VIII. Eranskina: ezagutza sortu, transferitu eta partekatzea Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

Aldeko testuinguru bat sustatzea, ekosistema sozioekonomiko osoaren lankidetzarekin, alde batetik, kalitatezko enplegu jasangarri bat sortzeko, betiere Gipuzkoan bultzatzen ari den enpresa eta lurralde garapeneko ereduarekin lotua, eta bestetik, enplegua eta lantokiak eraldatzeko gaitasunak garatzeko, etorkizuneko aldaketei aurrea hartzea eta sortuko diren aukera guztiak aprobetxatzea ahalbidetuko dutenak, jasangarritasun hirukoitza txertatuz (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa)

Entitate onuradunak

a) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuak dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden entitateak.

b) Gipuzkoan kokatutako enpresa-elkarteak eta klusterrak.

c) EAEn kokatuta dauden eta Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituzten enpresa elkarteak eta/edo klusterrak.

d) Gipuzkoan kokatutako EAEn ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalak.

e) Dirulaguntzaren xede diren gaietan espezializatutako zerbitzu aurreratuen enpresak, Gipuzkoan kokatuak. 

Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.

 

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

Diruz lagundu daitezke jarduketa hauek:

-    Funtsezko ikerketa proiektuak.

-    Ikerketa industrialeko proiektuak.

-    Garapen esperimentaleko proiektuak.

-    Interes bereziko ekintza osagarriak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) erakunde bat, gutxienez, barne hartzen duten ekintzak, prospektiba eta zaintza azterlanak egiteko; eta lankidetza, transferentzia, dinamizazioa, sustapena, hedapena eta zabalkundea bultzatzeko ekintzak, funtsezko eta industria arloko ikerketa proiektuekin lotutako jardueretan.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak lurraldearen eraldaketa jasangarri eta erantzunkidera bideratuko dira, kalitatezko enplegua garatzea ahalbidetuko duen testuinguru eta baldintza jakin batzuk sortzeko, betiere honako gai hauetara bideratuta:

-    Enpleguaren kalitatea
-    Lantokien eraldaketa
-    Langileen parte hartzea enpresetan
-    Bizitza osoko ikaskuntza
-    Enplegagarritasuna eta okupazio maila
-    Etorkizuneko enplegua eta enpleguaren etorkizuna
-    Aldaketa digitalak, ekologikoak eta demografikoak
-    Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta erantzunkidetasuna
-    Enplegu jasangarria
-    Enplegu gune berriak
-    Enpleguaren hiru dimentsioak integratzea (pertsonala, antolakuntzakoa eta soziala)

651/2014 Erregelamenduko (EB) 6. artikuluaren arabera, oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzak emango dira soilik laguntza jasoko duen enpresaren jardueran pizgarri efektua sortzen badute:

-    - ETE baten kasuan, laguntzak pizgarri efektua duela ulertuko da enpresak proiektuan edo jardueran lanean hasi aurretik aurkeztu badu laguntza eskaera.

-    Enpresa handiei dagokienez, laguntza batek pizgarri efektua duela ulertuko da baldin eta aurreko atalean ezarritako baldintza betetzeaz gain, laguntzak emaitza hauetakoren bat edo gehiago izango dituela egiaztatzen badu:

•    Laguntzari esker, proiektuaren edo jardueraren irismena nabarmen handitzea, edo
•    Laguntzari esker, onuradunak proiektuan edo jardueran inbertituko duen zenbateko osoa nabarmen handitzea, edo
•    Proiektuaren edo jardueraren exekuzio erritmoa nabarmen handitzea.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

 5.1 Diruz lagungarriak izango dira:

a) Langileen kostu zuzenak, proiektuari lotutako lanetan ari diren neurrian (ikertzaileak, teknikariak, eta ikerketa lanetan aritzen diren beste langile batzuk, entitate eskatzailearen plantillakoak).

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

b) Kontratuzko ikerketak, eskuratutako ezagutzek, eta, kanpoko iturrien baimen bidez, erabateko eskumen baldintzekin, lortutako patenteek eragindako kostuak, eta baita ere proiektura bideratutako aholkularitza eta zerbitzu baliokideen kostuak.

Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

c) Kanpoko aholkularitzaren eta zerbitzu baliokideen kostua (entitate parte hartzaileetako langileak ez diren laguntzaileak, eta proiektuaren oso espezializatuak diren zatien azpikontratazioa barne), betiere kanpoko iturriei erosita, zerbitzu horiek ikerketarako soilik eta modu jarraian erabiltzeko baldin badira, ezagutza teknikoak eta ikerketa ezagutzak barne.

Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

d) Lan horretarako akreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko eragileen azpikontratazioaren kostuak.

Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez

e) Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.

f) Kostu orokorrak edo zeharkakoak: zeharkako kostu gisa konputatuko da diruz lagundu daitezkeen langileen zuzeneko kostuen % 15a.

g) Lanabesen eta materialen kostuak, proiekturako erabiltzen diren neurrian; lanabesen eta materialen bizitza baliagarri osoa ez bada proiekturako erabiltzen, diruz lagungarritzat hartuko dira proiektuaren iraupenari dagozkion amortizazio kostuak, orokorrean onartutako kontabilitateko printzipioen arabera kalkulatutakoak.

h) Proiektutik zuzenean eratorritako ustiapen gastuak, material, hornidura eta antzeko produktuen kostuak barne.

 

Dirulaguntzen zanbatekoa

6.1. Laguntzen ehunekoak honako hauek izango dira:

a)    Funtsezko ikerketa proiektuen kasuan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100.

b)    Ikerketa industrialaren proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50.

c)    Garapen esperimentaleko proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25.

d)    Interes bereziko ekintza osagarrietan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 funtsezko ikerketa proiektuei lotuta badaude, eta % 50 ikerketa industrialeko proiektuei lotuta badaude.

6.2. Aurreko b), c) eta d) ataletan ezarritako ehunekoak % 80 gehitu ahal izango dira honelako kasuetan:


Eskatzaileak enpresa ertainak direnean % 10, eta enpresa txikiak direnean % 20.
% 15 baldintza hauetakoren bat betetzen bada:

- Proiektuak benetako lankidetza behar izatea.

Enpresen artean, gutxienez bat enpresa txikia edo ertaina izatea, edo bi estatu kideetan gutxienez garatzea, edo estatu kide batean eta EEEko erabakian alderdi kontratatzaile batean; aldi berean, enpresa batek ez du, bere kabuz, diruz laguntzekoak diren kostuen % 70 baino gehiago ordainduko.

Enpresa baten eta ikertzeko eta ezagutza hedatzeko zeregina duen organismo baten edo batzuen artean, horiek beren gain hartuko dute, gutxienez, diruz laguntzekoak diren kostuen % 10, eta beraien ikerketen emaitzak argitaratzeko eskubidea izango dute.

- Proiektuaren emaitzak zabal hedatzea, hitzaldi, argitalpen, sarbide askeko datu-base, eta doako edo iturri irekiko programa informatikoen bitartez.

Emateko prozedura

Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

Bategarritasuna ala bateraezintasuna

Dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administraziok edo erakunde publikok nahiz pribatuk, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak, helburu bera lortzeko emandako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin, 651/2014 Erregelamendu Orokorrak, kategorien araberako salbuespenari buruzkoak, aurreikusitako gehieneko kopurura arte.

Betetzeko epeak
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 7an, goizeko 12:00etan amaituko da.
  • Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
  • Proiektuen exekuzio data: 2023ko ekainaren 15a.
  • Proiektuak justifikatzeko data: 2023ko uztailaren 15a.

 

Araudi aplikagarria

Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozio-ekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko programaren 2022ko oinarri arautzaileak eta deialdia. (2021-09-7ko  Diputatuen erabakiaz onartu zen -2021/09/15eko GAO 177 zk.- eta Diputatuen kontseiluaren 2022ko maiatzaren 3ko akordio baten bidez aldatu - 2022/05/06ko GAO 85 zk.).

 

Eskaera egiteko urratsak

- Informazioa eta dokumentuak


https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/kalitatezko-enplegua/ezagutza-kalitatezko-enplegua


- Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa

http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa 

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA

• Kudeaketa administratiboa: 943.112227
• Kudeaketa teknikoa: 943.112217

sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
ARAUDIA DESKARGATU
9/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Arretarako Foru Sistema arautzen duena.