Smart Mobility Industry


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

I.ERANSKINA: PROIEKTU PILOTUAK

Aurrekontua: 300.000 €

Programa honen xedea da Gipuzkoako lurraldean elektromugikortasunarekin eta energia metaketarekin zerikusia duten demostrazio teknologikoko proiektuen garapena eta ezarpena sustatzea.

Entitate onuradunak

Gipuzkoako lurralde historikoan elektromugikortasunaren edo energia metatzearen arloan ezarpen pilotuak egingo dituzten enpresak eta/edo irabazi asmorik gabeko entitateak.

Banaka edo elkarlanean burututako proiektuak aurkeztu daitezke. 

Proiektuaren baldintzak

Helburua da teknologia horien esperientzia pilotuak garatzea eta sistematikoki aztertzea horien erabilera, batez ere, berrikuntzako ekosistema ireki batean, testuinguru errealetan eta egunerokoetan, teknologia horien eta lotuta doan negozio ereduaren balioztapen teknikoa egiteko.

Dirulaguntzak emango dira soilik laguntza jasoko duen enpresaren jardueran pizgarri efektua sortzen badute.

Dirulaguntzen xede diren jarduerak

a) proiektuan diharduten langileen, ikertzaile, teknikari eta gainerako langile laguntzaileen, kostuak;

b) ekipamendu, tresneria eta material kostuak, ikerketa proiekturako erabiltzen badira eta denbora horretan bakarrik, eta baita proiektura esklusiboki bideratutako aholkularitzako eta zerbitzu baliokideetako kostuak ere;

c) kanpoko iturrien lizentziaren bidez lehia beteko baldintzetan eskuratutako kontratu ikerketarako, ezagupenerako eta patenteetako kostuak, eta baita proiektura esklusiboki bideratutako aholkularitzako eta zerbitzu baliokideetako kostuak ere.

d) gastu orokorrak eta bestelako ustiapen gastu gehigarriak, proiektutik zuzenean eratortzen direnak; gastu horiek guztiek ezingo dute gainditu proiektuan inplikatuta dauden barneko langileen % 20, justifikatu beharrik izan gabe.

Dirulaguntzen portzentajea

• Diruz lagundu daitezkeen kostuen %50, industria ikerketako proiektuen kasuan.

• Diruz lagundu daitezkeen kostuen %25, garapen esperimentaleko proiektuen kasuan.

Laguntzen intentsitatea handitu ahalko da, gehienez diruz lagundu daitezkeen gastuen %80ra arte, ondorengo eran:

a) Enpresa ertainak: %10; enpresa txikiak: %20

b) lankidetza eraginkor bat: %15

Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa

Banakako proiektuen kasuan: 150.000 euro
Elkarlaneko proiektuen kasuan: 200.000 euro, eta horietako entitate bakoitzak proiektuan izango duen partaidetza ezingo da % 20tik beherakoa izan.

Balorazio irizpideak

• Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte.
• Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.
• Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.
• Beste batzuk: 10 puntu arte.

Balioespenak %70a gainditzen duten proiektuak egongo baldira eta hauek aurrekontua agortuko balute, banaketa proportzionala egingo da haien artean. 

Araubide juridikoa

Dirulaguntzek bete beharko dute Europar Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduak (EB), laguntza kategoria batzuk Itunaren 107 eta 108. artikuluak aplikatuta merkatu batuarekin bateragarri direla deklaratzen dutenak, 25.2 c) artikuluan xedatutakoa.

II. ERANSKINA: ENPRESEN LEHIAKORTASUNA

Aurrekontua: 162.500 €

Helburua: gogoeta estrategikoko, negozioa birbideratzeko, dibertsifikatzeko, eraldaketa digitala egiteko, lehiakortasuna hobetzeko edo enpresaren edozein prozesu berrantolatzeko proiektuak bultzatzea: ahal dela, mugikortasun berriari dagozkionak (elektromugikortasuna, karga-azpiegitura eta gidatze autonomoa).

Enpresak bakarka edo entitate talde batek bultzatutako proiektuak aurkeztu daitezke.

Entitate onuradunak

a) Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak.

b) Euskal Autonomi Erkidegoan finkatutako irabazi asmorik gabeko entitateak, eta programa honen helburuak lortzen lagundu dezaketen jarduketen lidergoa daramatenak.

Proiektuak bakarka edo elkarlanean aurkeztu daitezke.  

Proiektuaren baldintzak

Enpresen kasuan, mugikortasun berriari lotutako proiektuak egiten dituzten enpresatik kanpoko aholkularitzen, ingeniaritzen edo adituen kontratazioa finantzatuko da.

Bereziki, puntuazio eta ehuneko handiagoa lortuko dute, aurretiazko lanen gomendioak abian jartzera bideratutako kontsultoretza eta aholkuraritza lanek. 

Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan, antzeko problematika partekatzen duten eta propultsio-modu berrien ondorioz automobilgintzan gertatzen ari diren aldaketetara egokitu edo horietan sartu ahal izateko antolamendu-hobekuntzak aztertu nahi dituzten enpresen kopuru handia bildu behar dute proiektuek.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

Enpresen kasuan, kanpoko aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuen kostuak lagundu ahal izango dira diruz.

Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan, diruz lagunduko dira:

a) proiektuan diharduten langile kostuak.

b) berrikuntza esparruko aholkularitza eta laguntza zerbitzuetako kostuak.

c) gastu orokorrak eta bestelako ustiapen gastu gehigarriak, proiektutik zuzenean eratortzen direnak; ezingo dute gainditu proiektuan inplikatuta dauden barneko langileen %20.

