GANTT: Terapia aurreratuak.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Berrikuntza

Deskribapena:

Programaren helburua

Programa honen xedea da Gipuzkoan terapia aurreratuen lurralde-estrategia bultzatzea ikerketaren eta garapenaren esparruan, Gipuzkoako ekosistemaren lankidetza indartuz.

 

Aurrekontua

Guztira deialdi honetan emango diren laguntzen zenbatekoa 1.000.000 eurokoa da.

 

Entitate onuradunak

Lankidetza eta/edo elkarlan formularen pean aurkezten diren entitate hauek hartuko dira onuraduntzat:

  • Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak, baldin eta sektore biosanitariokoak badira eta terapia aurreratuen esparruan proiektuak garatzen badituzte, edo terapia aurreratuak fabrikatzeko industria-prozesuarekin lotutako zerbitzu-enpresak badira.
  • EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak,. baldin eta sektore biosanitariokoak badira eta terapia aurreratuen esparruan proiektuak garatzen badituzte.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko erakundeak, Osasun Zientzien ikerketa-arlokoak Gipuzkoan kokatuak.

 

Diruz lagundutako jarduerak

Diruz lagundu daitezken jarduketak ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak izango dira.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerek bat etorri beharko dute GANTT estrategiarekin (https://www.gantt.eus/eu/gantt-estrategia) eta honako hauetarako proiektuak garatzera bideratuta egongo dira:

  • Terapia aurreratuetako saiakuntza klinikoak.
  • Terapia genikoak eta zelularrak.
  • CAR-T zelulen terapiak.
  • Terapia aurreratuen fabrikazioa.
  • Bektore biralak, ez-biralak eta plasmidoak garatzea eta ekoiztea.
  • Bektore biralak ekoizteko gaitasuna handitzea.
  • GMP (Good Manufacturing Practices delakoak) sartzea terapia aurreratuen produkzioan.

 

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

a) Langileen kostu zuzenak, proiektuari lotutako lanetan ari diren neurrian (ikertzaileak, teknikariak, eta ikerketa lanetan aritzen diren beste langile batzuk, entitate eskatzailearen plantillakoak).

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 35 €/orduko gehienez. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko langileen kostu zuzenen kasuan, kostu hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

b) Kontratuzko ikerketak, eskuratutako ezagutzek, eta, kanpoko iturrien baimen bidez, erabateko eskumen baldintzekin, lortutako patenteek eragindako kostuak, eta baita ere proiektura bideratutako aholkularitza eta zerbitzu baliokideen kostuak.

Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

c) Kanpoko aholkularitzaren eta zerbitzu baliokideen kostua (entitate parte hartzaileetako langileak ez diren laguntzaileak, eta proiektuaren oso espezializatuak diren zatien azpikontratazioa barne), betiere kanpoko iturriei erosita, zerbitzu horiek ikerketarako soilik eta modu jarraian erabiltzeko baldin badira, ezagutza teknikoak eta ikerketa ezagutzak barne.

Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

d) Lan horretarako akreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko eragileen azpikontratazioaren kostuak.

Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

e) Enpresa txiki eta ertainentzako jabetza industrialeko eskubideen kostuak.

f) Kostu orokorrak edo zeharkakoak: zeharkako kostu gisa konputatuko da diruz lagundu daitezkeen langileen zuzeneko kostuen % 15a.

g) Proiektutik zuzenean eratorritako ustiapen gastuak, material, hornidura eta antzeko produktuen kostuak barne.

h) Lanabesen eta materialen kostuak, proiekturako erabiltzen diren neurrian; lanabesen eta materialen bizitza baliagarri osoa ez bada proiekturako erabiltzen, diruz lagungarritzat hartuko dira proiektuaren iraupenari dagozkion amortizazio kostuak, orokorrean onartutako kontabilitateko printzipioen arabera kalkulatutakoak.

Lanabesen eta materialen kostuek ezingo dute gainditu guztizko kostu hautagarrien % 25a.

 

Laguntzen zenbatekoa

a) Ikerketa industrialaren proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen %50eraino.

b) Garapen esperimentaleko proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25eraino.

Aurreko a) eta b) ataletan ezarritako ehunekoak %80 arte handitu ahalko dira honelako kasuetan:

%10 eskatzailea enpresa ertaina denean, eta %20 enpresa txikiak direnean.

%15 baldintza hauetakoren bat betetzen bada:

- Proiektuak benetako lankidetza behar izatea:

1.- Enpresen artean, gutxienez bat enpresa txikia edo ertaina izatea, edo bi estatu kideetan gutxienez garatzea, edo estatu kide batean eta EEEko erabakian alderdi kontratatzaile batean; aldi berean, enpresa batek ez du, bere kabuz, diruz laguntzekoak diren kostuen % 70 baino gehiago ordainduko.

2.- Enpresa baten eta ikertzeko eta ezagutza hedatzeko zeregina duen organismo baten edo batzuen artean, horiek beren gain hartuko dute, gutxienez, diruz laguntzekoak diren kostuen % 10, eta beraien ikerketen emaitzak argitaratzeko eskubidea izango dute.

- Proiektuaren emaitzak zabal hedatzea, hitzaldi, argitalpen, sarbide askeko datu-base, eta doako edo iturri irekiko programa informatikoen bitartez.

 

Emateko prozedura

Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

 

Bateragarritasuna ala bateraezintasuna

Dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administraziok edo erakunde publikok nahiz pribatuk, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak, helburu bera lortzeko emandako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin, ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorrak, kategorien araberako salbuespenari buruzkoak, aurreikusitako gehieneko kopurura arte.

 

Eskaerak aurkezteko epea
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko abenduaren 12an, goizeko 12:00etan amaituko da.
  • Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
  • Proiektuen exekuzio data: 2024ko azaroaren 7a.
  • Proiektuak justifikatzeko data: 2024ko abenduaren 7a.

 

Araudi aplikagarria

Gipuzkoan terapia aurreratuak sustatzeko (GANTT) programaren 2023ko oinarri arautzaileak eta deialdia (2023 azaroak 21eko Diputatuen Kontseiluaren erabakiaz onartu zen - 2023/11/24 GAO 227 zk.).

 

Proiektuak elkarlanean

Eskaera egiteko beharrezko dokumentuak.

 

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA

  • Kudeaketa teknikoa: 943 11 22 52

sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Berrikuntza
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.