Helburua balio-kateetan integratu ahal izateko enpresa bati eska dakizkiokeen informazioaren kudeaketan zibersegurtasuneko arauak edo ziurtagiriak egokitzeko eta/edo ezartzeko programaren dirulaguntzak arautzea.
Kontuan hartu beharreko datak eta epeakEskaerak aurkezteko epea: 2023ko maiatzaren 27tik 2023ko irailaren 15era arte.
Proiektuak ezin dira hasi deialdi hau argitarau aurretik.
Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2024ko irailaren 11a.
Entitate bakoitzak gehienez proiektu bakarra aurkez dezake.
Entitate onuradurakGipuzkoan diharduten ETEak izango dira, betiere lagundu beharreko proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean aplikatzekoak badira.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerakDiruz lagundu ahal izango dira helmugako herrialdeko eta sektoreko (nazionala edo atzerrikoa) zibersegurtasun arloko araudiari edo gomendioei egokitzeko lanak egiteko aholkularitza espezializatua kontratatzearen ondoriozko gastuak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuakErakunde eskatzaileak aurkezten duen jardueraren aurrekontu banakatu eta xehatuan jasota dauden eta jarduera garatzearekin zalantzarik gabe lotuta dauden gastuak, bereziki berrikuntzaren arloko aholkularitza eta laguntza zerbitzuen azpikontratazioen kostua, eska dakizkiekeen zibersegurtasun-araudietara egokitzeko.
Barne gastuak ez dira kontuan hartuko.
Dirulaguntzen portzentajeaLaguntzaren intentsitatea ez da diruz lagundu daitezkeen kostuen %50 baino handiagoa izango.
Lehenago jasotako laguntzen guztizko zenbateakoa 200.000 euro baino handiagoa ez bada 3 urteko edozein alditan, laguntzaren intentsitatea %70eraino handitu ahal izango da gehienez ondorengo eran:
a) %10, enpresa ertainen kasuan.
b) %20 enpresa txikien kasuan.
Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoaGehieneko dirulaguntza 15.000 eurokoa izango da.
Dirulaguntzak emateko prozeduraEskaerak ebazteko, funtsak banatuko dira eskaerak jasotzen diren hurrenkeran, betiere, dokumentazioa behar bezala beteta badago eta deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen badira, eta 5. oinarrian adierazitako mugak eta zenbatekoak gainditu gabe.
Bateragarritasuna eta bateragarritasun-ezaEz dira bateragarriak izango xede berarekin eman ditzaketen beste edozein dirulaguntza, sarrera edo baliabiderekin.
Araubide juridikoaOinarri hauetan jasotzen diren dirulaguntzek bete beharko dute Europar Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduak (EB) laguntza kategoria batzuk Itunaren 107 eta 108.artikuluak aplikatuta merkatu batuarekin bateragarri direla dekalaratzen duenak, 28.2 c) artikuluan xedatutakoa.
Aurkeztu behar diren agiriakEz dago bete beharreko PDFrik, web-formularioak espedientetik sartuz osatuko dira eta aplikazioak berak PDF bat sortuko du amaitzean.
Araudi aplikagarria2023ko deialdia eta oinarri espezifikoak: GAO 101 zkia, 2023ko maiatzaren 26a.
Oinarri arautzaileak: GAO 65, 2022-04-05.
Edozein zalantza argitzeko
Angel Martín angelmartin@gipuzkoa.eus
Eider Sarasola esarasola@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua BerrikuntzaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.