Zibersegurtasun arloko ikerketa eta garapena bultzatzea Gipuzkoako industria sarean.
Kontuan hartu beharreko datak eta epeak- Eskaerak aurkezteko epea: apirilaren 6tik maiatzaren 5era, biak barne.
- Proiektuak hasteko epea: proiektuek ezingo dute hasita egon eskaera aurkeztu aurretik
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2023ko irailaren 12a baino lehen.
- Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi bakoitzeko.
Zibersegurtasun industrialaren (OT) esparruan Gipuzkoan lan egiten duten enpresak, betiere sustatu beharreko proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean aplikatzekoak badira.
Proiektuaren baldintzakProiektuak zibersegurtasun INDUSTRIALAren merkatura zuzendutako produktu eta aplikazio berriak garatzera bideratuko dira, betiere, berrikuntzarik badute, hau da, produktu edo prozesu garapenak (edo bien konbinazioa) berriak edo hobetuak badira, edo nabarmen desberdinak, entitate eskatzaileak eskaintzen dituenen aldean.
Ez dira lagungarriak izango:
- IT produktuak garatzea edo hobetzea.
- Bezero partikularraren behar berezietara moldatutako produktuak edo zerbitzuak.
- Entitate eskatzailearen barneko prozesuen berrikuntzak.
- Proiektuen bigarren faseak edo produktuen edo zerbitzuen bertsio hobetuak, dagoeneko Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa dutenak.
Dirulaguntza jasotzeak betebehar bat dakar enpresa onuradunarentzat: proiektua amaitzean, ZIUR-ek ebaluatu egin beharko du.
Dirulaguntzak emango dira soilik laguntza jasoko duen enpresaren jardueran pizgarri efektua sortzen badute.
Dirulaguntzaren xede diren jardueraka) Proiektuan diharduten langileen, ikertzaile, teknikari eta gainerako langile laguntzaileen, kostuak;
b) Tresneria eta material kostuak, ikerketa proiekturako erabiltzen badira eta denbora horretan bakarrik;
c) Kanpoko iturrien lizentziaren bidez lehia beteko baldintzetan eskuratutako kontratu ikerketako, ezagupenetako eta patenteetako kostuak, eta baita proiektura esklusiboki bideratutako aholkularitzako eta zerbitzu baliokideetako kostuak ere.
d) Gastu orokorrak eta bestelako ustiapen gastu gehigarriak, proiektutik zuzenean eratortzen direnak; gastu horiek guztiek ezingo dute gainditu proiektuan inplikatuta dauden barneko langileen % 20, justifikatu beharrik izan gabe.
Dirulaguntza hauek emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.
Balorazio irizpideak- Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte.
- Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.
- Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.
- Beste batzuk: 10 puntu arte.
Ez dira bateragarriak izango Gipuzkoako Foru Aldundiak, edo estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk xede berarekin eman ditzaketen beste edozein dirulaguntza, sarrera edo baliabidearekin.
Araubide juridikoaOinarri hauetan jasotzen diren dirulaguntzek bete beharko dute Europar Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduak (EB), laguntza kategoria batzuk Itunaren 107 eta 108. artikuluak aplikatuta merkatu batuarekin bateragarri direla deklaratzen duenak, 25.2 b) eta c) artikuluan xedatutakoa (EBAO L 187. zk. 2014/06/26).
Dirulaguntzen portzentajeaOnduradun bakoitzarentzako laguntza ez da diruz lagundu daitezkeen kostuen %25a baino handiagoa izango.
Laguntzak gehitu ahal izango dira, gehienez ere, diruz lagundu daitezkeen gastuen % 60ra arte, ondorengo eran:
a) % 10 enpresa ertainen kasuan eta % 20 enpresa txikien kasuan.
b) % 15 baldintzaren bat betetzen bada (lankidetza eraginkor bat, proiektuaren emaitzak hedatzea).
Gehieneko dirulaguntza: 50.000 euro arte.
Aurkeztu behar diren agiriakEz dago bete beharreko PDFrik, web-formularioak espedientetik sartuz osatuko dira eta aplikazioak berak PDF bat sortuko du amaitzean.
Araudi aplikagarria2022ko oinarri arautzaileak eta deialdia: GAO 65 zkia, 2022ko apirilaren 5a.
Edozein zalantza argitzekoAngel Martín angelmartin@gipuzkoa.eus
Eider Sarasola esarasola@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.