II. Eranskina: lantoki eraldatzaileak, iraunkorrak eta pertsonekiko eta lurraldearekiko konpromisoa dutenak garatzea


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

Ekosistema bat eta antolaketa ingurune batzuk sustatzea, inplikazio erantzunkidea eta partekatua duten alderdi guztien artean: pertsonak (konpromisoa eta ongizatea), enpresa (konpromisoa eta lehiakortasun jasangarria) eta lurraldea (konpromisoa eta kohesio soziala).

Entitate onuradunak

a) Gipuzkoan kokatutako enpresak.

b) Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.

c) EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

d) Gipuzkoan kokatutako EAEn ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalak.

2.2 Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.7. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.

2.3 Ez dira entitate onuradunak izango: elkarteak, fundazioak, federazioak, eta, entitate eta Sozietate publikoak , salbu 2.1 b), c) eta d) oinarritan ezarritako entitateak

 

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

Honako hauetarako eraldaketa-proiektuak garatzea izango da:

  • Prozesuak garatzeko metodologiak eta pertsonen balioa emateko sistematikak ezartzea, enpresaren helburuekin eta estrategiekin eta pertsonen antolakuntzekin koherenteak direnak (balio mapak…).
  • Estrategiak eta prozesuak sustatzea, lan inguruetan eta enpleguaren denboraren banaketa arloan eraldaketako formula aurreratuen antolaketa eta enpresa aldaketa bultzatzeko.
  • Aniztasunaren eta inklusibotasunaren kudeaketa txertatzea (adina, emakumeak eta gizonak, euskara, hezkuntza maila), enpresako arlo guztietan enplegagarritasun maila handitzeko.
  • 5.0 antolakundea eratzea, pertsonen, organizazioaren eta teknologiaren arteko oreka egokiarekin.
  • Eremu pertsonala, lanekoa eta soziala trazatzeko eta bateragarri egiteko tresnak eta aukerak txertatzea.
  •  Langileen enplegagarritasuna eta antolakundeen jasangarritasuna sustatzea.
  • Enpresa estrategian eta zereginetan pertsonekiko konpromisoa eta lurraldearekiko konpromisoa txertatzea, erantzunkidetasunean oinarrituta.
  •  Pertsonen kudeaketa eraldatzea.
  • Egituratzea lanaren antolaketa, lan ingurunea, lanpostuaren diseinua eta pertsonen autonomia, pertsonen eta antolakundearen premiak eta aukerak lerrokatuz.
  • Antolakundearen enpleguaren kalitatea aztertzea.
  • Antolakundearen eremu guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna txertatzeko testuinguruak bultzatzea.
  • Pertsona eta demokrazia ekonomikoa erdigunean jartzen dituzten antolakunde-harremanen forma berriak sustatzea.
  • Antolakundeen elementu ukiezinak (jarrerak, balioak, arauak, gaitasunak) indartzea, baldin eta antolakundeak osatzen dituzten pertsonen arteko lankidetza eta konpromisoa sustatzen badute (kultura eta proiektu partekatuak, konfiantza, balioak, harremanak – barnekoak eta kanpokoak –, kapital soziala…).
Diruz lagundu daitezkeen kostuak

5.1 Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 35a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / Urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da

 

5.2 Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

 

5.3 Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan gastu mota bakoitzerako ezarritako mugekin.

 

5.4 Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu enpres elkarte eta klusterren kasuna; horietan, zeharkako kostu gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen % 15a bakarrik hartuko da kontuan.

 

Dirulaguntzen zanbatekoa

Dirulaguntzak kostu hautagarrien %75 izango dira.

Emateko prozedura

Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

Bategarritasuna ala bateraezintasuna

Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin

Betetzeko epeak
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 7an, goizeko 12:00etan amaituko da.
  • Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
  • Proiektuen exekuzio data: 2023ko ekainaren 15a.
  • Proiektuak justifikatzeko data: 2023ko uztailaren 15a.
Araudi aplikagarria

Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozio-ekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko programaren 2022ko oinarri arautzaileak eta deialdia. (2021-09-7ko  Diputatuen erabakiaz onartu zen -2021/09/15eko GAO 177 zk.- eta Diputatuen kontseiluaren 2022ko maiatzaren 3ko akordio baten bidez aldatu - 2022/05/06ko GAO 85 zk.).

 

Eskaera egiteko urratsak

- Informazioa eta dokumentuak

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/kalitatezko-enplegua/lantoki-eraldatzaileak


- Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa

http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

 

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA

• Kudeaketa administratiboa: 943.112227
• Kudeaketa teknikoa: 943.112217

sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
ARAUDIA DESKARGATU
9/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Arretarako Foru Sistema arautzen duena.