Enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa-proiektuei laguntzeko dirulaguntzak.
Dirulaguntzak GAUZAZKO LAGUNTZATZAT hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.
Pertsona onuradunak
Gipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten emakumeak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.
Diruz lagunduko diren jarduerak
Bideragarritasun plana: pertsona edo talde sustatzaileari, ideia ontzeko eta bideragarritasun planaren eratzeko prozesuan laguntzeko ekintzak, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak homologatutako entitateen bidez
Enpresa sortzeko aholkularitza-zerbitzuak ematerakoan, proiektu bakoitzeko gehienez ere 25 orduko ordu-dedidazio hautagarria aurreikusten da bideragarritasun-planerako
Dirulaguntzak emateko prozedura
Lehiarik gabekoa: dirulaguntzak aurrekontuko zuzkidurak amaitu arte emango dira, eskaerak jaso diren ordenaren eta eska dakiekeen informazio guztia bete izanaren arabera.
Bateragarritasuna ala bateraezintasuna
Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin.
Bete behar diren epeak:
· Proiektuen hasiera data: 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.
· Eskaerak aurkezteko epea:
- 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartean hasitako proiektuak: 2022ko uztailaren 21ean, 12:00etan.
- 2022ko uztailaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean hasitako proiektuetan, eskaera proiektua hasi eta hurrengo hilabete naturalaren barruan egingo da.
· Proiektuak justifikatzeko epea:
- 2022ko maiatzaren 31 baino lehen hasitako proiektuen kasuan: 2022ko uztailaren 27a baino lehen.
- 2022ko ekainaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean hasitako proiektuen kasuan: 2022ko urriaren 31 baino lehen.
- 2022ko irailaren 1etik aurrera hasitako proiektuen kasuan: 2023ko apirilaren 1a baino lehen.
Araudi aplikagarria
«Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa»ren oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia. Programa hori Diputatuen Kontseiluaren 2022ko ekainaren 21an erabakiz onartu zen (2022ko uztailaren 4koa GAO,126 zk).
Kofinantzaketa
Programak EGFen (Europako Gizarte Funtsa) kofinantzaketa komunitarioa (% 50) du “EGF zure etorkizunean inbertitzen du" goiburuaz
Eskaera egiteko urratsak
· Informazioa eta dokumentuak → https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/ekintzailetasuna/emakumeekintzailea
· Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa →http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua
• Telefonoak: Kudeaketa teknikoa: 943-112287
• Kudeaketa Administratiboa: 943- 112218
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.