Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa V.eranskina: EKONOMIA ZIRKULARRA


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

 

Gipuzkoako enpresa sarean balioa sortzea, enpresen eraldaketa eta ikuspuntu sistemiko eta partekatu baten garapena sustatzea, betiere ekonomia zirkularraren ikuspegitik.

 

Erakunde onuradunak

  

Entitate onuradunak izango dira:

  • Gipuzkoan kokatutako enpresak.

  • Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.

  • c) EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

    Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.7 oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz. 

    Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

    Ez dira entitate onuradunak izango: elkarteak, fundazioak, federazioak, eta, entitate eta sozietate publikoak, 2.1 b) eta c) oinarrian ezarritako entitateak salbu.

 

Dirulaguntzen xedeko jarduerak

  

Diruz laguntzekoak izango dira ekonomia zirkularraren ikuspegitik balioa sortzeko diren eraldaketako proiektuak garatzeko jarduketak, honako helburu hauek dituztenak: 

  • Gipuzkoako enpresen ezaugarri, behar, eta aukerei egokitutako estrategiak diseinatzea.

  • Enpresak eta/edo haien enpresa inguruneko eragileak barne hartzen dituzten lankidetza sareak sortzea, garatzea eta horietan parte hartzea.

  • Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere.

  • Negozio ereduak ekonomia zirkularrerantz bideratzea.

  • Ikuspegi zirkularra txertatzea balio kate osoan.

  • Bioekonomiaren enpresa bideragarritasuna.

  • Balio erantsiko negozio egokiak modelizatzea eta zabaltzea.

  • Balio proposamen berriak artikulatzea ekonomia zirkularrarekin hibridatuz.

 

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

 

Diruz lagungarriak izango dira entitate eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean. (Ikusi diruz lagungarriak diren kostuak I.eranskina - 12.oinarria eta V.eranskina – 5.oinarri aldatua).

 

Dirulaguntzen zenbatekoak

 

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 80 izango dira.

 

Emateko prozedura

 

Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

 

Bateragarritasuna edo bateraezinta

 

Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak helburu bererako beste dirulaguntza, sarrera edo baliabiderekin, baita edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional, europar edo nazioartekotik etortzen direnekin ere.

 

Betetzeko epeak

 

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 17an, goizeko 12:00etan amaituko da. 

Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan. 

Proiektuen exekuzio data: 2023ko ekainaren 8a

Proiektuak justifikatzeko data: 2023ko uztailaren 8a.

 

Araudi aplikagarria

 

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programaren 2022ko oinarri arautzaileak eta deialdia: V.ERANSKINA - Ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzea. (2021/06/15eko Diputatuen Kontseiluaren erabakiaz onartu zen – 2021/06/18ko GAO 114 zk. eta Diputatuen kontseiluaren 2022/05/10eko akordioa baten bidez aldatu - 2022/05/20ko GAO 95zk.).

 

Eskaera egiteko urratsak

 

  • Informazioa eta dokumentuak    

  http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/ekonomia-zirkularra 

  •  Eskaera kudeatzeko aplikatiboa

http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

 

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

 

EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua

Kudeaketa Administratiboa: 943- 113770

Kudeaketa teknikoa: 943-112217
sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
ARAUDIA DESKARGATU
9/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Arretarako Foru Sistema arautzen duena.