Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza emateko programa: II.Eranskina (TXEKIN)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

  

Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea - BIDERAGARRITASUN PLANA

 

Dirulaguntzak GAUZAZKO LAGUNTZATZAT hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.

 

Pertsona onuradunak:

  

Gipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten pertsonak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.

Diruz lagunduko diren jarduerak:

 

Pertsona edo talde sustatzaileari, ideia umotzreko eta Bideragarritasun planaren  eratzeko prozesuan laguntzeko ekintzak, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta  Landa Inguruneko Departamentuak homologatutako entitateen bidez.

 

Dirulaguntzen zenbatekoa

 

Dirulaguntzaren tasa % 100eraino izango da, ezarritako moduluen sistematik eratortzen diren  kostuak hartuz   oinarri gisa.

 

Dirulaguntzak emateko prozedura

 

Lehiarik  gabekoa: dirulaguntzak aurrekontuko  zuzkidurak  amaitu  arte  emango  dira, eskaerak jaso diren ordenaren eta eska dakiekeen informazio guztia bete izanaren  arabera. 

 

Dirulaguntzen arteko bateragarritasuna

 

Dirulaguntza hauek  ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin.

 

Bete behar diren epeak

 

 ·         Proiektuen hasiera data: 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera. 

 

·        Eskaerak aurkezteko epea:

-          2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartean hasitako proiektuak: 2022ko uztailaren 21ean, 12:00etan.

-          2022ko uztailaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean hasitako proiektuetan, eskaera proiektua hasi eta hurrengo hilabete naturalaren barruan egingo da. 

 

·         Proiektuak justifikatzeko epea:

-          2022ko maiatzaren 31 baino lehen hasitako proiektuen kasuan: 2022ko uztailaren 27a baino lehen.

-          2022ko ekainaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean hasitako proiektuen kasuan: 2022ko urriaren 31 baino lehen.

-          2022ko irailaren 1etik aurrera hasitako proiektuen kasuan: 2023ko apirilaren 1a baino lehen. 

 

Araudi aplikagarria

 

«Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko  programa»ren oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia. Programa hori Diputatuen Kontseiluaren 2022ko ekainaren 21an erabakiz onartu zen (2022ko uztailaren4koa  GAO 126 zk).

 

Kofinantzaketa

 

Programak  EGFen (Europako Gizarte Funtsa) kofinantzaketa komunitarioa (% 50) du “EGF zure etorkizunean inbertitzen du goiburuaz

 

Eskaera egiteko urratsak


• Informazioa eta dokumentuak → http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/ekintzailetasuna/txekin


• Diru-laguntzak kudeatzeko aplikatiboa→ http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

 

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

 

EKONOMIA SUSTAPENEKO Zerbitzua

Kudeaketa teknikoa:  943112252

Kudeaketa administratiboa: 943112218

 txekin-2021@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.