Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa: III. Eranskina EMEKIN-Laguntza eta tutoretza


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

 

Enpresa sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa–proiektuei laguntza eta tutoretza emateko diru–laguntzak

Dirulaguntzak GAUZAZKO LAGUNTZATZAT hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.

 

Pertsona onuradunak

 

Emakumeek sortutako enpresak, aldez aurretik bideragarritasun–plana EMEKINen dinamikaren barruan egin dutenak eta, gainera, laguntza–eskaera aurkezteko unean JEZen alta eman zutenetik 5 hilabete baino gehiago igaro ez direnak.

Diruz lagunduko diren jarduerak

 

Laguntza eta tutoretza entitate homologatuen bidez emango da, eta honako esparru hauek hartu ahal izango ditu: 

Kontabilitateko, liburuak edukitzeko, aholkularitza fiskaleko eta laneko jardueretan laguntzea.

Enpresa–zuzendaritza eta kudeaketari buruzko aholkularitza.

— Jarduera juridikoak (jabetza intelektuala barne) eta aholkularitza DBLOn.

Merkaturatzea, marketina eta komunikazioa: estrategiak, logotipoaren eta irudi korporatiboaren diseinua eta oinarrizko papergintza; diseinua, errotuluak eta katalogoak; publizitate–kanpainen diseinua (merkaturatzea).

 – Interneten posizionatzea.

– Merkatu–azterketak.

— Iraunkortasuna eta ingurumena eta ekonomia zirkularra.

 

Enpresa sortzeko aholkularitza–zerbitzuak ematerakoan, proiektu bakoitzeko gehienez ere 25 orduko ordu–dedidazio hautagarria aurreikusten da laguntzarako eta tutoretzarako.

 

Dirulaguntzak emateko prozedura

 

Lehiarik  gabekoa: dirulaguntzak aurrekontuko  zuzkidurak  amaitu  arte  emango  dira, eskaerak jaso diren ordenaren eta eska dakiekeen informazio guztia bete izanaren  arabera.

 

Bateragarritasuna ala bateraezintasuna

 

Dirulaguntza hauek  ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin. 

 

Bete behar diren epeak

 

ESKAERAK aurkezteko epea.

·         2021ean EJZn alta emandako enpresak: 2022ko uztailaren 21ean, 12:00etan.

·         2022an EJZn alta emandako enpresak: 2022ko urriaren 18an, 12:00etan.

  

Proiektuak GAUZATZEKO ETA JUSTIFIKATZEKO epea:

  •  2021ean EJZn alta emandako enpresak. 2021eko urtarrilaren 1ean hasi eta 2022ko irailaren 30ean amaituko da gauzatzeko epea.

           Proiektuen justifikazioa 2022ko irailaren 30ean amaituko da.

 

  •   2022. urtean EJZn alta emandako enpresak: 2022ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2023ko apirilaren 28an amaituko da.

           Proiektuen justifikazioa 2023ko apirilaren 28an amaituko da.

 

Araudi aplikagarria

 

«Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko  programa»ren oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia. Programa hori Diputatuen Kontseiluaren 2022ko ekainaren 21an erabakiz onartu zen (2022ko uztailaren 04koa  GAO, 126 zk).

 

Kofinantzaketa

 

Programak  EGFen (Europako Gizarte Funtsa) kofinantzaketa komunitarioa (% 50) du “EGF zure etorkizunean inbertitzen du goiburuaz

 

Eskaera egiteko urratsak

 

·         Informazioa eta dokumentuak → https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak–eta–laguntzak/ekintzailetasuna/emakumeekintzailea 

 

·         Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa →http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

 

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

 

EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua

Telefonoak:

·         Kudeaketa teknikoa: 943–112287

·         Kudeaketa Administratiboa: 943–112218

 

Emaila: sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.