Gipuzkoa digitala: Zibersegurtasuna Produktu industrial zibersegurua (2)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

INDUSTRIA PRODUKTU ZIBERSEGURUA (2º DEIALDIA)

Helburua industria produktuen segurtasuna ebaluatzeko proiektuen garapena bultzatzea da.

Laguntzak gailu industrialak garatzen eta/edo diseinatzen dituzten enpresentzat dira, diseinutik abiatuta zibersegurtasuna ezar dezaten sustatzeko eta produktuen segurtasuna laborategi industrialetan probatzeko/testatzeko aukera beren eskura jartzeko.

Kontuan hartu beharreko datak eta epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko uztailaren 21etik 2022ko irailaren 30era, biak barne.
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2023
ko irailaren 12a baino lehen.
- Entitate bakoitzak, gehienez, proiektu bakarra aurkeztuko du.

Entitate onuradunak

Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, babestuko den proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean erabiltzen badira.

Proiektuaren baldintzak

Diruz lagunduko diren proiektuek konpromisoa hartu beharko dute probatu beharreko produktuaren aurrediagnostikoa egiteko ZIUR Fundazioaren laborategietan. Konpromiso hori ZIUR Fundazioak emandako idazki baten bidez egiaztatu beharko da.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak industria produktuen probak garatzeko izan beharko dira, zibersegurtasunaren ikuspegitik fidagarriak direla bermatzeko.

Laborategien Sare Nazionalean (https://www.incibe-cert.es/laboratorios) erregistratutako zibersegurtasun industrialeko laborategiak dituzten agenteak azpikontratatzearen gastuak bakarrik hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat, edo, bestela, justifikazio txostena aurkeztu beharko da, non adieraziko baita agenteak badituela diruz lagun daitezkeen jarduerak gauzatzeko behar diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak. 

Dirulaguntzen xede diren jarduerak

Entitate eskatzaileak aurkezten duen jardueraren aurrekontu xehatu eta zehatzean jasota egon eta zalantzarik gabe horren garapenarekin lotuta dauden gastuak, berezi barruko langileria gastuak eta azpikontratazioak.

Laguntzak emateko prozedura

Dirulaguntza hauek emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.

Balorazio irizpideak

• Eskaera egiten duen erakundearen profila: 40 puntu arte.
• Proiektuaren ezaugarriak: 30 puntu arte.
• Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 15 puntu arte.
• Beste batzuk: 15 puntu arte.

Bateragarritasuna eta bateragarritasun-eza

Dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, baina, oro har, ezingo da gainditu benetako kostua.

Araubide juridikoa

Oinarri hauetan aurreikusitako dirulaguntzak arau honen mende egongo dira: Europar Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituneko 107. eta 108. artikuluak, «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352. zk., 2013/12/24).

Dirulaguntzen portzentajea

Enpresaren tamainaren arabera, proiektuak honako ehuneko hauetan lagunduko dira diruz: 

-50 lanpostu baino gutxiagoko enpresek: %50

-50 eta 249 lanpostu arteko enpresak: %40

-249 lanpostu edo gehiago dituzten enpresak: %25

Laguntzaren intentsitatea ehuneko 15 puntu handituko da enpresa onuradurak diruz lagundutako proiektuaren garapenean zehar ZIUR Fundaziorekin lankidetzan aritzeko konpromisoa hartzen badu.

Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa

Proiektu eta urte bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 20.000 eurokoa izango da.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ez dago bete beharreko PDFrik, web-formularioak espedientetik sartuz osatuko dira eta aplikazioak berak PDF bat sortuko du amaitzean.

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaileak: GAO 65 zkia, 2022ko apirilaren 5a.

Deialdia: GAO 138 zkia, 2022ko uztailaren 20a.

Edozein zalantza argitzeko

Angel Martín      angelmartin@gipuzkoa.eus
Eider Sarasola   esarasola@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.