Internazionalizazioa: Produktu Berriak Merkaturatzea


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Entitate onuradunak

Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa txiki eta ertainak (ETEak).

Helburua

Programa honen helburua Gipuzkoako enpresek egiten dituzten produktu berriak saltzeko eta nazioartean merkaturatzeko ekintzak sustatzea da.

Kontuan hartu beharreko datak eta epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko maiatzaren 24ean hasi eta 2024ko ekainaren 28an, 13:00etan amaituko da.
- Proiektuak hasteko epea: 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2025ko irailaren 30 arte.

Proiektuaren baldintzak

Produktu berria eta berritzailea nazioartean merkaturatzea (gehienez 2 herrialde).
- Produktua ez da azken 4 ekitaldietatik gorako epean garatu.
- Produktu berria katalogo berri batean sartzea (bakarrik enpresa txikiei dagokienez).
Produktuaren berrikuntza egiaztatzeko:
Enpresa ertainek honako baldintza hauetako bat bete beharko dute:
a) Eusko Jaurlaritzaren edo beste administrazio publiko batzuen dirulaguntza onuradun izana.
b) Patente baten eskatzaile edo titularra dela jasota izatea.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Kanpoan kontratatutako lanak eta zerbitzuak:
- Internazionalizaio arloko aholkularitza, kontsultoretza eta prestakuntza gastuak.
- Marketineko eta merkaturatzeko ekintza garrantzitsuak: zabalkundea, marketina edo sustapena egitea, edo garrantzizko azoka, biltzar edo ekitaldietan aurkeztea barne dutenak, edo antzeko beste ekintza batzuk.
- Patente eskaerak, aurreko azterketa eta aholkularitza barne.
- Marka erregistratzea, eta izen komertzialak.
Hori guztia xede diren herrialdeetara eta merkaturatu nahi den produktura orientatuta.

Dirulaguntzaren finantzaketa: 676.608 euro

- Dirulaguntzaren gehieneko portzentajea: diruz lagundu daitezkeen gastuen % 40 izango da.
- Entitate bakoitzeko gehieneko dirulaguntza: 30.000 euro.
- Dirulaguntza hauek minimis izaera dute.

Dirulaguntza hauek emateko prozedura

Lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

Balorazio irizpideak

1) Eskatzailearen ezaugarriak: 20 puntu arte.
2) Produktuaren berrikuntza: 10 puntu arte.
3) Internazionalizatzeko estrategia: 20 puntu arte.
4) Xede diren merkatuak eta herrialdeak: 20 puntu arte.
5) Proiektuaren kalitatea eta egingarritasuna: 10 puntu arte.
6) Eragina enpresan: 5 puntu arte.
7) Eragina ingurunean: 5 puntu arte.
8) Gizarte konpromisoa eta iraunkortasuna: 10 puntu arte.

Gehieneko puntuazioa: 100 puntu. Ez zaie laguntzarik emango gehieneko puntuazioaren % 50 baino gutxiago lortzen duten proiektuei.

Araudi aplikagarria

Oinarri orokorrak eta espezifikoak: GAO 71 zkia, 2022ko apirilaren 13a
2024ko deialdia: GAO 99 zkia, 2024ko maiatzaren 23a

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Blanca Margeli: bmargeli@gipuzkoa.eus 943 11 22 52

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.