Oroimen historikoa. 2023ko deialdia. ELKARTEAK


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Oroimen Historikoa

Deskribapena:

Deskribapena eta diruz laguntzeko kontzeptuak

1.1. Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzen xedea da memoria historikoa berreskuratzearen alorrean Gipuzkoan edo Gipuzkoako jendeak jasandako gertaeren oroimena berreskuratzea, egia ezagutu eta aitortzea helburu duten proiektuak irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek egiteko.

Diru laguntza eskaerak honako jarduera hauetako bati edo batzuei egokitu beharko zaizkie:
a) Egia ezagutzeko eta dokumentatzeko ekimenak zein ikerketak.
b) Gertaeren eta pertsonen aintzatespen eta oroimen ekimenak, emakumezkoen papera aintzat hartuta bereziki.
c) Argitalpenak eta ikus-entzunezko ekoizpenak.
d) Gazteei zuzendutako programa hezitzaileak, prestakuntzakoak eta oroimen historikoa transmititzekoak.
e) Sentsibilizazio eta zabalkunde kanpainak.

Behar bezala egiaztatutako kasuetan izan ezik, ez zaie diru laguntzarik emango dagoeneko nahikoa ikertutako gaia duten proiektuei edo, Zuzendaritza Nagusiaren ustez, nahikoa interes edo zehaztasun historikorik ez duten proiektuei.

Proiektu guztiek bat egin behar dute nazioarteko gomendio eta protokoloekin, Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Goi Komisarioaren Bulegoaren 2005/35 Ebazpenean ezarritako egia, justizia eta erreparazio printzipioei jarraituz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak memoria inklusiboa eta demokratikoa transmititzeko erantzukizun etikoa du. Egia ezagutzea eta transmititzeko erantzukizun honetan, Memoria ezin da erabili gertaerak baztertzeko edo parekatzeko. Ez eta ezein terrorismo, indarkeria edo giza eskubideen urraketa mota justifikatzeko ere.

Elkarte bakoitzak proiektu bat aurkez dezake gehienez.

Diruz lagunduko dira deialdiko urtearen urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako jarduketak.

Entitate onuradunak

Legez eratutako irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak, laguntzen programa honen xedearekin lotutako helburuak dituztenak.

Dirulaguntzen zenbatekoa

5.1. Dirulaguntza ezingo da izan, inola ere, egokitzat jotzen den aurrekontuaren % 100a baino handiagoa, betiere aurrekontua 3.5. oinarri orokorrean ezarritako irizpideei jarraituz garbitu ondoren; halaber, zenbateko hori ezin izango da 10.000 euro baino handiagoa izan proiektu bakoitzeko. Dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa likidazioa egiterakoan ere kontuan hartuko da, amaierako kontu zuritzailea aurkeztu ondoren, 13. oinarri orokorrean ezarritakoari jarraituz.

Aurkeztu behar den dokumentazioa

Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiriak.

Elkarte eta irabazi asmorik gabeko erakundeek baimena eman ahal diote diru laguntzen organo kudeatzaileari beren zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete izanari buruzko informazioa zuzenean lor dezan dagozkion administrazio publikoengandik. Lagapen hori baimentzen badute, ez dituzte ekarri behar datu horiek jasotzen dituzten ziurtagiriak.

Eskatzailea 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, 12. artikuluaren 2., 3. eta 4. paragrafoetan ezartzen dituen debeku kasuetan ez dagoela sartuta ziurtatzen duen agiria.

Onuradun izatea eragozten duten debeku egoeretan ez daudela frogatzeko, legez eratutako irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek bide hauek erabili ahal izango dituzte: lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu transmisioak, dagokion araudian ezarritakoaren arabera, edo bestela, ziurtagiri administratiboa, kasuan kasu. Ziurtagiri hori agintari eskudunak egiterik ez badu, haren ordez ardurapeko aitorpena aurkeztu ahalko du diru laguntzaren eskaerarekin batera, urteko deialdian zehazten den ereduaren arabera.

GAINERA:
• Erakundearen estatutuen eta eraketa aktaren kopia, dagokion erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. Erakundeek oroimen historikoarekin eta gerra zibileko eta diktadurako biktimen aitorpenarekin bat datozen helburu edo jarduerak izan beharko dituzte.
• Bazkide Liburuaren kopia, bazkide kopurua kreditatzeko; hori aurkeztu ezean, elkarteko idazkariaren ziurtagiri ofiziala, non agertzen den gaur egun eta azken bi urteetan abenduaren 31n zegoen bazkide kopurua.
• Erakunde eskatzailearen legezko ordezkari den pertsona fisikoaren NAren fotokopia.
• Urtean zehar egin beharreko lan prozesua jasotzen duen proiektua, gutxienez honako datu hauek jasoko dituena: a) helburuen justifikazio laburra; b) erabiliko den metodologia; c) proiektuaren bideragarritasuna; d) jarduketa mota desberdinak; e) proiektua egiten duen pertsona fisiko edo juridikoaren esperientzia eta formakuntza; f) lan prozesuaren kronograma; g) herritarrekiko harremanak: hartzaileak, herritarren partaidetzarako mekanismoak, zabalkunde gaitasuna eta herritarrengan eragina izateko aukera; h) nazioarteko jarraibideekin duen koherentzia; i) genero ikuspegia; j) hizkuntza ofizialen erabilera planteamendua; k) alderdi berritzaileak, eta l) ebaluazio adierazleak.
• Proiektua gauzatzeko gastuen aurrekontua, kontu sailetan banakatuta, eta proiektuaren gainerako finantzaketa bideak, halakorik balego. Kanpoan kontratatu behar izanez gero, profesional edo entitate kontratatzailearen aurrekontu xehatua ere beharko da.
• Proiektuari buruzko aholkuak jasotzeko edo proiektua garatzeko kanpoko laguntza teknikoa kontratatu behar izanez gero, lan hori egingo duen pertsona fisiko edo juridikoaren esperientzia eta formakuntza zehaztu beharko da.
• Diru laguntza eskatu den jarduera horretarako eskatu diren beste diru laguntza batzuen zerrenda.

