Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa IV.ERANSKINA: ELKARLANA


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

DESKRIBAPENA

 

Gaitasun lehiakorrak bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk eta enpresa aukera berriak garatzeko dimentsio egokia (merkatuei erantzuteko ahalmena) lortzeko.

 

ENTITATE ONURADUNAK

 

Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatutako eta lankidetza edota laguntza formularen baitako enpresak.

Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden ,aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.7 oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

Ez dira entitate onuradunak izango: elkarteak, fundazioak, federazioak, eta, entitate eta Sozietate publikoak


DIRULAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

 

Dirulaguntza jaso ahal izango dute enpresetan eraldaketa proiektu hauek garatzeko jarduerek:  

  • Enpresen arteko lankidetzarako ereduak diseinatzea eta aplikatzea;

  • Enpresen dimentsio berriak sortzea;

  • Lankidetzan diharduten enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna handituko duten lankidetza proiektuak gauzatzea Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritzaren eskumenen barruan.

 

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK

 

Diruz lagungarriak izango dira entitate eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean. (Ikusi diruz lagungarriak diren kostuak I.eranskina - 12.oinarria eta IV.eranskina – 5.oinarri aldatua).

 

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

 

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 75 izango dira.

 

EMATEKO PROZEURA

 

Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

 

BATERAGARRITASUNA ETA BATERAEZINTASUNA

 

Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak helburu bererako beste dirulaguntza, sarrera edo baliabiderekin, baita edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional, europar edo nazioartekotik etortzen direnekin ere.

 

BETETZEKO EPEAK

 

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 17an, goizeko 12:00etan amaituko da.

Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.

Proiektuen exekuzio data: 2023ko ekainaren 8a. 

Proiektuak justifikatzeko data: 2023ko uztailaren 8a.

 

ARAUDI APLIKAGARRIA

 

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programaren 2022ko oinarri arautzaileak eta deialdia: IV.ERANSKINA - Enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzea. (2021/06/15eko Diputatuen Kontseiluaren erabakiaz onartu zen – 2021/06/18ko GAO 114 zk. eta Diputatuen kontseiluaren 2022/05/10eko akordioa baten bidez aldatu - 2022/05/20ko GAO 95zk.).

 

ESKAERA EGITEKO URRATSAK

 

  •  Informazioa eta dokumentuak          

http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/elkarlana
 

  • Eskaera kudeatzeko aplikatiboa      

http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

 

EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO, KONTSULTATU

 

EKONOMIA  SUSTAPENEKO ZERBITZUA


Kudeaketa administratiboa: 943.113981
Kudeaketa teknikoa: 943.112217
sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
ARAUDIA DESKARGATU
9/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Arretarako Foru Sistema arautzen duena.