Oinarri teknologikoko enpresak eta/edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko programa: IV. Eranskina (TXEKINTEK)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Berrikuntza

Deskribapena:

Deskribapena:

 

Ekimen pertsonaleko enpresa–proiektu berrietan laguntzea, Gipuzkoako enpresa–sarea dibertsifikatzen laguntzeko, haren izaera eraldatzailean eta balio erantsi handian oinarrituta, eta arreta berezia jarrita EAEko RIS–3 estrategiarekin lerrokatuta daudenetan (lehentasun estrategikoak, aukera–eremuak eta zeharkako ekimen traktoreak).

 

Entitate onuradunak:

 

  1. Pertsona fisikoak, oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.
  2. Gipuzkoan helbide soziala eta fiskala edo egoitza duten pertsona juridikoak, eta oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.

 

Dirulaguntzaren xede jarduerak:

 

Oinarri teknologikoko enpresa edo enpresa berritzailearen ideia sortu, enpresa plana prestatu eta abian jartzeko prozesuan pertsonari edo ekipo bultzatzaileari laguntza ematea.

BIC GIPUZKOAk babestuko dituen enpresa ekimenak.

 

Diruz lagundu daitezkeen kostuak:

 

Diruz lagunduko diren kostuak ondorengoak izango dira:

    • Enpresa esparruan edo proiektuaren araberako berariazko esparruan gaitasunak eskuratzea. 
    • Kanpo aholkularitza eta laguntza teknikoaren gastuak. 
    • Prospekzio azterlanak eta dokumentazioa. 
    • Azoketara joatea, bidaiatzea eta abar.
    • Maketa eta prototipoak egitea.

 

Dirulaguntzen zenbatekoa:

 

Dirulaguntza, kostu hautagarrien % 100 artekoa izango da, enpresa proiektu bakoitzeko 40.000 €–ko gehienezko mugarekin.

 

Dirulaguntzak emateko prozedura:

 

Dirulaguntzak emateko prozedura lehiakortasunik gabekoa izango da, aurrekontua agortu arte.

 

Bateragarritasuna ala bateraezintasuna:

 

Dirulaguntzak hauek ez dira bateragarri izango Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin. Aldiz, bateragarri izango dira Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada eta eragotzi gabe gai horren inguruan beste laguntza batzuen araudiak esaten duena.

Oinarri hauen arabera diruz lagundutako proiektua garatzeko dirulaguntza bat eskatzen edo lortzen duen entitate onuradunak horren berri eman beharko dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.

 

Betetzeko epeak:

 

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko urriaren 22an, eguerdiko 13:00etan bukatuko da.
  • Jarduerak hasteko epea: Jarduerak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.
  • Proiektuen exekuzio data: 2025ko irailaren 30ean.
  • Proiektuen justifikazio data: 2025ko urriaren 31an.

 

Araudi aplikagarria:

 

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programa.

IV. ERANSKINA: Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko diru laguntzen oinarri bereziak. 

 

«Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa»ren oinarri arautzaileak (GAO 126 zk. 2022–07–04).

«Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa»ren 2024ko deialdia (GAO 91 zk. 2024–05-13).

 

Eskaera egiteko urratsak:

 

 

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu:

 

EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua:

Telefonoak:

    • Kudeaketa Teknikoa: 943112287
    • Kudeaketa Administratiboa: 943112218

emaila: sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Berrikuntza
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.