- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gipuzkoa Digitala: Plantako OT azpiegitura hobetzea, berritzea eta modernizatzea
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2026-04-14 - 2026-05-25 23:59
- Arloa: Berrikuntza
Deskribapena:
HelburuaOT azpiegituren modernizazioa edo berrikuntza bultzatzea. Helburua da enpresei laguntzea, industria-planta konektatuak indartzeko.
OnuradunakBere jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, babestuko den proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean erabiltzen badira.
EkintzakEnpresaren OT sarean berariaz oinarritzen diren jarduketak, honako hauek barne:
— Instalazioko sare industrialak segmentatzeko proiektuak.
— Oinplanoko elementuen patching birtualeko ekimenak.
— OT sarean dauden gailuak eta sistemak sekurizatzeko jarduketak.
— OT inguruneetan zibersegurtasuneko elementuak berritzea.
— industria-sareko trafikoa monitorizatzeko proiektuak; eta trafikoaren ikuspena eta komunikazioak hobetzeko ekintzak
OT sarean.
Era berean, beste proiektu batzuk ere kontuan hartu ahal izango dira, baldin eta industria-planten zibersegurtasun-maila nabarmen handitzen badute eta hainbat eraso motaren aurrean arriskua eta kalteberatasuna murrizten laguntzen badute.
Balorazio irizpideakProposamenaren balioa eta bikaintasuna: 40 puntu, gehienez.
— Deialdiaren helburuekin eta funtsezko teknologiekin bat etortzea (5 puntu, gehienez).
— ZIUR Fundazioak bultzatutako ekimenekiko lankidetza-, koordinazio- eta lerrokatze-maila (5 puntu, gehienez).
— Berrikuntza eta garapen-maila (20 puntu, gehienez).
— Bideragarritasun teknikoa (gehienez 10 puntu).
Inplementazioaren kalitatea eta eraginkortasuna: 25 puntu, gehienez.
— Proiektuaren argitasuna, zehaztasuna eta koherentzia (5 puntu, gehienez).
— Lantaldearen gaitasunak eta kudeaketa-egitura (10 puntu, gehienez).
— Baliabideen erabileraren eraginkortasuna (10 puntu, gehienez).
Erakundearen profila, trakzio-gaitasuna eta proiektuaren emaitzen eragina: 35 puntu, gehienez.
— Erakundearen profila eta trakzio-ahalmena (10 puntu, gehienez).
— Enpresa-estrategia inklusiboak: genero-berdintasuna eta euskara sustatzea (10 puntu, gehienez).
— Proiektuaren emaitzen eragina (gehienez 15 puntu).
• Erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du.
• Bateragarriak izango dira helburu bererako beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin.
- 50 enplegu baino gutxiagoko enpresak: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50.
- 50-249 enpleguko enpresak: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40.
- 249 lanpostu edo gehiago dituzten enpresak: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25
% 15 gehiago, enpresa onuradunak ZIUR Fundazioarekin lankidetzan aritzeko konpromisoa hartzen badu.
Proiektu eta urte bakoitzeko gehieneko dirulaguntza: 30.000 €.
Ordainketa• Jarduerak burutzeko lehen ordainketa: dirulaguntza jaso eta hilabete barru eskatzea.
• Bigarren ordainketa: proiektua egin dela justifikatu ondoren (2027ko irailaren 10a baino lehen, 12:00etan).
Dagokion deialdiaren urtean.
Deialdia BerriaOrdezkaritza: Eskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
Luzapenak: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.
- Maria Antonia Morales Morales
- 943112216
- berrikuntza@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.