Aurrekontua: 333.666 €
Programa honen xedea da Gipuzkoako lurraldean elektromugikortasunarekin eta energia metaketarekin zerikusia duten demostrazio teknologikoko proiektuen garapena eta ezarpena sustatzea.
Entitate onuradunakGipuzkoako lurralde historikoan elektromugikortasunaren edo energia metatzearen arloan ezarpen pilotuak egingo dituzten enpresak eta/edo irabazi asmorik gabeko entitateak.
Banaka edo elkarlanean burututako proiektuak aurkeztu daitezke.
Proiektuaren baldintzakHelburua da teknologia horien esperientzia pilotuak garatzea eta sistematikoki aztertzea horien erabilera, batez ere, berrikuntzako ekosistema ireki batean, testuinguru errealetan eta egunerokoetan, teknologia horien eta lotuta doan negozio ereduaren balioztapen teknikoa egiteko.
Dirulaguntzak emango dira soilik laguntza jasoko duen enpresaren jardueran pizgarri efektua sortzen badute.
Dirulaguntzen xede diren jardueraka) proiektuan diharduten langileen, ikertzaile, teknikari eta gainerako langile laguntzaileen, kostuak;
b) ekipamendu, tresneria eta material kostuak, ikerketa proiekturako erabiltzen badira eta denbora horretan bakarrik, eta baita proiektura esklusiboki bideratutako aholkularitzako eta zerbitzu baliokideetako kostuak ere;
c) kanpoko iturrien lizentziaren bidez lehia beteko baldintzetan eskuratutako kontratu ikerketarako, ezagupenerako eta patenteetako kostuak, eta baita proiektura esklusiboki bideratutako aholkularitzako eta zerbitzu baliokideetako kostuak ere.
d) gastu orokorrak eta bestelako ustiapen gastu gehigarriak, proiektutik zuzenean eratortzen direnak; gastu horiek guztiek ezingo dute gainditu proiektuan inplikatuta dauden barneko langileen % 20, justifikatu beharrik izan gabe.
Dirulaguntzen portzentajea• Diruz lagundu daitezkeen kostuen %50, industria ikerketako proiektuen kasuan.
• Diruz lagundu daitezkeen kostuen %25, garapen esperimentaleko proiektuen kasuan.
Laguntzen intentsitatea handitu ahalko da, gehienez diruz lagundu daitezkeen gastuen %80ra arte, ondorengo eran:
a) Enpresa ertainak: %10; enpresa txikiak: %20
b) lankidetza eraginkor bat: %15
Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoaBanakako proiektuen kasuan: 150.000 euro
Elkarlaneko proiektuen kasuan: 200.000 euro, eta horietako entitate bakoitzak proiektuan izango duen partaidetza ezingo da % 20tik beherakoa izan.
• Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte.
• Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.
• Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.
• Beste batzuk: 10 puntu arte.
Balioespenak %70a gainditzen duten proiektuak egongo baldira eta hauek aurrekontua agortuko balute, banaketa proportzionala egingo da haien artean.
BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOAAurrekontua: 451.709 €
Berrikuntza teknologikoko proiektuak, protuktu edo ekoizpen prozesu berriak sortzeko edo nabarmen hobetzeko bideratuak, betiere MUBIL estrategian definitutako esparruetan lerrokatuta badaude.
Entitate onuradunaka) beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, babestuko den proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean erabiltzen badira. Enpresek banaka nahiz beste batzuekin lankidetzan aurkeztu ahal izango dira. Beste batzuekin lankidetzan aurkezten badira, horietako bakoitzak proiektuan izango duen partaidetza ezingo da %20tik beherakoa izan.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden irabazi asmorik gabeko entitateak, betiere, lankidetzan aurkezten badira eta proiektuan duten parte hartzeak ez badu %40 gainditzen.
Proiektuaren baldintzak-Garapen esperimentalak bere baitan har ditzake ondoko hauek: prototipoak sortzea; produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak probatu eta baliozkotzea funtzionamendu baldintza errealak ordezkatzen dituzten inguruneetan, betiere helburu nagustizat badute hobekuntza teknikoak txertatzea behar bezala errotuta ez dauden produktu, prozesu edo zerbitzuetan.
-Garapen esperimentalak ez ditu bere baitan hartzen produktuetan, produkzio lerroetan, fabrikazio prozesuetan, lehendik existitzen diren zerbitzuetan eta aribidean dauden beste operazio batzuetan egiten diren ohiko edo aldizkako aldaketak, nahiz eta aldaketa horiek hobekuntzak ekarri.
Dirulaguntzak emango dira soilik laguntza jasoko duen enpresaren jardueran pizgarri efektua sortzen badute.
Dirulaguntzaren xede diren jardueraka) proiektuan dihcarduten langileen, ikertzaile, teknikari eta gainerako langile laguntzeen kostuak.
b) tresneria eta material kostuak, ikerketa proiekturako erabiltzen badira eta denbora horretan bakarrik.
c) aholkularitzako eta zerbitzu baliokideetako kostuak.
d) gastu orokorrak eta bestelako ustiapen gastu gehigarriak, proiektutik zuzenean eratortzen direnak; gastu horiek ezingo dute gainditu proiektuan inplikatuta dauden barneko langileen %20.
Dirulaguntzen portzentajeaLaguntzaren intentsitatea ez da izango diruz lagundu daitekeen kostuaren %25 baino gehiagokoa.
Laguntzaen intentsitatea handitu ahalko da, gehienez diruz lagundu daitekeen gastuen %60ra arte:
a) %10 enpresa ertainen kasuan eta %20 enpresa txikien kasuan.
b) %15 lankidetza eraginkor bat ekartzen badu proiektuak berekin.
Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa-Banakako proiektuak: 60.000 €
-Elkarlanean egindako proiektuak: 80.000 €, gehienez 40.000 € enpresa bakoitzeko eta horietatik bakoitzak proiektuan izango duen partaidetza ezingo da %20tik beherakoa izan.
Balorazio irizpideak-Eskaera egiten duen erakunderaren profila: 30 puntu arte.
-Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.
-Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.
-Beste batzuk: 10 puntu arte.
Araubide juridikoaDirulaguntza hauek bete beharko dute Europar Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduak (EB), laguntza kategoria batzuk Itunaren 107 eta 108. artikuluak aplikatuta merkatu batuarekin bateragarri direla dekalratzen duenak, 25.2 c) artikuluan xedatutakoa.
Kontuan hartu beharreko datak eta epeak- Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 24tik ekainaren 7ra, biak barne.
- Proiektuak hasteko epea: proiektuek ezingo dute hasita egon eskaera aurkeztu aurretik.
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2025eko irailaren 10a.
Aurkeztu behar diren agiriak
Ez dago bete beharreko PDFrik, web-formularioak espedientetik sartuz osatuko dira eta aplikazioak berak PDF bat sortuko du amaitzean.
Laguntzak emateko prozeduraDirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.
Araudi aplikagarria2024ko deialdia: GAO 78 zkia, 2024ko apirilaren 23a.
Oinarri bereziak: GAO 63 zkia, 2022ko apirilaren 1a.
Oinarri arautzaileak: GAO 107 zkia., 2020ko ekainaren 9a.
Edozein zalantza argitzeko
• Ángel Martín angelmartin@gipuzkoa.eus
• Eider Sarasola esarasola@gipuzkoa.eus 943-11-22-84
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua BerrikuntzaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.