Dirulaguntzen portzentajea

Enpresen kasuan, gehieneko dirulaguntza kanpoko gastuen eta azpikontratazioen %40ekoa izango da.

Aurretiko kontsultoretza lanetatik datozen gomendioak aplikatzeko aholkularitza lanen kasuan, proiektuek %35eko dirulaguntza gehigarria jasoko dute enpresa txikiak badira, eta %20koa enpresa ertainak badira.

Irabazi asmorik gabeko entitaeen kasuan, dirulaguntza kostuen %70koa izango da. MUBIL fundazioarekin lankidetza konpromisoa badu, %10 handituko da.

Lortutako puntuazioa 70 puntu baino handiagoa bada, kostuen %100ekoa izango da.

Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa

- Banakako proiektuak: 25.000 €

- Lankidetzako proiektuak: 50.000 €

Balorazio irizpideak

-Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte.

-Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.

-Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.

-Beste batzuk: 10 puntu arte.

Araubide juridikoa

Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako minimis laguntzak ezin dira, guztira, 200.000 eurotik gorakoak izan, dagokion zerga ekitaldian eta aurreko bietan.

III. ERANSKINA: BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA

Aurrekontua: 462.500 €

Berrikuntza teknologikoko proiektuak, protuktu edo ekoizpen prozesu berriak sortzeko edo nabarmen hobetzeko bideratuak, betiere MUBIL estrategian definitutako esparruetan lerrokatuta badaude.

Entitate onuradunak

a) beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, babestuko den proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean erabiltzen badira. Enpresek banaka nahiz beste batzuekin lankidetzan aurkeztu ahal izango dira. Beste batzuekin lankidetzan aurkezten badira, horietako bakoitzak proiektuan izango duen partaidetza ezingo da %20tik beherakoa izan.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden irabazi asmorik gabeko entitateak, betiere, lankidetzan aurkezten badira eta proiektuan duten parte hartzeak ez badu %40 gainditzen.

 

Proiektuaren baldintzak

-Garapen esperimentalak bere baitan har ditzake ondoko hauek: prototipoak sortzea; produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak probatu eta baliozkotzea funtzionamendu baldintza errealak ordezkatzen dituzten inguruneetan, betiere helburu nagustizat badute hobekuntza teknikoak txertatzea behar bezala errotuta ez dauden produktu, prozesu edo zerbitzuetan.

-Garapen esperimentalak ez ditu bere baitan hartzen produktuetan, produkzio lerroetan, fabrikazio prozesuetan, lehendik existitzen diren zerbitzuetan eta aribidean dauden beste operazio batzuetan egiten diren ohiko edo aldizkako aldaketak, nahiz eta aldaketa horiek hobekuntzak ekarri.

Dirulaguntzak emango dira soilik laguntza jasoko duen enpresaren jardueran pizgarri efektua sortzen badute.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

a) proiektuan dihcarduten langileen, ikertzaile, teknikari eta gainerako langile laguntzeen kostuak.

b) tresneria eta material kostuak, ikerketa proiekturako erabiltzen badira eta denbora horretan bakarrik.

c) aholkularitzako eta zerbitzu baliokideetako kostuak.

d) gastu orokorrak eta bestelako ustiapen gastu gehigarriak, proiektutik zuzenean eratortzen direnak; gastu horiek ezingo dute gainditu proiektuan inplikatuta dauden barneko langileen %20.

Dirulaguntzen portzentajea

Laguntzaren intentsitatea ez da izango diruz lagundu daitekeen kostuaren %25 baino gehiagokoa.

Laguntzaen intentsitatea handitu ahalko da, gehienez diruz lagundu daitekeen gastuen %60ra arte:

a) %10 enpresa ertainen kasuan eta %20 enpresa txikien kasuan.

b) %15 lankidetza eraginkor bat ekartzen badu proiektuak berekin.

Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa

-Banakako proiektuak: 60.000 €

-Elkarlanean egindako proiektuak: 80.000 €, gehienez 40.000 € enpresa bakoitzeko eta horietatik bakoitzak proiektuan izango duen partaidetza ezingo da %20tik beherakoa izan.

Balorazio irizpideak

-Eskaera egiten duen erakunderaren profila: 30 puntu arte.

-Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.

-Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.

-Beste batzuk: 10 puntu arte.

Araubide juridikoa

Dirulaguntza hauek bete beharko dute Europar Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduak (EB), laguntza kategoria batzuk Itunaren 107 eta 108. artikuluak aplikatuta merkatu batuarekin bateragarri direla dekalratzen duenak, 25.2 c) artikuluan xedatutakoa.

Kontuan hartu beharreko datak eta epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 2tik maiatzaren 11ra, biak barne. 
- Proiektuak hasteko epea: proiektuek ezingo dute hasita egon eskaera aurkeztu aurretik.
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2023ko irailaren 8a baino lehen.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ez dago bete beharreko PDFrik, web-formularioak espedientetik sartuz osatuko dira eta aplikazioak berak PDF bat sortuko du amaitzean.

Laguntzak emateko prozedura

Dirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.

Araudi aplikagarria

2022ko deialdia: GAO 63 zkia, 2022ko apirilaren 1a

Oinarri arautzaileak: GAO 107 zkia., 2020ko ekainaren 9a

 

Edozein zalantza argitzeko

• Ángel Martín          angelmartin@gipuzkoa.eus                
• Eider Sarsaola       esarasola@gipuzkoa.eus              

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.