Aurrekontua: 130.496 €
Helburua: gogoeta estrategikoko, negozioa birbideratzeko, dibertsifikatzeko, eraldaketa digitala egiteko, lehiakortasuna hobetzeko edo enpresaren edozein prozesu berrantolatzeko proiektuak bultzatzea: ahal dela, mugikortasun berriari dagozkionak (elektromugikortasuna, karga-azpiegitura eta gidatze autonomoa).
Enpresak bakarka edo entitate talde batek bultzatutako proiektuak aurkeztu daitezke.
Entitate onuradunaka) Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak.
b) Euskal Autonomi Erkidegoan finkatutako irabazi asmorik gabeko entitateak, eta programa honen helburuak lortzen lagundu dezaketen jarduketen lidergoa daramatenak.
Proiektuak bakarka edo elkarlanean aurkeztu daitezke.
Proiektuaren baldintzakEnpresen kasuan, mugikortasun berriari lotutako proiektuak egiten dituzten enpresatik kanpoko aholkularitzen, ingeniaritzen edo adituen kontratazioa finantzatuko da.
Bereziki, puntuazio eta ehuneko handiagoa lortuko dute, aurretiazko lanen gomendioak abian jartzera bideratutako kontsultoretza eta aholkuraritza lanek.
Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan, antzeko problematika partekatzen duten eta propultsio-modu berrien ondorioz automobilgintzan gertatzen ari diren aldaketetara egokitu edo horietan sartu ahal izateko antolamendu-hobekuntzak aztertu nahi dituzten enpresen kopuru handia bildu behar dute proiektuek.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerakEnpresen kasuan, kanpoko aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuen kostuak lagundu ahal izango dira diruz.
Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan, diruz lagunduko dira:
a) proiektuan diharduten langile kostuak.
b) berrikuntza esparruko aholkularitza eta laguntza zerbitzuetako kostuak.
c) gastu orokorrak eta bestelako ustiapen gastu gehigarriak, proiektutik zuzenean eratortzen direnak; ezingo dute gainditu proiektuan inplikatuta dauden barneko langileen %20.
Dirulaguntzen portzentajeaEnpresen kasuan, gehieneko dirulaguntza kanpoko gastuen eta azpikontratazioen %40ekoa izango da.
Aurretiko kontsultoretza lanetatik datozen gomendioak aplikatzeko aholkularitza lanen kasuan, proiektuek %35eko dirulaguntza gehigarria jasoko dute enpresa txikiak badira, eta %20koa enpresa ertainak badira.
Irabazi asmorik gabeko entitaeen kasuan, dirulaguntza kostuen %70koa izango da. MUBIL fundazioarekin lankidetza konpromisoa badu, %10 handituko da.
Lortutako puntuazioa 70 puntu baino handiagoa bada, kostuen %100ekoa izango da.
Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa- Banakako proiektuak: 25.000 €
- Lankidetzako proiektuak: 50.000 €
Balorazio irizpideak-Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte.
-Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.
-Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.
-Beste batzuk: 10 puntu arte.
Kontuan hartu beharreko datak eta epeak- Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 24tik ekainaren 7ra, biak barne.
- Proiektuak hasteko epea: proiektuek ezingo dute hasita egon eskaera aurkeztu aurretik.
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2025eko irailaren 10a.
Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako minimis laguntzak ezin dira, guztira, 300.000 eurotik gorakoak izan, dagokion zerga ekitaldian eta aurreko bietan.
Aurkeztu behar diren agiriakEz dago bete beharreko PDFrik, web-formularioak espedientetik sartuz osatuko dira eta aplikazioak berak PDF bat sortuko du amaitzean.
Araudi aplikagarria2024ko deialdia: GAO 78 zkia, 2024ko apirilaren 23a.
Oinarri bereziak: GAO 63 zkia, 2022ko apirilaren 1a.
Oinarri arautzaileak: GAO 107 zkia., 2020ko ekainaren 9a.
Edozein zalantza argitzeko
• Ángel Martín angelmartin@gipuzkoa.eus
• Eider Sarsaola esarasola@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua BerrikuntzaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.