Aldeko testuingurua sustatzea trantsizio ekologiko, sozial eta ekonomikoek eragingo dituzten aukerak sortzeko, eraikitzeko eta/edo aprobetxatzeko, ikerketaren, transferentziaren eta hedapenaren bidez, Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoa balio erantsi eta/edo jasangarriko, gaitasun berrien garapeneko eta kalitatezko enpleguko eremuetara eramateko.
ENTITATE ONURADUNAK
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuak dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden entitateak.
Gipuzkoan kokatutako enpresa-elkarteak eta klusterrak.
EAEn kokatuta dauden eta Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituzten enpresa elkarteak eta/edo klusterrak.
Dirulaguntzaren xede diren gaietan espezializatutako zerbitzu aurreratuen enpresak, Gipuzkoan kokatuak.
DIRULAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauek izango dira:
Funtsezko ikerketa proiektuak.
Ikerketa industrialeko proiektuak.
Garapen esperimentaleko proiektuak.
Interes bereziko ekintza osagarriak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) erakunde bat, gutxienez, barne hartzen duten ekintzak, prospektiba eta zaintza azterlanak egiteko; eta lankidetza, transferentzia, dinamizazioa, sustapena, hedapena eta zabalkundea bultzatzeko ekintzak, funtsezko eta industria arloko ikerketa proiektuekin lotutako jardueretan.
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK
Diruz lagungarriak izango dira entitate eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean. (Ikusi diruz lagungarriak diren kostuak I.eranskina - 12.oinarria eta VIII.eranskina – 5.oinarri aldatua).
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
Laguntzen ehunekoak honako hauek izango dira:
a) Funtsezko ikerketa proiektuen kasuan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100.
b) Ikerketa industrialaren proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50.
c) Garapen esperimentaleko proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25.
d) Interes bereziko ekintza osagarrietan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 funtsezko ikerketa proiektuei lotuta badaude, eta % 50 ikerketa industrialeko proiektuei lotuta badaude.
(Ikusi dirulaguntzen gehiengo ehunekoak gehitzea VIII.eranskina – 6.2 oinarria).
EMATEKO PROZEDURA
Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.
BATERAGARRITASUNA ETA BATERAEZINTASUNA
VIII. Eranskineko dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administraziok edo erakunde publikok nahiz pribatuk, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak, helburu bera lortzeko emandako diru laguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin, ekainaren 17ko 651/2014 Erreglamendu Orokorrak, kategorien araberako salbuespenari buruzkoak, aurreikusitako gehieneko kopurura arte.
BETETZEKO EPEAK
Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 17an, goizeko 12:00etan amaituko da.
Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
Proiektuen exekuzio data: 2023ko ekainaren 8a.
Proiektuak justifikatzeko data: 2023ko uztailaren 8a.
ARAUDI APLIKAGARRIA
Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programaren 2022ko oinarri arautzaileak eta deialdia: VIII.ERANSKINA - Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan ezagutza sustatu, sortu, transferitu eta partekatzea. (2021/06/15eko Diputatuen Kontseiluaren erabakiaz onartu zen – 2021/06/18ko GAO 114 zk. eta Diputatuen kontseiluaren 2022/05/10eko akordioa baten bidez aldatu - 2022/05/20ko GAO 95zk.).
ESKAERA EGITEKO URRATSAK
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/ezagutza
Eskaera kudeatzeko aplikatiboa
http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa
EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO, KONTSULTATU
EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA
Kudeaketa administratiboa: 943.113981
Kudeaketa teknikoa: 943.112217
sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.