- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Igarobide.Tek Programa
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025
- Arloa: Berrikuntza
Deskribapena:
HelburuaGaitasun teknologiko-digitalen prestakuntza bultzatzea, talentu profesionala egokitzeko.
Onuradunak- 250 langile baino gutxiago izatea.
- Erauzketako, eraldaketako edo produkzioko industria jarduerak, aurrekoen produkzio prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetako jarduerak, informazioaren, komunikazioen gizartearen arlokoak, eraikuntza arlokoak edo handizkako merkataritzako arloak egiten badituzte. Enpresaren jarduera nagusiaren jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) altako epigrafe onargarriak: JEZ.
Teknologia- digitalizazio arloan egindako prestakuntza-ikastaroak.
Baldintzak- Enpresa bakoitzeko 2 langilek parte hartu ahal izango dute urte bakoitzean, baldin eta horietako bat emakumea bada. Gainerako kasuetan, enpresa bakoitzeko langile bakarrak parte hartu ahal izango du
- Egindako prestakuntza-ikastaroen gutxieneko ordu-kopurua 15 ordukoa izango da.
- Prestakuntza ikastaroak presentzialak, birtuala, online edo mistoak/hibridoak izan ahalko dira.
- Prestakuntza-ikastaroa amaitzean, aprobetxamendu-ziurtagiria aurkeztu beharko da
- Prestakuntza ikastaroa egitearen beharra behar bezala justifikatu beharko da.
Parte hartzaile bakoitzeko gehieneko dirulaguntza ondokoa izango da.
- Emakumeen kasuan: 960 euro.
- Gizonen kasuan: 800 euro.
- Ikastaroa euskaraz ematen bada, goian adierazitako zenbatekoak % 20 igoko dira.
Jarduera amaitzean eta justifikazio-kontua aurkeztean.
HasieraJarduketak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi beharko dira.
Deialdia2025 oinarriak eta deialdia: 2025eko maiatzak 16eko GAO ko 91 zkia.
BerriaORDEZKARITZA: Eskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
LUZAPENAK: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.
- Iraitz Etxeberria
- 943113190
- berrikuntza@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.