Enpresa jardueraren jarraipena sustatzea, enpleguari eustea eta Gipuzkoan enpresak sustraitzea.
ENTITATE ONURADUNAK
Entitate onuradunak izango dira:
- Gipuzkoan kokatutako enpresak.
- Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.
- EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.
Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.7 oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.
Ez dira entitate onuradunak izango: elkarteak, fundazioak, federazioak, eta, entitate eta sozietate publikoak, 2.1 b) eta c) oinarrian ezarritako entitateak salbu.
DIRULAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak eraldaketa proiektuak izango dira, eta helburu hauek izango dituzte:
Enpresaren ondorengotza eta/edo transmisioa planifikatzea.
Enpresaren hazkunde ez-organikorako estrategiak definitzea.
Enpresaren transmisioko prozesuak garatzea.
Belaunaldi erreleboa bermatzea.
Gobernu korporatiboko egiturak eta prozesuak sortzea eta horiek trebatzea.
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK
Diruz lagungarriak izango dira entitate eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean. (Ikusi diruz lagungarriak diren kostuak I.eranskina - 12.oinarria eta III.eranskina – 5.oinarri aldatua).
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 75 izango dira.
EMATEKO PROZEURA
Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.
BATERAGARRITASUNA ETA BATERAEZINTASUNA
Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak helburu bererako beste dirulaguntza, sarrera edo baliabiderekin, baita edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional, europar edo nazioartekotik etortzen direnekin ere.
BETETZEKO EPEAK
Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 17an, goizeko 12:00etan amaituko da.
Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
Proiektuen exekuzio data: 2023ko ekainaren 8a.
Proiektuak justifikatzeko data: 2023ko uztailaren 8a.
ARAUDI APLIKAGARRIA
Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programaren 2022ko oinarri arautzaileak eta deialdia: III.ERANSKINA - Enpresa jardueraren jarraipena sustatzea. (2021/06/15eko Diputatuen Kontseiluaren erabakiaz onartu zen – 2021/06/18ko GAO 114 zk. eta Diputatuen kontseiluaren 2022/05/10eko akordioa baten bidez aldatu - 2022/05/20ko GAO 95zk.).
ESKAERA EGITEKO URRATSAK
• Informazioa eta dokumentuak
http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programas-y-ayudas/competitividad/jarraipena
• Eskaera kudeatzeko aplikatiboa
http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa
EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua
Kudeaketa administratiboa: 943.113981
Kudeaketa teknikoa: 943.112217
sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.