- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gipuzkoa Quantum Programa
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2026-05-06 - 2026-06-15 13:00
- Arloa: Berrikuntza
Deskribapena:
HelburuaTeknologia kuantikoen garapena bultzatzea, I+G proiektuei lagunduz
Onuradunaka) Jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak.
b) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) sartutako erakundeak.
Ekintzak
Honako arlo hauetako proiektuei emango zaie laguntza:
- hardware kuantikoa eta stack kuantikoaren osagaiak;
- algoritmoak, konpiladoreak, middlewarea edo industria-aplikazioa duten ingurune hibrido fisiko-kuantikoak;
- optimizazio kuantikoa industriari, logistikari edo energiari aplikatuta;
- materialen, erreakzio kimikoen edo sistema konplexuen simulazio kuantikoa;
- konputazio kuantikoa kontrol industrialeko sistemetan integratzea;
- sentsore kuantikoak aplikazio industrialetarako, azpiegituretarako edo diagnostiko medikorako;
- teknologia kuantikoak dituzten industria-pilotuak;
- kriptografia post-kuantikorako trantsizioa;
- metodologia esperimentalak kuantikan;
- prototipo zientifikoak diseinatzea eta baliozkotzea aurreko edozein eremutan.
Balorazio irizpideak
- Proposamenaren balioa eta bikaintasuna: 40 puntu, gehienez.
- Ezarpenaren kalitatea eta eraginkortasuna: 25 puntu, gehienez.
- Erakundearen profila, trakzio-gaitasuna eta proiektuaren emaitzen eragina: 35 puntu, gehienez.
Baldintzak
- Proiektuak modalitate hauetakoren batean aurkeztu ahal izango dira:
- beste erakunde batzuekin lankidetzan, baldin eta horietako batek (eskatzaileak edo erakunde laguntzaileak) esperientzia kuantiko egiaztatua badu. Lankidetza eraginkortzat joko da erakunde bakar batek ere ezin duenean bere kabuz kargatu proiektuaren kostu subentzionagarrien % 70 baino gehiago, eta erakunde batek ere ezin duenean kostu subentzionagarrien % 10etik beherako partaidetza izan.
- esperientzia kuantiko egiaztatua duen erakundearen banakakoa (enpresak, I+G unitateak edo ZTBESko zentroak).
- erakundearen banakakoa, aditu kuantikoaren partaidetzarekin (azpikontratazioan).
- Azpikontratazioetara bideratutako guztizko gastuak ezin izango du gainditu proiektuaren diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 50.
- Erakunde bakoitzak gehienez hiru proiektu aurkeztu ahal izango ditu deialdian.
- Gutxieneko puntuazioa: 50 puntu.
Lankidetza-proiektuen kasuan, lankidetza eraginkorra dela ulertuko da, baldin eta ezein erakundek ez badu bere kabuz ordaintzen diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 baino gehiago, eta parte hartzen duen erakunde bakoitzak gutxienez kostu horien % 10 bere gain hartzen badu.
Zenbatekoa
- Laguntzaren gehieneko intentsitatea:
- Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100era arte, oinarrizko ikerketarako.
- Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50, gehienez, ikerketa industrialerako.
- Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25, gehienez, garapen esperimentalerako.
- Laguntza-intentsitateak gehienez % 80ra arte (ikerketa industriala) eta % 60ra arte (garapen esperimentala) handitu ahal izango dira ( % 10 gehiagora arte enpresa ertainentzat, % 20 gehiagora txikientzat, % 15 gehiagora lankidetza eraginkorra badago edo emaitzak zabal zabaltzen badira).
- Gehieneko zenbatekoa:
- Banakako proiektua: 80.000 €
- Lankidetza-proiektua: 120.000 €. 200 €-tik beherako gasturik ez.
Ordainketa
- Aurreratzeko aukera.
- Jarduera amaitzean eta deskargua aurkeztean.
Hasiera
Eskabideak aurkezten direnetik aurrera.
Deialdia
Berria
- ORDEZKARITZA: Eskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
- LUZAPENAK: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.
- Lourdes Urrutia
- 943113190
- berrikuntza@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.