GIPUZKOA QUANTUM


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Programaren helburua

Dirulaguntza honen xedea teknologia kuantikoak garatzen bultzatzea da, I+G proiektuei laguntza emanez.

Aurrekontua

Guztira deialdi honetan emango diren laguntzen zenbatekoa 975.000 eurokoa da.

Hartzaileak

Dirulaguntza honen onuradunak izango dira:

  • Enpresak
  • 109/2015 Dekretuak, ekainaren 23koak, araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko erakundeak
Diruz lagundutako jarduerak

Laguntzak teknologia kuantikoen arloko I+G proiektuak osorik edo zati batean finantzatzeko erabiliko dira.

Enpresek edo haien I+G unitateek aurkeztutako proiektuen kasuan, ZTBESko beste enpresa edo zentro batekin lankidetzan egin beharko dira nahitaez, teknologia horietan esperientzia dutela egiaztatzen badute.

ZTBESko zentro batek eta erakunde aditu batek lankidetzan jarduten duten proiektuak aurkeztu ahal izango dira. Gehienez ere lankidetza-proiektu bat aurkeztuko da ZTBESko zentro bakoitzeko.

Deialdi honen ondorioetarako, lankidetza dagoela ulertuko da: laguntzen duen erakunde aditua (teknologia horietan esperientzia duen enpresa edo ZTBESko zentroa) proiektuaren aurrekontu osoaren gutxienez % 30arekin kontratatzen denean, edo erakunde laguntzaile horrek gutxienez 30.000 euroko ekarpena egiten duenean.

Gainera, beste enpresa edo erakunde batzuek ere lankidetzan jardun ahal izango dute. Kasu horretan, ez dira aplikatuko aurreko paragrafoan ezarritako mugak.

ZTBESko gainerako zentroek banaka aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak. Gehienez ere banakako proiektu bat aurkeztuko da zentro bakoitzeko.

Laguntzen zenbatekoa

Ø Funtzesko ikerketarako, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 arte

Ø Industria ikerketarako, diruz lagundu daitezkeen kostuen %50eraino

    (% 10 gehiago enpresa ertainentzat eta % 20 gehiago txikientzat)

Ø Garapen esperimentalerako, diruz lagundu daitezkeen kostuen %25eraino

    (% 10 gehiago enpresa ertainentzat eta % 20 gehiago txikientzat)

Ø Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25, gehienez, enpresentzat   (% 10 gehiago enpresa ertainentzat eta % 20 gehiago txikientzat), % 75 izan ezik, zentro edo enpresa aditua kontratatzeko

Ø Enpresa laguntzaile adituentzat, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 gehienez.

Ø ZTBESko gainerako zentroetarako, diruz lagun daitezkeen kostuen % 100 arte

Ø Gehienez, lankidetzako proiektu bakoitzeko: 120.000 €

Ø Proiektu indibidual bakoitzeko gehienekoa: 80.000 €

 

Eskaerak aurkezteko epea

• PROIEKTUEN HASIERAKO data: Eskaera aurkezten den egunetik aurrera.
• ESKAERAK AURKEZTEKO azken eguna: 2024ko ekainaren 13a, 13:00etan.
• Proiektuak BURUTZEKO azken eguna: 2025eko ekainaren 28a.

Araudi aplikagarria

GAO, 2024ko apirilaren 23a, 78 zenbakia

GAO, 2023ko martxoaren 8a, 46 zenbakia

GAO, 2022ko irailaren 29a, 185 zenbakia

GAO, 2022ko abuztuaren 30a, 165 zenbakia

Arduradunak
Izena Kargua Telefonoa E-posta

 Miguel Iglesias

 Teknikaria  943113989  josemigueliglesias@gipuzkoa.eus 
 Amaia Eskisabel   Administraria  943112039

aeskisabel@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.