Talentua Ernatu Programa: AKTIBATU


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Berrikuntza

Deskribapena:

Helburua

Enpresa erakargarriak garatzen eta ikusarazten laguntzea, langileek, gaur egungoek zein etorkizunekoek, lan-, gizarte- eta pertsona-mailan garatzeko lantokitzat har ditzaten.

Onuradunak
  • Gipuzkoan kokatutako enpresak
  • Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak eta EAEn kokatutako enpresa elkarteak eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

Enpresaren jarduera nagusiaren jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) altako epígrafe onargarriak: JEZ.

Ekintzak

Talentuaren kudeaketaren arloko proiektuak garatuko dira, enpresako langile baten bizi-ziklo osoan, haren interesa bereganatzen denetik enpresatik irteten den arte.

Balorazio irizpideak
  • Proposamenaren balioa eta bikaintasuna: gehienez 40 puntu
  • Inplementazioaren kalitatea eta eraginkortasuna:  gehienez 25 puntu
  • Erakundearen profila, trakzio-gaitasuna eta proiektuaren emaitzen eragina: gehienez 35 puntu
Baldintzak
  • Laguntza lortzeko gutxieneko puntuazioa: 50 puntu
  • Enpresa bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi bakoitzeko
  • Bakarka edo entitate talde batek bultzatutako proiektuak aurkeztu daitezke.
Zenbatekoa
  • Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50eraino ikerketa industrialerako (% 10 gehiago enpresa ertainentzat, % 20 gehiago txikientzat, %15 lankidetza eraginkorra edo proiekturen emaitzak hedatzen badira)
  • Garapen esperimentalerako diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25 arte (% 10 gehiago enpresa ertainentzat, % 20 gehiago txikientzat, %15 lankidetza eraginkorra edo proiekturen emaitzak hedatzen badira)
  • Proiektu indibidual bakoitzeko gehienekoa: 50.000 €
  • Lankidetza proiektuetarako gehienekoa: 70.000 €
  • BEZik ez
Ordainketa
  • Aurrerakina aurreratzeko aukera
  • Jarduera amaitzean eta justifikazio-kontua aurkeztean
Hasiera

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak laguntza-eskaera aurkezten denetik aurrera hasi behar dira.

Deialdia

GAO 123 zk., 2025-06-30

Berria

OrdezkaritzaEskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia

Luzapenak: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.

Departamentua/Zerbitzua Berrikuntza
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)