentze, konponketa edo pertsonalizatze ikastaroak, erakusketak, elkarrizketak, hitzaldiak, mintegiak, jaialdiak, bizikleta martxak, web orrien diseinu, ostatatze eta mantenua, etab.
b) Idatzizko edota ikus-entzunezko materiala idatzi, itzuli eta argitaratzea.
c) Bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko ikerketak egitea.
d) Bigarren eskuko bizikletak eta materiala saldu eta erosteko azokak antolatzea eta egitea.
e) Beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin koordinatzeko edo eztabaidatzeko bileretara edo prestakuntzako eta ikaskuntzako saioetara joatea.

Aurkeztu behar diren agiriak

Diru laguntza eskaerak deialdiaren eranskinean jasotako ereduaren arabera beteta aurkeztu behar dira.

Eskaera orriarekin batera ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Erakundearen estatutuen eta eraketa aktaren kopia; dagokion erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
b) Identifikazio fiskaleko kodearen kopia.
c) Zerga alorreko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak (datu horiek diru laguntzen organo kudeatzaileari zuzenean lagatzeko baimena eman ezean).
d) Erakunde eskatzailearen legezko ordezkari den pertsona fisikoaren NAren fotokopia eta ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria.
e) Diru laguntza jaso dezakeen jarduketaren azalpen memoria.
f) Diruz lagundutako jardueran generoaren ikuspuntua sartzeko egin behar diren jarduketen memoria.
g) Entitate eskatzaileak azken lau urtetan egin dituen proiektuen azalpen memoria, betiere proiektu horien xedea bada bizikleta bidezko mugikortasunarekin zerikusia duten gaien inguruko heziketa, informazioa, ezagutza edo sentsibilizazioa.
h) Proiektua gauzatzeko gastuen aurrekontua, kontu sailetan banakatuta, eta proiektuaren gainerako finantzazio bideak, halakorik balego.
i) Beste edozein dokumentazio, esleipen irizpideak kreditatzeko aukera ematen duena.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea HILABETE BATEKOA izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. 

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez, web orri honetan (https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/dirulaguntzak),dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskabidea betez.

Ebazpen Epea

Ebazpena jakinarazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik.

Oharrak

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak, 2021ean hasi behar dira eta 2021ko azaroaren 10a baino lehen amaitu behar dira.

Diru laguntza hauek zuritzeko, egindako jardueren kontu zurigarria aurkeztuko da 2021ko azaroaren 25a baino lehen.

Araudi aplikagarria

Diru laguntza hauei, oinarri hauetan ezarritakoa ez ezik, honako xedapenak ere aplikatuko zaizkie: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzena; foru arau hori garatzen duen Erregelamendua (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak onartutakoa); eta diru laguntzen arloko gainerako arauak.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.