III. Eranskina: pertsonen enpresatako parte hartzea bultzatzea


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

Gipuzkoan pertsonetan oinarritutako enpresa eredu parte-hartzaileagoak sustatzea, enpresetan pertsonen partaidetza aktibo, eraginkor eta erantzunkide baten bitartez kalitatezko enpleguaren eta jasangarritasun hirukoitzaren oinarrizko osagai gisa.

Entitate onuradunak

a) Gipuzkoan kokatutako enpresak.

b) Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.

c) EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

d) Gipuzkoan kokatutako EAEn ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalak.

2.2 Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.7. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3 Ez dira entitate onuradunak izango: elkarteak, fundazioak, federazioak, eta, entitate eta Sozietate publikoak , salbu 2.1 b), c) eta d) oinarritan ezarritako entitateak

 

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

 Diruz laguntzeko moduko jarduketak izango dira enpresetan, konpromisotik eta erantzunkidetasunetik, pertsonen partaidetza eremu hauetan ezartzeko prozesuak bultzatzen dituzten proiektuak:


-    kudeaketan partaidetza
-    erabaki estrategikoetan partaidetza
-    emaitzetan partaidetza
-    kapitalean partaidetza.
-    emakumeen partaidetza erabakiak hartzeko       
   esparruetan

Proiektu horiek proposatu eta garatu daitezke helburu hauek dituen jarduketa batetik: sendotzea eta garatzea antolakuntza-eraldaketa, lehiakortasuna eta jasangarritasuna, jarraitutasuna eta belaunaldi aldaketa, transmisioa, gizarte ekonomia, eta baita enpresa-berregituratze eta berrabiatze bereraino ere.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

5.1 Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 35a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / Urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da

 

5.2 Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

 

5.3 Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan gastu mota bakoitzerako ezarritako mugekin.

 

5.4 Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu enpres elkarte eta klusterren kasuna; horietan, zeharkako kostu gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen % 15a bakarrik hartuko da kontuan.

 

Dirulaguntzen zanbatekoa

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 75 izango dira. 

Emateko prozedura

Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

Bategarritasuna ala bateraezintasuna

Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin

Betetzeko epeak
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 7an, goizeko 12:00etan amaituko da.
  • Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
  • Proiektuen exekuzio data: 2023ko ekainaren 15a.
  • Proiektuak justifikatzeko data: 2023ko uztailaren 15a.

 

Araudi aplikagarria

Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozio-ekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko programaren 2022ko oinarri arautzaileak eta deialdia. (2021-09-7ko  Diputatuen erabakiaz onartu zen -2021/09/15eko GAO 177 zk.- eta Diputatuen kontseiluaren 2022ko maiatzaren 3ko akordio baten bidez aldatu - 2022/05/06ko GAO 85 zk.).

Eskaera egiteko urratsak

• Informazioa eta dokumentuak:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/kalitatezko-enplegua/partaidetza

 

• Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa        

http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA  SUSTAPENEKO ZERBITZUA

• Kudeaketa administratiboa: 943.112227
• Kudeaketa teknikoa: 943.112217

sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
ARAUDIA DESKARGATU
9/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Arretarako Foru Sistema arautzen duena.