Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea – BIDERAGARRITASUN PLANA.
Dirulaguntzak GAUZAZKO LAGUNTZATZAT hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.
Pertsona onuradunak:
Gipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten pertsonak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.
Diruz lagunduko diren jarduerak:
Pertsona edo talde sustatzaileari, ideia umotzreko eta Bideragarritasun planaren eratzeko prozesuan laguntzeko ekintzak, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak homologatutako entitateen bidez.
Dirulaguntzen zenbatekoa:
Dirulaguntzaren tasa % 100eraino izango da, ezarritako moduluen sistematik eratortzen diren kostuak hartuz oinarri gisa.
Dirulaguntzak emateko prozedura:
Lehiarik gabekoa: dirulaguntzak aurrekontuko zuzkidurak amaitu arte emango dira, eskaerak jaso diren ordenaren eta eska dakiekeen informazio guztia bete izanaren arabera.
Dirulaguntzen arteko bateragarritasuna:
Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin.
Bete behar diren epeak:
Eskaera egiteko epea: 2024ko uztailaren 11eraino, 13:00etan.
Gauzatzeko epea: 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko irailaren 30era.
Justifikatzeko epea: 2024ko irailaren 30eraino.
Eskaera egiteko epea: 2024ko abenduaren 10eraino, 13:00etan.
Gauzatzeko epea: 2024ko uztailaren 1etik 2025eko martxoaren 31era.
Justifikatzeko epea: 2025eko apirilaren 7raino.
Araudi aplikagarria:
«Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa»ren oinarri arautzaileak. Programa hori Diputatuen Kontseiluaren 2022ko ekainaren 21an erabakiz onartu zen (2022ko uztailaren 04koa GAO, 126 zk).
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu:
EKONOMIA SUSTAPENEKO Zerbitzua.
Telefonoak:
emaila: sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua BerrikuntzaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.