V. eranskina: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta kontziliazio erantzukidea integratzea.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra erraztuko duten eta Gipuzkoako enpresetan berdintasun hori lortzeko oztopoak ezabatuko dituzten baldintzak sustatzea, Erantzunkide saretik sortutako ikaskuntzekin bat eginez.

Entitate onuradunak

2.1 Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatutako enpresak.

2.2 Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

 

2.3 Ez dira entitate onuradunak izango: elkarteak, fundazioak, federazioak, eta, entitate eta Sozietate publikoak.

 

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauetarako eraldaketa-proiektuak garatzea izango da:

-    Emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak egitea eta diseinatzea, enpresaren eta alderdi sozialaren artean negoziatu ondoren.

-    Emakumeen eta gizonen arteko ordainsari berdintasuna bermatzeko tresnak eta prozedurak txertatzea: ordainsari erregistroa, ordainsari auditoretza, enpresan eta aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan jasotako lanbide sailkapeneko lanpostuak baloratzeko sistema, eta langileen informazio eskubidea.


-    Gizonen erantzunkidetasunaren ikuspegia zaintzan txertatzeko ekintzak bultzatzea, berdintasun planean ezarrita daudenak.


-    Soldatari lotutako desberdintasunak identifikatzea, zuzeneko eta zeharkako diskriminazioak kontuan hartuta; eta desberdintasun horiei aurre egiteko eta ezabatzeko planak eta prozedurak diseinatu eta garatzea.

Berdintasun planek eta dagozkien tresnek araudi aplikagarrietan ezarritakoa bete beharko dute beti, eta, hala badagokio, baita EMAKUNDEk homologatutako erakunde batek ezarritako metodologia ere.

Gainerako kasuetan, kontratatutako laguntza teknikoak berdintasunean espezializatuta egon behar du. Gutxienez 150 orduko ikastaro baten bidez egiaztatuko da, unibertsitate edo erakunde publiko batek emana eta ziurtatua.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

5.1 Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 25a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.
Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:
Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / Urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

 

5.2. Ez dira kostu hautagarritzat hartuko emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak egitea eta diseinatzea, enpresaren eta alderdi sozialaren artean negoziatu ondoren, aurreikusitako ekintzen barruko langileen kostuak.

 

5.3 Kanpoko langileen kostuak, genero berdintasunean adituak izan behar dutenenak, hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

 

5.4 Ez dira gastu hautagarriak bidaiei eta egonaldiei dagozkion kostuak

 

5.5 Zeharkako kostua edo kostu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango.

 

Dirulaguntzen zanbatekoa
  •  Dirulaguntzak kostu hautagarrien %75 izango dira, indarreko legeria betetzeari buruzkoak izan ezik, horiek % 40 izango baitira.
  • Berdintasun planen kasuan, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 12.000 euro izango da.
Emateko prozedura

Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

Bategarritasuna ala bateraezintasuna

Dirulaguntza hauek bateragarriak izango dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin

Betetzeko epeak
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 7an, goizeko 12:00etan amaituko da.
  • Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
  • Proiektuen exekuzio data: 2023ko ekainaren 15a.
  • Proiektuak justifikatzeko data: 2023ko uztailaren 15a.

 

Araudi aplikagarria

Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozio-ekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko programaren 2022ko oinarri arautzaileak eta deialdia. (2021-09-7ko  Diputatuen erabakiaz onartu zen -2021/09/15eko GAO 177 zk.- eta Diputatuen kontseiluaren 2022ko maiatzaren 3ko akordio baten bidez aldatu - 2022/05/06ko GAO 85 zk.).

 

Eskaera egiteko urratsak

- Informazioa eta dokumentuak


https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/kalitatezko-enplegua/berdintasuna-eta-kontziliazio-erantzunkidea

- Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa

http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA

• Kudeaketa administratiboa: 943.112227
• Kudeaketa teknikoa: 943.112217

sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.