Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa II. ERANSKINA: BALIOA SORTZEKO ERALDATZEN


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

DESKRIBAPENA

 

Aukera berriak sortzea ahalbidetuko duten gaitasunak eta jarduerak sustatzea, jardueraren eraldaketa sustatuz, jarduera berrien eta enpresa-eredu iraunkor berrien balio-ekarpenaren bidez.

 

ENTITATE ONURADUNAK

 

Entitate onuradunak izango dira:

  • Gipuzkoan kokatutako enpresak.
  • Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak. 

  • EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

    Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.7. oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz. 

    Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

    Ez dira entitate onuradunak izango: elkarteak, fundazioak, federazioak, eta, entitate eta sozietate publikoak, 2.1 b) eta c) oinarrian ezarritako entitateak salbu.

 

DIRULAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

 

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauetarako eraldaketa-proiektuak garatzea izango da:

 

  • Negozioaren eskumenak eta/edo oinarrizko eskumenak identifikatzea, etorkizunean potentzial handiagoa izango duten enpresa aukerak garatzeko balioa sortzen dutenak (atzerrira konektatutako enpresaren ezagutza bereizgarria identifikatzea eta zentzuz ustiatzea).

  • Eskuin-ezkertia ikuspegia barne hartzen duen antolaketa-diseinua garatzea (egungo gaitasunak ustiatzeko potentzialtasuna, etorkizuneko garapenerako aukera berriak esploratzeari utzi gabe).

  • Barnekintzailetzako dinamikak ezartzea (enpresaren barruan aldeko testuinguru bat sortzea, pertsonen eta enpresen berezko gaitasunak aprobetxatzeko etengabeko dinamika baten bidez, bai barnekoa bai ingurunera irekia, negozio lerro edo jarduera ekonomiko berriak sustatzeko.

  • Negozio aukera berriak sortzen dituzten dinamikak ezartzea, prospektiba eta aurreratze teknikak barne hartzen dituztenak (enpresan eta kanpoan dagoen ezagutza eta sormena modu intentsiboan erabiliz eta konbinatuz. aurrez kontrastatutako merkatu balioko proposamenetan).

  • Negozio ereduak balio erantsi handiagoko proposamenetara bideratzea, serbitizazioa barne –produktutik produktu eta zerbitzu binomiora doan eboluzioa-.

  • Eraldaketa eta dibertsifikazio irekiko egiturazko prozesuak diseinatzea (balioa eta ezagutza ematen duten kanpoko erakunde edo profesionalekin lankidetzan aritzeko eta konfiantza sortzeko prozesuak).

  • Jarduera produktiboak Gipuzkoara itzultzea (Reshoring), baldin eta aurrez azpikontratatutakoak, tokialdatutakoak edota Gipuzkoako enpresek EAEtik kanpo garatutakoak badira;

  • Ekonomia zirkularraren esparruan aukerak identifikatzea eta antolatzea, eta baita ere eko-diseinuaren eta eko-zerbitizazioaren esparruan.

  • Aukerak identifikatzea eta antolatzea, ekonomia sortzailearekin lotutako jarduerak txertatuz.

 

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK

 

Diruz lagungarriak izango dira entitate eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean. (Ikusi diruz lagungarriak diren kostuak I.eranskina - 12.oinarria eta II.eranskina – 5.oinarri aldatua).

 

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

 

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 75 izango dira.

 

EMATEKO PROZEURA

 

Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

 

BATERAGARRITASUNA ETA BATERAEZINTASUNA

 

Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak helburu bererako beste dirulaguntza, sarrera edo baliabiderekin, baita edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional, europar edo nazioartekotik etortzen direnekin ere.

 

BETETZEKO EPEAK

 

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 17an, goizeko 12:00etan amaituko da

Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.  

Proiektuen exekuzio data: 2023ko ekainaren 8a.

Proiektuak justifikatzeko data: 2023ko uztailaren 8a.

 

ARAUDI APLIKAGARRIA

 

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programaren 2022ko oinarri arautzaileak eta deialdia: II.ERANSKINA - Aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatu. (2021/06/15eko Diputatuen Kontseiluaren erabakiaz onartu zen – 2021/06/18ko GAO 114 zk. eta Diputatuen kontseiluaren 2022/05/10eko akordioa baten bidez aldatu - 2022/05/20ko GAO 95zk.).

 

ESKAERA EGITEKO URRATSAK

 

  • Informazioa eta dokumentuak 

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/Balioa-sortzeko-eraldatzen 

  • Eskaera kudeatzeko aplikatiboa  

http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa


EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO, KONTSULTATU

 

EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA

Kudeaketa administratiboa: 943.113981
Kudeaketa teknikoa: 943.112217
sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
ARAUDIA DESKARGATU
9/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Arretarako Foru Sistema arautzen duena.