Helburua industria produktuen segurtasuna ebaluatzeko proiektuen garapena bultzatzea da.
Laguntzak gailu industrialak garatzen eta/edo diseinatzen dituzten enpresentzat dira, diseinutik abiatuta zibersegurtasuna ezar dezaten sustatzeko eta produktuen segurtasuna laborategi industrialetan probatzeko/testatzeko aukera beren eskura jartzeko.
Kontuan hartu beharreko datak eta epeak- Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko otsailaren 23tik 2023ko apirilaren 3ra, biak barne.
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2024ko irailaren 12a baino lehen.
- Entitate bakoitzak, gehienez, proiektu bakarra aurkeztuko du.
Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, babestuko den proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean erabiltzen badira.
Proiektuaren baldintzakDiruz lagunduko diren proiektuek konpromisoa hartu beharko dute probatu beharreko produktuaren aurrediagnostikoa egiteko ZIUR Fundazioaren laborategietan. Konpromiso hori ZIUR Fundazioak emandako idazki baten bidez egiaztatu beharko da.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak industria produktuen probak garatzeko izan beharko dira, zibersegurtasunaren ikuspegitik fidagarriak direla bermatzeko.
Laborategien Sare Nazionalean (https://www.incibe-cert.es/laboratorios) erregistratutako zibersegurtasun industrialeko laborategiak dituzten agenteak azpikontratatzearen gastuak bakarrik hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat, edo, bestela, justifikazio txostena aurkeztu beharko da, non adieraziko baita agenteak badituela diruz lagun daitezkeen jarduerak gauzatzeko behar diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak.
Dirulaguntzen xede diren jarduerak
Entitate eskatzaileak aurkezten duen jardueraren aurrekontu xehatu eta zehatzean jasota egon eta zalantzarik gabe horren garapenarekin lotuta dauden gastuak, berezi barruko langileria gastuak eta azpikontratazioak.
Laguntzak emateko prozeduraDirulaguntza hauek emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.
Balorazio irizpideak• Eskaera egiten duen erakundearen profila: 40 puntu arte.
• Proiektuaren ezaugarriak: 30 puntu arte.
• Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 15 puntu arte.
• Beste batzuk: 15 puntu arte.
Dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, baina, oro har, ezingo da gainditu benetako kostua.
Araubide juridikoaOinarri hauetan aurreikusitako dirulaguntzak arau honen mende egongo dira: Europar Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituneko 107. eta 108. artikuluak, «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352. zk., 2013/12/24).
Dirulaguntzen portzentajeaEnpresaren tamainaren arabera, proiektuak honako ehuneko hauetan lagunduko dira diruz:
-50 lanpostu baino gutxiagoko enpresek: %50
-50 eta 249 lanpostu arteko enpresak: %40
-249 lanpostu edo gehiago dituzten enpresak: %25
Laguntzaren intentsitatea ehuneko 15 puntu handituko da enpresa onuradurak diruz lagundutako proiektuaren garapenean zehar ZIUR Fundaziorekin lankidetzan aritzeko konpromisoa hartzen badu.
Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoaProiektu eta urte bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 20.000 eurokoa izango da.
Aurkeztu behar diren agiriakEz dago bete beharreko PDFrik, web-formularioak espedientetik sartuz osatuko dira eta aplikazioak berak PDF bat sortuko du amaitzean.
Araudi aplikagarria2023ko deialdia: GAO 36 zkia, 2023ko otsailaren 22a.
Oinarri arautzaileak: GAO 65 zkia, 2022ko apirilaren 5a.
Edozein zalantza argitzeko
Angel Martín angelmartin@gipuzkoa.eus
Eider Sarasola esarasola@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.