Ekintzailetza korporatiboaren bidez, Gipuzkoako enpresa-sarea dibertsifikatzen lagunduko duten enpresa-proiektu berrietan laguntzea, haren izaera eraldatzailean eta balio erantsi handian oinarrituta, eta arreta berezia jarrita EAEko RIS-3 estrategiarekin lerrokatuta daudenetan (lehentasun estrategikoak, aukera-eremuak eta zeharkako ekimen traktoreak).
Entitate onuradunak
Onuradunak izango dira: Gipuzkoan helbide soziala eta fiskala edo egoitza duten pertsona juridikoak, eta oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.
Dirulaguntzen xedeko jarduerak
Oinarri teknologikoko enpresa edo enpresa berritzailearen ideia sortu, enpresa plana prestatu eta abian jartzeko prozesuan pertsonari edo ekipo bultzatzaileari laguntza ematea.
BIC GIPUZKOAk (Bic Gipuzkoa Berrilan eta Saiolan) babestuko dituen enpresa ekimenak.
Diruz lagundu daitezkeen kostuak
Diruz lagunduko diren kostuak ondorengoak izango dira:
· Enpresa esparruan edo proiektuaren araberako berariazko esparruan gaitasunak eskuratzea.
· Kanpo aholkularitza eta laguntza teknikoaren gastuak.
· Prospekzio azterlanak eta dokumentazioa.
· Azoketara joatea, bidaiatzea eta abar.
· Maketa eta prototipoak egitea.
Dirulaguntzen zenbatekoak
Dirulaguntza, kostu hautagarrien % 100 artekoa izango da, enpresa proiektu bakoitzeko 40.000€-ko gehienezko mugarekin.
Dirulaguntza emateko prozedura
Dirulaguntzak emateko prozedura lehiakortasunik gabekoa izango da, aurrekontua agortu arte.
Bateragarritasuna edo bateraezintasuna
Dirulaguntzak hauek ez dira bateragarri izango Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin. Aldiz, bateragarri izango dira Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada eta eragotzi gabe gai horren inguruan beste laguntza batzuen araudiak esaten duena.
Oinarri hauen arabera diruz lagundutako proiektua garatzeko dirulaguntza bat eskatzen edo lortzen duen entitate onuradunak horren berri eman beharko dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.
Betetzeko epeak
· Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko urriaren 18a, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.
· Jarduerak hasteko epea: Jarduerak hasteko epea: 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.
· Proiektuen exekuzio data: 2023ko urriaren 13an.
· Proiektuen justifikazio data: 2023ko urriaren 31an.
Araudi aplikagarria
Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa.
IV ERANSKINA: Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntzeko dirulaguntzen oinarri bereziak.
Eskaera egiteko urratsak
· Informazioa eta dokumentuak:
http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/ekintzailetasuna/barnetekin
· Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa.
http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua
Telefonoak:
• Kudeaketa teknikoa: 943-112287
• Kudeaketa Administratiboa: 943-112218
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.