Gipuzkoako enpresa sarean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzea, bere jarduera ekonomikoaren lehiakortasuna erraztuko duten enpresa eredu ekologikoagoetara, jasangarriagoetara eta inklusiboagoetara eraldatuz
Entitate onuradunak2.1 Entitate onuradunak izango dira:
• Gipuzkoan kokatutako enpresak.
• Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.
• EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.
d) Gipuzkoan kokatutako EAEn ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalak.
2.2 Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.7. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
2.3 Ez dira entitate onuradunak izango: elkarteak, fundazioak, federazioak, eta, entitate eta Sozietate publikoak , salbu 2.1 b), c) eta d) oinarritan ezarritako entitateak
Diruz lagundu daitezkeen kostuak
5.1 Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 40a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.
Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:
Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / Urteko ordu kopurua.
Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.
Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.
Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.
Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da
5.2 Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.
Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.
5.3 Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan gastu mota bakoitzerako ezarritako mugekin.
5.4 Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu enpres elkarte eta klusterren kasuna; horietan, zeharkako kostu gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen % 15a bakarrik hartuko da kontuan.
Dirulaguntzak kostu hautagarrien %75 izango dira
Emateko prozeduraLaguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.
Bateragarritasuna ala bateraezintasunaDirulaguntza hauek ez dira bateragarriak beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin.
Betetzeko epeak• Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko abenduaren 12an, goizeko 12:00etan amaituko da.
• Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
• Proiektuen exekuzio data: 2023ko irailaren 30a.
• Proiektuak justifikatzeko data: 2023ko urriaren 30a.
Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozio-ekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programaren 2022ko oinarri arautzaileak eta deialdia (2022/11/21eko GAO 220 zk.)
Eskaera egiteko urratsak- Informazioa eta dokumentuak
Enpresak - Ekonomia Sustapena - Ekonomia Sustapena (gipuzkoa.eus)
- Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa
http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA
• Kudeaketa administratiboa: 943.112227
• Kudeaketa teknikoa: 943.112217
sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.