III-Eranskina- Trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkoa: Gaitasunak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

Testuinguru egokia sustatzea, bizialdi osoko ikaskuntzak aukera eman diezaien pertsonek gaitasun, trebetasun, ezagutza eta konpetentzi berdeak eskuratu eta gara ditzaten, lurraldea trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkorantz eraldatzen aktiboki parte har dezaten.

Entitate onuradunak

2.1 Entitate onuradunak izango dira Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko entitateak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren funts publikoen bidez finantzatutakoak eta entitate horien interesak ordezkatzen dituzten taldeak eta elkarteak eta unibertsitateak. Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoitza.

 

2.2 Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.7. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak
  • Erronka berriei eta etorkizuneko itxaropenei erantzungo dieten gaitasun berdeak sustatzea eta gizarteratzea.
  • Profil berrien eskaerari erantzutea, trebetasunak eguneratzeko edo birdefinitzeko beharra.
  • Gaitasun berdeak bultzatzea, bizitza osoan zeharreko ikaskuntza-jardueretan parte hartzen duten pertsonak jabetu daitezen garatzen duten jardueraren inpaktu ekologikoaz.
  • Ezagutzak hobetzea eta pertsonak trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkoak sortzen dituen aukeretarantz bideratzeko prozesuei balioa ematea.
  • Trantsizio ekologikorako gaitasunak, trebetasunak, ezagutzak eta konpetentziak lantzeko estrategiak txertatzea.
  • Trantsizio ekologikorako konpetentziak garatzeko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-ekintzak eta jardunbide egokiak garatzea.
  • Genero-berdintasunera bideratutako trantsizio ekologikorako gaitasunak garatzeko ekintza espezifikoak garatzea.
  • Ekintza positiboko neurriak antolatzea, biztanleriaren kolektiboen arteko desberdintasunak saihesteko.

 

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

5.1 Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 35a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / Urteko ordu kopurua.

 

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da

 

5.2 Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

5.3 Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan gastu mota bakoitzerako ezarritako mugekin. 

5.4 Zeharkako kostuak eta/edo kostu orokorrak kostu hautagarri gisa zenbatuko dira, justifikatu beharrik gabe, diruz lagun daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen % 15 bakarrik.

 

Dirulaguntzen zanbateko

Dirulaguntzak kostu hautagarrien %95 izango dira

Emateko prozedura

Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

Bateragarritasuna ala bateraezintasuna

Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin.

Betetzeko epeak

•    Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko abenduaren 12an, goizeko 12:00etan amaituko da.

•    Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.

•    Proiektuen exekuzio data: 2023ko irailaren 30a.

•    Proiektuak justifikatzeko data: 2023ko urriaren 30a.

Araudi aplikagarria

Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozio-ekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programaren 2022ko oinarri arautzaileak eta deialdia (2022/11/21eko GAO 220 zk.)

Eskaera egiteko urratsak

- Informazioa eta dokumentuak

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/trantsizio-ekologiko-jasangarria-eta-bidezkoa/gaitasunak


- Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa

http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

 

 

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA

• Kudeaketa administratiboa: 943.112227
• Kudeaketa teknikoa: 943.112217

sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.