Eusko Jaurlaritza, SPRI eta EAEko hiru aldundiek koordinatzen duten programa da; Euskaliten parte hartzea ere badu.
Bere helburua da kudeaketa aurreratuko ereduarekin lotuta dauden kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, baldin eta proiektu horiek laguntzen badute Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen. Laguntzak hasierako kontraste baten eta proiektu pilotoan eta/edo finkatzeko proiektuen garapenaren bidez burutzen dira.
Programak bi fase ditu.
1. fasea: Hasierako kontrastea
Enpresek euren kudeaketari buruzko diagnostikoa egiten dute erreferentzia moduan Kudeaketa Aurreratuko Eredua erabiliz; ataza horiek kanpoko talde baten kontrastea dute.
2. fasea: Ekintza Plana
Hasierako kontrastearen txostenaren aholkuetatik abiatuta enpresak Ekintza Plan bat egiten du. Plan horretan bi motatako ekintzak sar daitezke.
2A - Ereduzko proiektuak
2B - Finkatze-proiektuak
Innobideak-Kudeabide programako informazio osoa http://www.kudeabide.com web orrian aurki daiteke.
Enpresa onuradunak
Enpresa onuradunek baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Izaera juridiko propioa izatea.
b) Ondorengo industria jarduerak burutzea: erauzketa, eraldaketa, ekoizpena, jarduera horien ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoak eta informazioaren eta komunikazioaren gizartearen alorrekoak. Jarduera hori zerrenda honetako JEZ epigrafeetako batean sartuta egon beharko da (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga): ERANSKINA- JARDUERA EKONOMIKOEN ZERRENDA
c) Gipuzkoan kokatuta egotea.
d) 5 edo hortik gora eta 50 langile baino gutxiago izatea urteko lansaio osoa kontuan hartuta.
e) Egunean izatea Euskalitek egindako Kudeaketa Aurreratuko Kontraste Txostena, non gomendio gisa jasoko baita Kudeaketa Aurreratuko Finkatze Proiektu bat egitea identifikatu diren hobetu beharreko arloetako batean edo batzuetan.
f) Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea.
g) Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuen eraginpean ez egotea.
h) Enpresak konpromisoa hartzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahiz foru sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateen laguntzei eta dirulaguntzei aplikatu beharreko jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua hasieratik bukaerara betetzeko; kode hori Diputatuen Kontseiluak onartu zuen 2018ko urriaren 2ko bileran eta helbide elektroniko honetan eskura daiteke: https://www.gipuzkoa.eus/eu/aldundia/zuzentasun-sistema.
i) Eta, horrenbestez, ez du inolako interes gatazkarik ez beste lizitatzailea batzuekiko edo proiektuan interesatutako beste alderdi batzuekiko antzeko inolako harremanik.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak.
Kudeaketa Aurreratuaren Kontraste Txostenari erantzuten dioten finkatze proiektuak (2B), Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren arabera enpresari aurre egiten lagunduko dioten metodologiak eta tresnak erabiltzea eta ezartzea helburu dutenak.
Diruz lagundu daitezken kostuak
Kostu hautagarritzat joko dira kudeaketa hobetzeko aurkeztutako proiektuaren eremuan hainbat jarduera egiteko kanpoko enpresak kontratatzeko kostuak soilik.
Dirulaguntzen zenbatekoa
Proiektuaren kostu hautagarrien %60 diruz lagunduko da, eta gehienez ere 7.200 euro izango dira enpresa bakoitzeko.
Emateko prozedura
Elkarrekiko lehiarik gabe onartuko dira laguntzak, aurrekontu zuzkidura agortu arte.
Bateragarritasuna ala bateraezintasuna
Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin.
Betetzeko epeak
Araudi aplikagarria
Eskaera egiteko urratsak
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua
Kudeaketa teknikoa- 943 112252
Kudeaketa administratiboa: 943-113770
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua BerrikuntzaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.