Enpresa sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa–proiektuei laguntza eta tutoretza emateko diru–laguntzak
Dirulaguntzak GAUZAZKO LAGUNTZATZAT hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.
Pertsona onuradunak
Emakumeek sortutako enpresak, aldez aurretik bideragarritasun–plana EMEKINen dinamikaren barruan egin dutenak eta, gainera, laguntza–eskaera aurkezteko unean JEZen alta eman zutenetik 5 hilabete baino gehiago igaro ez direnak.
Diruz lagunduko diren jarduerak
Laguntza eta tutoretza entitate homologatuen bidez emango da, eta honako esparru hauek hartu ahal izango ditu:
— Kontabilitateko, liburuak edukitzeko, aholkularitza fiskaleko eta laneko jardueretan laguntzea.
— Enpresa–zuzendaritza eta kudeaketari buruzko aholkularitza.
— Jarduera juridikoak (jabetza intelektuala barne) eta aholkularitza DBLOn.
— Merkaturatzea, marketina eta komunikazioa: estrategiak, logotipoaren eta irudi korporatiboaren diseinua eta oinarrizko papergintza; diseinua, errotuluak eta katalogoak; publizitate–kanpainen diseinua (merkaturatzea).
– Interneten posizionatzea.
– Merkatu–azterketak.
— Iraunkortasuna eta ingurumena eta ekonomia zirkularra.
Enpresa sortzeko aholkularitza–zerbitzuak ematerakoan, proiektu bakoitzeko gehienez ere 25 orduko ordu–dedidazio hautagarria aurreikusten da laguntzarako eta tutoretzarako.
Dirulaguntzak emateko prozedura
Lehiarik gabekoa: dirulaguntzak aurrekontuko zuzkidurak amaitu arte emango dira, eskaerak jaso diren ordenaren eta eska dakiekeen informazio guztia bete izanaren arabera.
Bateragarritasuna ala bateraezintasuna
Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin.
Bete behar diren epeak
ESKAERAK aurkezteko epea.
· 2021ean EJZn alta emandako enpresak: 2022ko uztailaren 21ean, 12:00etan.
· 2022an EJZn alta emandako enpresak: 2022ko urriaren 18an, 12:00etan.
Proiektuak GAUZATZEKO ETA JUSTIFIKATZEKO epea:
Proiektuen justifikazioa 2022ko irailaren 30ean amaituko da.
Proiektuen justifikazioa 2023ko apirilaren 28an amaituko da.
Araudi aplikagarria
«Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa»ren oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia. Programa hori Diputatuen Kontseiluaren 2022ko ekainaren 21an erabakiz onartu zen (2022ko uztailaren 04koa GAO, 126 zk).
Kofinantzaketa
Programak EGFen (Europako Gizarte Funtsa) kofinantzaketa komunitarioa (% 50) du “EGF zure etorkizunean inbertitzen du goiburuaz
Eskaera egiteko urratsak
· Informazioa eta dokumentuak → https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak–eta–laguntzak/ekintzailetasuna/emakumeekintzailea
· Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa →http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua
Telefonoak:
· Kudeaketa teknikoa: 943–112287
· Kudeaketa Administratiboa: 943–112218
Emaila: sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.