Balio sozial partekatuaren sorrera sustatzea, Gipuzkoako enpresa jardueraren eraldaketan dimentsio ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa integratuz, GJHekin lerrokatuta.
ENTITATE ONURADUNAK
Entitate onuradunak izango dira:
a) Gipuzkoan kokatutako enpresak.
b) Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.
c) EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.
Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.7 oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.
Ez dira entitate onuradunak izango: elkarteak, fundazioak, federazioak, eta, entitate eta sozietate publikoak, 2.1 b) eta c) oinarrian ezarritako entitateak salbu.
DIRULAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK
Diruz laguntzekoak izango dira gizarte balio partekatua sortzearen eremuan eta/edo garapen jasangarriko helburuen eremuan gauzatzen diren eraldaketa proiektuak, honako kasu hauetan bildutakoak:
Arlo sozialeko, inguruneko eta lurraldeetako behar, erronka eta aukerak asetzeko modu berriak bideragarriak egitea, ekonomiaren abantaila erlazionalak eta pertsonen, enpresen eta lurraldearen ahalduntzearen potentzialitateak optimizatuz.
Enpresen estrategia eta balio-katea birdefinitzea, ekonomia, gizarte eta ingurumen dimentsioa txertatzeko.
Jarduera ekonomikoan Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) txertatzea.
Gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren jasangarritasuna integratzen eta garatzen duten antolakuntzako eta lurraldeko esku-hartze ereduak garatzea.
Enpresek gizartearekin eta lurraldearekin duten erantzunkidetasuna sustatzea.
Negozio eredu inklusiboak artikulatzea.
Jasangarritasun hirukoitzak, GJHek eta gizarte balio partekatuak sortzen dituzten aukeretara egokitutako estrategiak diseinatzea.
Lankidetza-sareak sortzea, garatzea eta/edo horietan parte hartzea.
Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere.
Enpresa proiektuak eta/edo jarduerak bideragarri egitea lanpostuen enplegu-gune berrien esparruan.
Balio erantsiko negozioak eta funtsezko ekonomiaren jardunbide egokiak modelizatzea.
Diruz lagungarriak izango dira entitate eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean. (Ikusi diruz lagungarriak diren kostuak I.eranskina - 12.oinarria eta VII.eranskina – 5.oinarri aldatua).
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 80 izango dira.
EMATEKO PROZEDURA
Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.
BATERAGARRITASUNA ETA BATERAEZINTASUNA
Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak helburu bererako beste dirulaguntza, sarrera edo baliabiderekin, baita edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional, europar edo nazioartekotik etortzen direnekin ere.
BETETZEKO EPEAK
Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 17an, goizeko 12:00etan amaituko da.
Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
Proiektuen exekuzio data: 2023ko ekainaren 8a.
Proiektuak justifikatzeko data: 2023ko uztailaren 8a.
ARAUDI APLIKAGARRIA
Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programaren 2022ko oinarri arautzaileak eta deialdia: VII.ERANSKINA - Garapen jasangarria sustatzeko (GJH) eta enpresen balio sozial partekatua sortzea (2021/06/15eko Diputatuen Kontseiluaren erabakiaz onartu zen – 2021/06/18ko GAO 114 zk. eta Diputatuen kontseiluaren 2022/05/10eko akordioa baten bidez aldatu - 2022/05/20ko GAO 95zk.).
ESKAERA EGITEKO URRATSAK
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/Garapen-Jasangarria
http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa
EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO, KONTSULTATU
EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA
-Kudeaketa administratiboa: 943.113770
-Kudeaketa teknikoa: 943.112217
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.