Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresen atzerriko produkzio ezarpenak sustatzea eta bultzatzea, internazionalizazioaren potentziala aprobetxatuz enpresa-lehiakortasunaren palanka gisa.
Entitate onuradunen tamaina- Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa gipuzkoar txiki eta ertainak (ETEak).
- Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa gipuzkoar haundien proiektuak bakarrik onartuko dira: ETEek aurkeztutako proiektuek ez badute agortzen laguntza programa honetarako xedatutako aurrekontu osoa.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko maiatzaren 24ean hasi eta 2024ko ekainaren 28an, 13:00etan amaituko da.
- Proiektuak hasteko epea: 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko da.
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2025eko irailaren 30 arte.
Gipuzkoako enpresek filialak sortzeko, handitzeko edo eskuratzeko bideratzen dituzten baliabide iraunkorretarako ekarpenak.
Herrialde objetiboak: Europar Batasunekoak ez diren herrialdeak, EBn 2004tik aurrera sartu diren herrialde kideen kasuan izan ezik. Kasu horretan, diruz lagunduko dira Txekia, Zipre, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Bulgaria, Errumania eta Kroazia ere.
Dirulaguntzen finantzaketa: 215.009 euro- Dirulaguntzen gehieneko portzentajea atzerrian eratutako enpresen baliabide iraunkorretara bideratutako ekarpenen % 40a izango da.
- Entitate bakoitzeko gehieneko dirulaguntza: 100.000 euro.
- Enpresak kontu auditatua aurkeztuko du, justifikatzeko modu gisa, diruz lagunduko da gastuaren %100, gehienez ere 3.000 euro. Ezinbestekoa izango da kontu auditatu hori aurkeztea.
- Dirulaguntza hauek minimis izaera dute.
Lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez .
Balorazio irizpideak1) Eskatzailearen ezaugarriak. Alderdi hauek kontuan hartuko dira, hala nola tamaina, jardueraren sektorea eta aurreko deialdietan edo beste deialdi batzuetan parte hartzea: 20 puntu arte.
2) Internazionalizatzeko estrategia. Dirulaguntzaren xede diren ekimenak sartuta dauden internazionalizazio estrategiaren kalitatea kontuan hartuko da: 25 puntu arte.
3) Xede den merkatua eta herrialdea. Alderdi hauek kontuan hartuko dira, hala nola xede den ezarpen mota, xede diren merkatuetan sartzeko zailtasuna eta aukera, eta, lehentasunezko merkatuak izatea deialdiaren helburuen artean: 25 puntu arte.
4) Proiektuaren kalitatea eta egingarritasuna. Alderdi hauek kontuan hartuko dira, hala nola lortu nahi diren helburuak, jardueren plangintza, lantaldea eta aginte koadroa: 10 puntu arte.
5) Eragina enpresan. Enpresan duen eragin positiboa eta lehiakortasuna kontuan hartuko da: 5 puntu arte.
6) Eragina ingurunean. Lurraldearen lehiakortasunean duen eragina kontuan hartuko da: 5 puntu arte.
7) Gizarte konpromisoa eta iraunkortasuna. Enpresak ziurtagiriak eta/edo planak edukitzea kontuan hartuko da, iraunkortasunaren, genero berdintasunaren, euskararen sustapenaren eta erantzukizun sozial korporatiboaren arloetan: 10 puntu arte.
Oinarri orokorrak eta espezifikoak: GAO 71 zkia, 2022ko apirilaren 13a
2024ko deialdia: GAO 99 zkia, 2024ko maiatzaren 23a
Blanca Margeli: bmargeli@gipuzkoa.eus 943 11 22 52
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.