Erakunde eskatzaileek ez dituzte aurkeztu beharko jada Gipuzkoako Foru Aldundiak badituen dokumentuak, betiere dokumentuak indarrean badaude eta aurkeztu ondoren ez badira bost urte igaro. Horrelakoetan, eskaera orrian adierazi beharko da dokumentu horiek zein organoren aurrean edo bulegotan eta noiz aurkeztu ziren edo, hala badagokio, egin ziren.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

3.1. Diruz lagundu daitezkeen zeharkako gastutzat onartu daitezke elkartearen gastu administratiboen eta funtzionamendu gastuen zatia, proiektuari egotzi daitezkeenak, proiektuaren aurrekontuaren % 20ko mugaraino.

3.2. Eskatzaileak kontratatutako langileen gastuek ezingo dute eskatutako dirulaguntzaren % 50 gainditu.

3.3. Diruz lagundu daitezkeen gastuen barruan, dirulaguntza zehazteko aintzat hartuko den diruz lagundutako jardueraren hedapenerako gastuei dagokion zenbatekoak ezingo du programa edo jardueraren aurrekontuaren % 20 gainditu, baldin eta diruz lagundutako proiektuaren helburua ez bada dibulgaziozko argitalpenak edo materialak editatzea edo sentsibilizazio edo hedapeneko kanpaina bat ez bada, kasu horretan ez baita adierazitako muga aplikatuko.

Balorazio irizpideak

Kasu guztietan, diru laguntza jasotzeko, 60 puntu lortu beharko dituzte gutxienez proiektuek.

Diru laguntzen deialdian aurkezten diren eskaerak baremo honen arabera baloratuko dira:
a) Herritaren parte hartzea, dibulgazio ahalmena eta herritarrengan eragiteko aukera: gehienez 10 puntu.
b) Laguntza programa honen xedean aurreikusitako ekintza-lerro ezberdinak txertatzea eta nazioarteko jarraibideekiko koherentzia: gehienez 20 puntu.
c) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa: gehienez 30 puntu.
   c.1) Proiektuaren bideragarritasuna: proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak jartzea: gehienez 10 puntu.
   c.2) Proiektuaren iraunkortasun ekonomikoa: gehienez 10 puntu.
   c.3) Proiektua gauzatuko duen taldearen gaitasun teknikoa eta eskarmentua: gehienez 10 puntu.
d) Elkarteen eta udalen arteko harremana, sinergiak bilatuz, eta gizarte zibila proiektuan integratzeko gaitasuna (arlo politiko, hezitzaile eta teknikoa, eragile sozialak, eta abar): gehienez 10 puntu.
e) Ebaluazio adierazleak sartzea proiektuan, bere eragina balioesteko (datuak sexuka, adinaren arabera eta hizkuntzaren erabilera, aukera dagoen jardueretan): gehienez 10 puntu.
f) Zeharkako politiken kudeaketa prozesuan (euskara, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna): gehienez 10 puntu.
g) Proiektuaren alde berritzaileak eta bere egokitasuna (orain arte landu ez diren gaiak, ikuspegi berriak,…): gehienez 10 puntu.

Eskaerak aurkezteko epea

2023. urteko ESKAERA:

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 17a arte izango da.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak, dagokion dokumentazioarekin batera, NAHITAEZ Internet bidez aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (www.gfaegoitza.eus), diru laguntzen atarian sartu eta han eskuragarri jarritako inprimaki espezifikoak betez.

Dirulaguntza ordaintzea eta zuritzea

DIRULAGUNTZA ORDAINTZE ETA ZURITZEA:

a) Zenbateko osoaren % 60, diru kontuen zuriketa partziala, dirulaguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.

Kontu horrek jaso beharko du, gutxienez, gastu diruz lagungarriaren % 60. Hori baino gutxiagokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituz justifikatu gabeko kopuruan.

b) Gainerako % 40a, deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen 13. oinarrian ezarritako azken justifikazioa aurkeztu ondoren.

Dirulaguntzen bateragarritasuna

Oinarri hauetan arautzen diren diru laguntzak xede bereko beste diru laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere ez bada dagokion jarduketaren kostua gainditzen, horren inguruan beste diru laguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Emateko prozedura eta aurrekontua

Diru laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da, eta deialdi eta hautaketa prozesu bakarra egingo da.

2022ko deialdi honetarako 60.000 euro aurreikusi dira irabazi asmorik gabeko entitate pribatuei diru laguntzak emateko, betiere diruz lagundutako proiektuak Gipuzkoan edo gipuzkoarrei gertatutakoak badira.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezezkoa.

10.4. Aurreko atalean adierazitako gehienezko epea amaitzerako ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, interesatuek administrazioaren isiltasunez beraien eskaerak ezetsiak izan direla uler dezakete.

Araudi aplikagarria

 

2023ko deialdia: 2023ko otsailaren 24ko GAO (38.zbk)

Oharrak

Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza Nagusiak, aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko, beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Harremanetarako:

Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoa plaza, z/g
20004 Donostia

Itziar Eizaguirre: ieizaguirre01@gipuzkoa.eus 943 11 21 40

Internetera sarrera

Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzen ataria

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Oroimen Historikoa
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.