Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko progrma


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

 

Gipuzkoako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea digitalizatzeko prozesua bultzatzea eta indartzea, sektore horien ekonomia eta enplegua suspertzeko funtsezko bideetako bat den aldetik.

 

Entitate Onuradunak
  1. Jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen taldeak  eta pertsona juridikoak, baldin eta haien zerga-egoitza eta lantokia Gipuzkoan badago eta haien jarduera (2022ko urtarrilaren 1a baino lehen) oinarri hauen eranskinean zerrendatutakoen artean badago.

  2. Zergabidearen bidez izapidetutako eskaeraren dataren aurreko 15 egun naturaletan TicketBAI altako 15 fitxategi gutxienez Gipuzkoako zerga-administrazioan jaso izana, TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamendua onartzen duen 2020ko abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuan jasotako definizioaren arabera. Horretarako, FakturaBAI ez den beste software bat erabiliko da.
     
  3. Laguntza emateko baldintza izango da dirulaguntza hauek argitaratzen direnetik 2022ko irailaren 1era bitartean, gutxienez 120 TicketBAI altako fitxategi bidaltzen jarraitzea. Horretarako, FakturaBAI . ez den beste software bat erabiliko da.

    Azken baldintza hori betetzen ez bada, ebazpena aldatu egingo da eta, hala badagokio, dirulaguntza itzuliko da.

  4. Ez dute administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso behar sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitakoaren arabera.
     
  5. Ezingo dira onuradun izan Diputatuen Kontseiluak 2021eko irailaren 7an onartu eta 2021eko irailaren 14an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdian (176. zenbakia) ez eta deialdi horren aldaketaren ondorioz (2021eko urriaren 27an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 206. zenbakia) onuradun izan ziren pertsona fisiko eta juridikoak.

  6. Dirulaguntzaren izaera kontuan hartuta, eta osasun-egoerak eragindako inguruabar sozio-ekonomikoak eta transizio digitalak dakartzan kontsumo ohitura berriak, eta diruz laguntzen diren jarduera sektoreetan duen eragina kontuan hartuta, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 7ko 3/2007 Foru Arauaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eskatzaileak salbuetsita geratzen dira zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzetik.
     
  7. Onuradunek baimena ematen diote Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Ingurumeneko Departukari Ogasun eta Finantza Departamentuarekin kontrastatzeko bideratutako dokumentazioa FakturaBai edo beste software bati dagokio.

Dirulaguntzen Zenbatekoa
  1.  Enpresa bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa mila eurokoa (1.000,00 €) izango da.
     
  2. Bidalitako TicketBAI altako fitxategiei dagozkien faktura osoak edo sinplifikatuak euskaraz bidaltzen badira, laguntza %20 handituko da. Horretarako, eskabidea egiteko idazkian aukera hori adieraziko da, eta aldi horretan egindako eta baldintza hori betetzen duten fakturen, osoa edo sinpifikatua, gutxienez 5 irudi erantsiko dira.

 

Emateko Prozedura
  1. Elkarrekiko lehiarik gabe onartuko dira laguntzak, aurrekontu zuzkidura agortu arte

  2. Eskaerak ebazterakoan kontuan hartuko da eskaeren jasotze hurrenkera eta horren arabera banatuko dira funtsak, baldin eta deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen badituzte, deialdian xedatutako aurrekontua agortu arte. 

  3. Dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, aurreko atalean aipatzen den deialdi publikoaren bidez, zeina Diputatuen Kontseiluan onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita. 

Bateragarritasuna ala bateraezintzasuna
  1.  Dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin.  

  2. Oinarri hauen babesean jasotako dirulaguntzaz garatutako proiektua garatzeko beste dirulaguntzaren bat eskuratu edota eskatu duen onuradunak modu fidagarrian jakinaraziko dio zirkunstantzia hori dirulaguntza Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.

Aurkezteko Epea
  •  Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko maiatzaren3titk 2022ko ekainaren 23ko  goizeko 12:00ak arte, edo aurrekontu zuzkidura agortu arte.

Araudi aplikagarria

Gipuzkoako Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2021. urteko deialdia. 

(2021eko irailaren 7ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia. GAO 2021/176  zk. 2021eko irailaren 14an).

Gipuzkoako Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak aldatzea eta 2022ko deialdia onestea

(2022ko apirilaren 26ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia. GAO 81  zk. 2022ko maiatzaren 2an).

 

Eskaera Egiteko Urratsak
  •  Informazioa eta dokumentuak

 https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia.  

  •  Hautagarritzat jotzen diren Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafeen zerrenda:

  JEZ Epigrafeen Zerrenda

  • Eskaerak aurkezteko web orriaren helbidea: 

ZERGABIDEA 

  • Eskaerak nola eskatu eskuliburua: 

Eskuliburua

Zalantzak eta Kontsultak

 EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA

  • Kudeaketa administratiboa: 943.113770
  • Kudeaketa teknikoa: 943.112009
  • E-maila:

covid19ekonomia@gipuzkoa.eus  (Garrantzitsua: Gaian DIGITALIZAZIOA idatzi.)

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
ARAUDIA DESKARGATU
9/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Arretarako Foru Sistema arautzen duena.